I12.1. Txalaka erreka: Amazkarlarre, Ezkietakokaxkua, Igantzi-gaña, Pertsebelgokaxkua, Aldura, Saspuru, Txabaltxogaña, Munaun
near Ugaldetxo, País Vasco (España)
Viewed 32 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau Txalaka eta Urdaniturri errekak bat egiten duten tokian hasiko dugu. Puntu hau Ugaldetxoko Poligono Industrialdean dago. Oiartzundik Astigarragara doan GI-2132 errepidean joan eta Txikierdira iritsi aurretik poligonoan, eskuinera sartu eta 200m-tara gutxi gora behera, Zuaznabar kalean.
Errepide aldera egingo dugu lehenik. Hasieran erreka gure eskuinera dugula. Berehala zubia pasa eta bere eskuinetik errepidera atera eta gurutzatu egin behar dugu. Txalaka errekari jarraituz, orain berriro gure eskuinean dugularik, eki aldera goaz. Lehen bidegurutzean, ezkerrera gorantz hartuko dugu, arroaren eskuin isuriko gainetatik aurrera egiteko. Hurrengo bidegurutzean ezkerrera eta berehala eskuinera. Hormigoiak utzi eta bide zahar batek lehenengo kaskora eramango gaitu, Arain-go kaskoa (96m). Hemendik Oiartzun herri eta ibai aldera bista ederrak daude. Gainez gain, aurrera egingo dugu; momentu batez hormigoizko pistara atera eta Goi-tentsioko dorrearen azpitik pasa ondoren Aginaga baserriaren aldamenetik doan bidexkan joan da Sarastigaiñean gaude (82m). Norabidea mantenduz etxeak dauden lekura atera eta berriro hormigoizko pistan aurrera egingo dugu. Iturriotz auzoan gaude.
Bidean aurrera jarraitu, hegoaldeko norabidean, ezker-eskuineko bideak baztertuz. Bideak eskuinera bihurgune handi bat egin eta gorantz hartzen du. Hurrengo bidegurutzean, Amazkar baserriaren ondoan, bidea utzi eta ezkerrera, gora egingo dugu. Ondoren bira handi bat egin ondoren eskuinera, goranzko bidea hartu eta basoan zehar Amazkarlarre (138m) gainera iritsiko gara; punturik altuena zein den adieraziko luken ezer bereizirik ez dauka eta sasi ugari dago.
Aurrera egiteko, hasieran, norabide berdina mantendu, hau da, mendi gainaren paralelo joan; bidexka ere badago. Terrenoak, sakonera piska bat egiten duen lekuan, eskuinera hartu eta hasieran bide garbirik gabe mendebal aldera joan. Berehala bidea aurkituko dugu eta lehen utzitako pistara aterako gara; Urdakonera. Erreka jarraitu, gure eskuinera dugula: hemen Eldotz izena hartzen du.
Eldotzmakinetxera iritsi; hemen bide nagusia utzi eta ezkerrera doan pista hartuko dugu; berehala Anatxuri eta Anatxuri-borda baserriekin topo egingo dugu; biak ere ezkerrera utzita, lurrezko bidea hartuko dugu. Altuera handirik irabazi gabe joango gara langa bat pasa arte. Orain bai, orain bide zabala utzi eta basoan gora zuzen doan bidexka hartu ta gorago dagoen bide zabalera aterako gara. Bide honetan, eskuinera hartu eta Pattarre erreka pasa ondoren, pista zabalago bat izango dugu; hemen ezkerrera gora egin eta Ozentzioko hormigoizko bidera aterako gara. Hemen arroa osatzen duten Oteitza eta Elorrietako kaskoa mendiak gure ezkerretara ditugu.
Bidean gora, segituan Ozentzioko iturria aurkituko dugu eta gorago Ozentzio baserria eta aldamenean duen izen bereko ermita; esan behar da, gaur egun Oiartzungo lurretan dagoen ermita bakarra dela. Pista zabalean aurrera egin eta Sorondo baserrira aterako gara. Hau eskuinera utzi eta pistan gora joango gara. Hemen ere, arroa ixten duten Usategieta, Otraiz eta Zaria mendiak gure ezkerretara utziko ditugu. Otraizko borda eta atsedenlekutik pasa eta pistan gora jarraituz, bizkar batera ailegatuko gara. Eskuinera, alanbrezko hesia pasa eta Otraizkogaiña (486m) daukagu; ez dago erreza punturik altuenera iristea, sasia dela eta. Arroaren punturik urrutikoenean gaudela esango nuke. Hemendik behera, zuzen-zuzen Idurieta (Irubieta)-ra jaisteko, lehen bazen bidexka bat, ur isurien lerro banatzailea jarraitzen zuena (Oiartzun/Urumea), baina gaur egun ia ezinezkoa da bertatik aurrera egitea. Beraz, pistara itzuli eta Urumea isuri aldetik, bi itzuli handi egin ondoren, lehen Idurieta/Irubieta borda eta bidegurutzera helduko gara; aurrerago, Ezpalaurri borda eta bidegurutzera.
Idurieta eta Ezpalaurri artean dauzkagu Ezkietako kaskoa (442m) eta Arginozko tontorra (407m), baina gaur egun hauek igotzeko aukerarik onena, edo bakarra, Ezpalaurritik igotzea da. Hala ere ez dago erraza, bidean izan badago baina eroritako dozenaka zuhaitzek asko oztopatzen dute ibilera. Lehenengora iritsi eta gainez gain, sasi, ote eta eroritako zuhaitzak nola edo hala saihestuz bigarrenera iritsiko gara. Berriro bidegurutzera itzuli eta orain arroaren barrurantz joko dugu, han baitago Igantzigaña (458m); aurretik bere lepo zabaletik pasa eta.
Lepora itzuli eta dakargun norabide berdina mantenduz hurrengo kaskora joko dugu: zuhaitz artean igotzen den pasillo berdean igoz. Aurretik Aldurako elur-zulotik pasako gara eta bere gainean daukan tontorretik, Elurzulo (465m). Gorago, Pertsebelko kaskoa (528m) zabal eta berdera aterako gara; bertitze geodesikoa. Hemendik ez gaude Aldurako gaina (537m) tontorretik urruti. Bista ederrak. Arroari jarraituz, zuzen zuzen Alduratxikira hartuko dugu; orain, ezkerrera geratzen zaigun arroa ere Oiartzun ibaiarena da. Hormigoizko pistara atera, bertan jarraitu eta tarte batez bertatik atera Alduratxiki (421m) ezagutzeko. Harri pila eta beherago bertize geodesikoa. Bidera ateratzeko atzera itzuli, edo basoan barrena apenas biderik gabe, norabidea mantenduz aurrerago atera.
Berehala, bide bazterrean, ezkerretara bi ataka daude; bata edo bestea pasa behar da Saspuru (325m) igotzeko; egia esan oso mendi itxia da, harkaitz eta sasiengatik. Ni bigarren atakatik pasa, mendixkari itzuli bat egin ipar aldetik eta bueltan, alanbrezko hesiaren bazterretik iritsi nintzen punturik altuenera. Hesia jarraituz leku garbira atera ondoren eta lehenengo atakatik atera.
Berriro bidera itzulita, beherantz goaz Baringarate-Goikoa baserrira heldu arte; hemen, eskuinera hartuko dugu. Aurrean ikusten dugun tontorra Kukularrekogaña (272m) da. Erabat ezinezkoa da bere punturik altuenera iristea, sasia delako jaun eta jabe. Bidea jarraituz, Baringarate baserrira aterako gara; honen ataritik pasa eta hormigoizko bidean jarraituz Lantxe errekaren adartxoak pasako ditugu; gorago, ezkerrera egiten duen bihurgune handian, bidea utzi eta Suantzagaña (228m) ezagutu genezake.
Aurrera egiteko, Suantza baserri aldera, hormigoizko pista jarraitu beharra dago; hasieran metro batzuek gora egin eta ondoren behera. Bi aukera daude: bata, nire arrastoarena, Aizate baserrira iritsi aurretik, eskuinera doan bidea hartu edo, baserriaren bazterretik pasa, eskuinetara utziz eta eskuinera doan pista hartu. Bi aukerek Suantza etxera eramango gaituzte. Bigarren aukera luzexeagoa da baina pista zabala da, nahiko lokaztua.
Suantzatik, goranzko bidea hartu eta hormigoizko pistara atera; aurrean daukagu Txabaltxogaña (170m). Bertara igotzeko, lehenik ezkerrera eta ondoren eskuinera Buenos Aires baserri aldera ateratzen den bidea hartu eta bertara iritsi aurretik basoan zehar bide argirik gabe mendi gainera atera. Utzi dugun pistara itzuli eta beherago, bidegurutzera iristean, lurrezko pista hartu eta berehala bidexka Munoaundi (151m)-ra eramango gaituena. Aurrerago dago beste muino baten aldamenean Gurutzea eta erromeria egiten den zelaia. Berriro bidegurutzera iritsi eta lehenengo bidea hartuko dugu; eskuinera etxe bat utzi eta ondoren, ezkerrera aterako gara gaurko azken tontorra igotzera, Munotxiki (130m).
Berriro bidera atera eta Txalaka erreka ondora jaitsiko gara, abiapuntura itzuliz.

Waypoints
Intersection
72 ft
Ezkerrera 1
Intersection
102 ft
Ezkerrera ondoren eskuinera
Summit
319 ft
Araingo kaskoa
Intersection
266 ft
Eskuinera 1
Summit
269 ft
Sarasti gaina
Intersection
266 ft
Eskuinera, ondoren ezkerrera
Intersection
281 ft
Ezkerrera eta gora
Intersection
299 ft
Eskuinera 2
Intersection
265 ft
Eldotzmakinetxe.Ezkerrera
Intersection
406 ft
Anatxuri. Eskuinera
Intersection
447 ft
Eskuinera. Langa pasa eta ezkerrera hartu
Intersection
697 ft
Eskuinera. Pattarre erreka
Fountain
906 ft
Ozentzio iturria
Intersection
1,055 ft
Sorondo. Baserria eskuinera utzi
Waypoint
1,529 ft
Otraitz borda eta atsedenlekua. Pistan segi
Intersection
1,662 ft
Eskuinera. Hesia pasa eta itzuli
Summit
1,679 ft
Otraitzkogaña
Intersection
1,461 ft
Ezkerrera 2
Intersection
1,128 ft
Ezkerrera. Berehala Idurieta-Irubieta
Intersection
1,121 ft
Pista zabalean jarraitu
Intersection
1,294 ft
Ezpalaurgi. Eskuinera 2 tontor egin eta itzuli
Waypoint
1,260 ft
Baztela erreka
Waypoint
1,524 ft
Elurtzulo
Intersection
1,400 ft
Eskuinera atera
Intersection
1,126 ft
Ezkerrera joan eta itzuli
Summit
1,144 ft
Saspuru
Intersection
1,054 ft
Ezkerrera. Ondoren eskuinera
Summit
937 ft
Kukularreko gaña ezkerrera. Lurrezko pista hartu
Intersection
918 ft
Baringarate. Eskuinera utzi baserria
Intersection
846 ft
Eskuinera joan eta buelta
Intersection
703 ft
Eskuinera. 2 ataka pasa ondoren eskuinera igo
Intersection
577 ft
Eskuinera. 60m eta eskuinera
Intersection
479 ft
Ezkerrera. Berehala eskuinera, gota
Intersection
487 ft
Ezkerrera 3
Intersection
492 ft
Ezkerrera Munotxiki
You can add a comment or review this trail
Comments