I9.1. Tornola erreka: Basateko kaxkua, Munerre, Bunanier, Gogorren torrea, Eskasburu, Arritxulangaña, Errenga, Irupagoeta
near Ergoien, País Vasco (España)
Viewed 9 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea Ergoiengo auzoan hasiko dugu. Pagoagako errota parera iritsi eta hemen hormigoizko pista hartu, hego-ekialdera gorantz doana. Galtzata baserritik pasa eta gure ezkerrera ikus genezake gaurko arroaren zati handi bat. Eskuinera, Pagoagalarre mendia dago, baina hau aldameneko arroa egiterakoan igoko dugu; gauza berdina hurrengo eskuinera gelditzen den Arritxurietarekin. Biak ere lotu daitezke gaurko ibilaldiarekin baina ez dut gehiegi luzatu nahi.
Pullegiko lepora iritsi eta pista nagusia ezkerrera jarraituz, bidegurutze batekin egingo dugu topo. Ezkerrera lehen menditxoa, Boluntxo (315m).
Bidegurutzera itzuli eta hegoaldera doan pista hartu. Berehala Añakadi errekaren hasiera gurutzatuko dugu. Hurrengo bidegurutzean eskuinerako pista hartu eta berehala ikusiko dugu Emita baserria behean eta Zaldin goian. Gure eskuineko mendia Arritxurietagaña.
Zaldin pasa eta hormigoia bukatuta berehala, PR markak eskuinera doaz pista bati jarraituz. Hau (PR-a) jarraitu daiteke, leku berdinera eramango gaitu baina luzeagoa da; horregatik, mendian gora zuzen doan bidexka hartu eta Basateko kaxkora (632m) iritsiko gara, PRa bezala. Gain honetatik Oianleku aldera jaitsiz mairu baratza ugari daude eta bi bereziki ederrak.
Gainez gain, pagadi ederrean, aurrera egin eta hurrengo kaskoan berehala gaude, Agiñekaskoa/Munerre (660m), hau basotik kanpo.
Aparkalekutik errepidera atera, gurutzatu eta apenas biderik gabe zuzen-zuzen ekingo diogu Munagirre/Bunanier (781m) igotzeari. Gainean, buzoia eta metro batzuetara erpina. Hemendik aurrera, gainez gain jarraituko dugu, gure eskuin aldean Goizuetako lurrak (Artikutza), Urumea arroan, ditugula. Hurrengo tontorra, Gogorren torrea (772m). Ondoren Bianditzeko lepora jaitsi (errepidera), gurutzatu eta gure bidean hurrengo tontorra Bianditzko kaxkoa (795m). Normalean, Bianditz izena gorago dagoen punta altuenari deitzen zaio baina mapa batzuetan, lehen kasko hau Bianditzko kaskoa bezala agertzen da. Punturik altuenak, Bianditz ezagunak, 844m ditu.
Aurrerago, bidetik piska bat aparte eta eskuinera, Eskasburu (817m).
Hurrengo tontor garrantzitsua Arritxulangaña (830m) dugu. “Harrizko Etxola dagoen Gaina”tik omen dator. Dena dela Irumugarrieta bezala ere azaltzen da. Puntu berezia da hau, Mairu baratzez aparte, Artikutza Orreagako Kolegiatarena zen garaiko mugarria dago, bere ikur eta guzti. Gaur egun egoera txarrean dago, hautsita. Bestalde hiru herriren muga da: Oiartzun, Lesaka eta Goizueta eta gainera hiru arro hasten dira bertan: Oiartzun, Bidasoa eta Urumea.
Hemendik gertu-gertu daukagu Bianditz tontorra; hasieran esan dudan bezala, ez dago ez Oiartzungo lurretan ez eta Oiartzun arroan ere, baina merezi du bisita egitea. Gure arroari jarraituz, aurrera gainez gain baina orain gure eskuinera Lesakako lurrak ditugu eta Bidasoa arroa. Lehendabizi lepora eta ondoren Errenga (780m) gailurrera. Hemendik aurrera mugarriz-mugarri altura galtzen joango gara Aritxulegi ingururaino, bidean, Irupagoeta (625m) pasa eta. Arritxulo aterpetxe aurretik pasa eta errepidea saihestearren PR-a hartuko dugu; Sorotxo pasa eta berriro ere gainez-gain, PR-a jarraituz Olatxe ingurura aterako gara, errepidera. Hemen Tornola errekarekin topo egingo dugu, bertan amaitzen da ibilbidea eta Ergoien auzorako gelditzen zaiguna errepidez egin daiteke, baina luzexeago izan arren seguruago da bidegorritik joatea.

Waypoints
Car park
364 ft
Ergoien
Intersection
206 ft
Eskuinera, 100mtara ezkerrera
Intersection
854 ft
Ezkerrera 1
Intersection
1,004 ft
Ezkerrera Boluntxo
Intersection
1,009 ft
Ezkerrera 2
Waypoint
1,017 ft
Añakadi erreka
Intersection
1,217 ft
Eskuinera 1
Intersection
1,592 ft
Pista utzi. Bidexka zuzen igo
Intersection
2,201 ft
Eskuinera. Errepidea pasa eta gora
Summit
1,937 ft
San Matias mugarria
Intersection
1,612 ft
Ezkerrera. 100m eta pista utzi eta ezkerrera
Intersection
1,390 ft
Ezkerrera. PRa hartu
Intersection
1,243 ft
Zuzen. Eskuinera
Intersection
1,233 ft
Ezkerrera, Olaetxe aldera
Intersection
1,227 ft
Zuzen jarraitu
Intersection
1,171 ft
Eskuinera 2
Waypoint
322 ft
Tornola erreka
Intersection
307 ft
Eskuinera. Zubia pasa eta ezkerrera
Intersection
211 ft
Bidegorria utzi. Ezkerrera
You can add a comment or review this trail
Comments