I6. Trapada erreka: Trapada, Pelukotorria, Arluze, Arkale, Urkabe, Galbailurra
near Ugaldetxo, País Vasco (España)
Viewed 68 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea justu Trapada erreka bukatzen den puntuan hasiko dugu. Arditurriko bidegorrian, ugaldetxoko Isastin sartu eta Ibarre baserriaren parean.
Txara izeneko parkean gora abiatuko gara eta erreka gure eskuinera utziko dugu. Errepidea gurutzatu eta Txaparren, errekatik aldenduko gara, araneko bide zaharrean barna. Oiartzungo goiko errepidera atera eta berehala antzemango diogu errekaren bideari. Auztiko bihurgune itxian errepidea gurutzatu eta orain erreka ezkerretan dugula jarraituko dugu. Errotaxar etxea pasa ondoren, erreka gurutzatu eta bide zaharrean gora goaz.
Trapada igotzeko ez dago bide eginik; “ezkerrera 2” puntura iritsitakoan, bidea utzi, eskuinera sagardi bat dugularik eta bidexkak aurkituz igoko dugu. Trapada (181m)
Jarraitzeko, jeitsi metro batzuek bide berdinetik eta jo lehengo norabidean, aurrez utzitako bidea aurkituko dugu. Berehala gaude Miakazar baserri ondoan; errepidea gurutzatu eta beti eskuinerako bideak hartuz Harkaitzlepora iritsiko gara. Arluze ta Ixkinburu (Pelukotorria) eskuinera dauzkagu. Bidexka hartu, goi-tentsioko postearen azpitik pasa eta berehala gaude Arluzen (230m).
Hurrengora joateko gainez gain ez dago erraza, sasi eta otez josia dagoelako. Gainetik oso gertu, Lanbarrengo aldetik badago bidexka bat, gas hodia jarraitzen duena; bertatik aurrera egin eta ahal den tokian, pasa gure isurialdera eta berehala ikusiko dugu Peluko dorrearen aztarnak. Pelukotorria edo Exkinburu (229m).
Itzuli Harkaitzlepora bide berdinetik eta Arkaleko Harkaitzetaz gozatzera goaz. Bidea oso markatuta dago; zenbait lekutan eskuak erabili beharko ditugu harkaitzak jaitsi eta igotzeko baina lehorrean behintzat ez dago halako arriskurik. Lehenengoa, Mugakoharria (265m); ondoren Arpaltzia (270m); hurrena Belekabite (276m): honek dauka erpin geodesikoa. Hurrengoa Bizardia (273m) eta berehala Gaztelua eta bere dorrea dagoen punta. Ondoren, oso gertu, Arrizabala (271m) eta beheragoxeago Munttukaxkoa (236m); hau pixka bat bidetik aparte.
Basoan zehar doan bidexka jarraituz, pistara aterako gera, ondoren Gurutze auzora. Gurutze Berri Hotelaren atzeko bidea hartu eta hurrengo eskuinera har daitekeen bidea hartu. Berehala aterako gara Pikoketako errepidera eta segituan Oiartzun-Gurutze errepidera. Hau hartu eta 100mtara dagoen bidegurutzean, Urkabe aldera doan bidea hartu. Gogoratu gure isurialdea beti eskuinera daukagula.
Goiko bidegurutzean, eskuinera hartu eta berehala bidea utzi eta ezkerretara egin PR marka hori-txuriak jarraituz Urkabe mendi tontorrera iritsi arte. Urkabe (233m).
Hurrengo muinora joateko, ipar mendebalera hartu eta goi-tentsioko linearantz jo. Pista zabal bat gurutzatu eta bidea jarraituz berehala gaude Galbailurra (190m) munoaren gainean. Hemendik mendebalerantz doan bidezidorra hartu eta jaitsiz, pistara atera. Iturri eta erreka bat pasa ondoren (erreka hau adar bat da eta Errotaxar inguruan isurtzen ditu urak Trapada errekan.
Berehala pista ugari dauden unera ailegatuko gara. Hemendik Elizaldera jaitsi behar dugu eta aukera ezberdinak daude. Nik aukeratu dudana, seguruenik gaur egun gutxien erabiltzen dena, baina pista metro gutxien duena dudarik gabe: Antxuseko txaratik jaisten dena. Behin Elizaldera jaitsita, Mendiburu kalean zehar, Herriko San Esteban plazara sartu eta hemendik Santiago bidea jarraituko dugu, Beheko plaza aldera.
Haurtzaro ikzastola inguruan Santiago bidea utzi eta hilerri aldera hartuko dugu. Beilatoki sarrerako bidea gurutzatu eta zelaian barrena, Mendibilko Txaratik pasako gara. Hemen bidexka ugari daude bainan, norabide berdinari jarraituz, bidegorrira aterako gara; hain zuzen abiapuntura.

Waypoints
Intersection
112 ft
Eskuinera 1
Intersection
181 ft
Eskuinera 2
Intersection
154 ft
Ezkerrera 1
Intersection
382 ft
Ezkerrera 2
Waypoint
398 ft
Miakazar erreka adarra
Intersection
406 ft
GI-3632 gurutzatu
Intersection
426 ft
Eskuinera 3
Mountain pass
719 ft
Harkaitzlepo
Summit
769 ft
Arluze
Summit
866 ft
Mugakoharria
Summit
883 ft
Arpaltzua
Summit
909 ft
Belekabite. Bertizea
Summit
897 ft
Bizardia
Summit
775 ft
Munttukaxkoa
Intersection
613 ft
Eskuinera 4
Intersection
469 ft
Eskuinera 5
Intersection
537 ft
Eskuinera 6
Intersection
544 ft
Ezkerrera 3
Intersection
746 ft
Pista gurutzatu
Intersection
624 ft
Ezkerrera 4
Summit
616 ft
Galbailurra
Intersection
494 ft
Pista ezkerrera
Waypoint
462 ft
Iturria. Erreka
Intersection
167 ft
Eskuinera 7
Waypoint
155 ft
Txara gaina
Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Yes gr 💖 Yu tii
Falasca Yes uhm uyygr
Oiartzungo bazterrak ezagutzeko ibilbide polita da.