I12.2: Urdaniturri erreka: Eultzigaña, Aldura, Idoiagaña, Langagorri, Imiaga, Lutxutakokaxkua, Gogorregi, Aldaiburu
near Ugaldetxo, País Vasco (España)
Viewed 15 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau Zuaznabar baserria izandakoaren aldamenetik hasiko dugu. Poligono Industriala egiteko hainbat baserri bota eta zutik utzi zuten bakarra; gaur egun bere aldamenetik pasatzen den errekari ere izena ematen diona. Behar bada errekatik baino gehiago du kanaletik, ze poligono guztian zehar mendiaren kontra bota zuten ahalik eta eremu gutxien “galtzeko”.
Erreka bazterretik gorantz egingo dugu (gure eskuinera utzita) eta berehala ikusiko dugu, Zuaznabar erreka hau bi erreka adarrek sortzen dutela: eskuineko isuritik Txalaka erreka eta ezkerrekoetik Urdanitibar erreka. Aurrera jarraituz, poligonoa bukatzearekin batera Astigarragako errepidera aterako gara. GI-2132. Errepidea gurutzatu eta bertan jarraitu 750m; ezkerretara Urdaniturri erreka dugula, lehenik gaur egungo Txikierdi jatetxea (Lehen Epentza baserria zegoen tokian) pasa eta ondoren eskuinera Txikierdi etxea pasa ondoren Urdanitibar baserria, errekari izena ematen diona (Urdainturri bezala ezagutzen da inguruan). Berehala zubira iritsitakoan, errepidea utzi eta zubia pasa ondoren ezkerrera hartu.
Berehala Mirandaborda erreka adarra gehitzen zaio eta momentuz honi jarraituko diogu. Pista eta errekak banatzen diren puntua. Hemen Senpelarreko erreka gehitzen zaio. Gure bidea errekak utzi eta hormigoizko pista zabalean gora egitea izango da, gure ezkerrera Sorozarreta baserrira doan bidea uzten dugularik. Pisten arteko bidegurutzea: pistak utzi eta ezkerrera alanbrezko hesiaren aldamenetik doan bidezidorra hartu eta Eultzigaña (147m) igoko dugu. Oso mendi sasitsua da eta punturik altuenak ez du inongo seinalerik. Berriz bidegurutzera itzuli eta pistan gora jarraitu.
Aitzarte etxe zaharra pasa eta aldapa gogor bat igotzen ari garela beste pisten gurutzaketa; erdikoan jarraituko dugu gora, eta Baringarategoikoa baserrira helduko gara. Hemen ere eskuinerako pista hartu gorantz. Hurrengo bidegurutzean ere eskuinera hartuko dugu. Aldapa handia igo eta ezkerrera egiten duen bihurgunean, pista utzi eta basoan zehar, bide argirik gabe, gorantz egingo dugu. Lehenik erpin geodesikoa aurkituko dugu eta aurreragoxeago Aldura Txiki gaina (421m).
Norabide berdinean jarraituz, basotik atera, belargune bat pasa eta berriro utzi dugun hormigoizko pistara atera. Aldurako lepoan gaude eta aurrean daukagu ibilaldiko mendirik altuena; bistan daukagun bidexkatik igota, Aldura (537m). Leku bikaina bistez gozatzeko; ondoren, beherantz, hego-mendebal aldera, gainez gain doan pistara atera, Malbazar lepoa, gaina, eta txabola pasa eta bidegurutzera atera. Hemen norabidea aldatu eta iparraldera, pista hartu. Idoia (Susperregi) jatetxera aterako gara. Hemen ezkerrera hartu eta pistan aurrera goazela, eskuinera, alanbre hesiak uzten duenean, pista utzi eta bidezidorrean gora igo. Hasieran garbi dago baina zenbat eta gorago orduan eta sasi eta ote gehiago dago. Ez dago erraz iristerik Idoia gaina (358m) puntura. Berriro pistara bueltatu.
Beherago, Aizpitarte etxea pasa eta bide argirik gabe, pista utzi eta ezkerrera igo Aizpitarteko gaina (328m) egiteko. Hemen ere ez dago bide argirik eta ote edo sasiekin borrokatu beharra suertatuko zaizu. Ikustea merezi duen hagin zuhaitz eder bat dago gailurretik gertu. Pistara itzuli. PR bezala markatutako bideak jarraituz, Barrako lohi (Barrengoloi) izeneko gunera iritsiko gara eta bertan, Barrako lohi gaina (203m), hau ere biderik gabe eta sasi artean.
Errepidera atera eta beherantz Listorreta gunera ailegatuko gara; aisialdiko parkea; erditik pasa eta Pago talde eder batek apaintzen dute Listorretako gaina (180m). Aurrera jarraituz, errepidera itzuli; behar bada ezkerrera hartuta errazago izan daiteke errepidera jaistea.
Errepidean jarraituz, Urritzaga baserriaren bidegurutzean Langagorriko Zista dago, eta metro batzuek gorago, errepide bazterrean, Bidegain/Langagorri (178m). Errepidean jarraituz, Otsazulueta baserria (Mugariz jatetxea). Hemen momentu batez Otsazuluetagaña (168m) bisitatu. (oharra: eremua ez dago hesituta, baina pribatua izan daiteke). Itzuli errepidera, gurutzatu eta pista hartu gorantz, baserria eskuinera utziz. Berehala gaude Manisene baserriaren bidegurutzean. Hemen, ezkerrera, Imiaga/Irinaga (271m) mendia daukagu; ezin du ur askorik isuri Oiartzun arrora, baina ezin esan egiten ez duenik ere; beraz, ezkerreko hormigoizko pista hartu eta gorago eskuinerago igotzen doan lurrezko pista. Gainera iristean, eskuinera gelditzen da punturik altuena.
Berriro Manisene baserrira itzuli; hau pasa eta berehala eskuinera Floreagagaña (225m), eremu hesituan. Bidean aurrera metro batzuek egin ondoren Mariola zista ikus genezake eskuinera. Hurrengo pasako ditugun tokiak, Frantsila zahar, eta Perurena izango dira. Zamalbide aldera doan errepidea hartu eta berehala, ezkerrera doan PRa hartu. Pistan gora, Floreaga baserria pasa; ondoren gorago dagoen Floreaga-berri baserria inguratuz, Zamalbide/Beraun bidea hartu. Eskuinera daukagu Floreagagaña (225m). Berriro bidera itzuli eta metro batzuek behera jaitsi ondoren berriro eskuinera Lutxutako kaskoa (206m) dago. Langa irekia zegoenez, lur pribatuan igo eta inguratu nintzan gailurrera. Bestela ez dago erraza bertara iristea, dagoen iratze eta sasiengatik.
Berriro bidera atera eta Zamalbide aldera hartu; errepidera atera eta Zamalbideko bidegurutzean eskuinera hartu. Ikastetxeen artetik pasa eta berriro GI-6732 errepidera atera. Bastida eta Gogorregi baserriak eskuinean uzten ditugularik, errepidez Zentolengo hilerrira aterako gara. Errepidea utzi, eta eskuinera hartu. Bi pista daude eta Gogorregi (127m) kaskora inguratzeko eskuinera hartu. Inguratu esaten dut, ze eremu pribatuan dago punturik altuena; hala ere merezi du bertara inguratzeak ze Oiartzungo bista ederra dago bertatik. Berriro itzuli eta beste pista hartu. Ezkontzegi baserria eskuinera utzi, ezkerrera doan pista hartu eta berehala eskuinera doana. Aurrean daukagu Aldaiburu baserria eta bere aldamenean Aldaiburu (70m); kaskoa lur hesituan dago.
Errepidean behera, Ugaldetxo poligono industrialera aterako gara baina beste puntara. Oiartzun ibaia gurutzatzen duen zubitik pasa. Hemendik ikus daiteke metro gutxi batzuk gorago non amaitzen den Zuaznabar erreka. Abiapuntura iristeko Mamut merkatal zentroko aparkalekua diagonalean gurutzatu beharra dago. (Orain gutxi arte bazegoen erreka bazterretik joatea baina gaur egun itxita dago segurtasun arazoengatik). Astigarrako errepidera atera eta berehala utzi eskuinera, poligonoan sartuz. Bertako kale nagusia jarraituz, abiapuntura helduko gara.

Waypoints
Intersection
97 ft
Ezkerrera. Ondoren ezkerrera
Intersection
110 ft
Erreken batura. Zuzen gora hartu
Intersection
407 ft
Ezkerrera, bidezidorra
Summit
477 ft
Eultzigaina
Intersection
966 ft
Eskuinera 1
Intersection
1,203 ft
Ezkerrera 1
Intersection
1,344 ft
Eskuinera. Zuzen Aldura igo
Summit
1,786 ft
Aldura
Summit
1,439 ft
Malmazarreko kaskoa
Intersection
1,378 ft
Malmazar. Eskuinera
Waypoint
1,095 ft
Susperregi iturria
Intersection
1,099 ft
Eskuinera 2
Summit
1,193 ft
Idoiagaña
Intersection
1,010 ft
Ezkerrera 2
Summit
1,102 ft
Azpitarteko gaina
Intersection
670 ft
Barrengolohia. Eskuinera
Summit
693 ft
Barrako lohi gaina
Intersection
548 ft
Otsazulueta. Eskuinera gaina
Intersection
603 ft
Manisene. Ezkerrera
Summit
615 ft
Mariolagaña
Intersection
472 ft
Ezkerrera 3
Intersection
818 ft
Eskuinera 3
Intersection
724 ft
Eskuinera 4
Summit
744 ft
Floreagagaña
Intersection
662 ft
Eskuinera 5
Intersection
422 ft
Ezkerrera 4
Intersection
423 ft
Eskuinera 6
Intersection
389 ft
Eskuinera 7
Intersection
478 ft
Ezkerrera 5
Intersection
354 ft
Eskuinera eta eskuinera
Intersection
340 ft
Ezkerrera eta eskuinera
Intersection
233 ft
Aldaiburu eta kaskoa. Pribatua
Intersection
52 ft
Eskuinera 8
Intersection
74 ft
Eskuinera 9
You can add a comment or review this trail
Comments