I12.3. Urdaniturri erreka: Ermotxipi, Egiedergaña, Irartelordikogaña, Munttegixabala, Aparolakokaxkua, Isturitzakaskoa
near Zentolenaldea, País Vasco (España)
Viewed 12 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek Urdanitibar arroaren barnean dauden sei kasko lotzen ditu. Hasera puntua Urdanitibar zubia izango da. Zubi hau, Urdainturri baserritik Astigarraga aldera, 200m tara dago (GI-2132, km 12,8). Gorantz doan hormigoizko bidea hartu eta ezkerrera daukagu Ermotxipi (78m) mendia; kaskora ailegatzean, hor dauka bertarako bidea, baina etxea dago eta eremu pribatua da.
Bidea beherantz doa orain erreka bazterrera: Semperelarre (Xenpelar) erreka; berehala ezker isuritik Lamixolo erreka gehitzen zaio. 20m aurrerago beste erreka elkartzen da, eskuineko isuritik: Egieder erreka. Honi jarraitzen dion bidea hartuko dugu ezkerrera, Egieder baserrira eta handik Egieder gainera (128m). Berriro behera egingo dugu bidegurutzera eta beste bidea hartu Trabaleku aldera igotzeko. Orain erreka ezkerretan daukagu eta eskuin isuritik Urdanzolo erreka gehitzen da. Bide nagusia utzi eta pista zaharren zehar zuzen zuzen igoko dugu; Trabaleku baserrira iritsi aurretik, Irartelordiko kaskoa (173m), berdea, bisitatu eta baserria eskuinera utziz, gora egingo dugu; ezker-eskui bi aukera daude, biek ere Arkaitza baserrira doan hormigoizko bidera eramango gaituzte. Bide hau, beherantz egin ondoren, bidegurutzean eskuinera haruko dugu eta berehala iritsiko gara BarinGarateGoikoa baserrian. Hau ezkerrera utzi eta bidean gora, zuzen-zuzen Aldurako lepora aterako gara.
Ibilbidearen punturik altuenean gaude. Hemen, Idoia (Susperregi) aldera doan PRa hartu. Bide erdian, bi erreka gurutzatuko ditugu, Antxulo errekari hasiera ematen diotenak. Berehala aterako gara Idoia-Susperregi jatetxera. Hau ezkerrera utzi eta bide zaharretik joango gara beherantz, Susperregi zaharra ere ezkerrera utzita. PRan jarraitzen dugu. Hormigoizko bide nagusira iritsitakoan, eskuinera hartu eta berehala markek ezkerrerako bidea hartzen dute. Puntu honetan, gure ezkerrera Aizpitarteko gaina daukagu eta eskuinera Muntegixabala (296m); nik ez diot biderik aurkitu. Errepidez jaitsi naiz ea igobiderik aurkitzen nion baina dena oso itxia dago.
Barrengoloia pasa eta errepidez markak jarraituz, Listorretako parkean sartuko gara. Hemendik abiatzen da Errenteriako Beraun auzora doan PR-a; hau hartu eta berehala Santiago bidean ere bagaudela konturatuko gara. Bide hau jarraituko dugu Frantsila zaharra baserrira iritsi arte; hemen utzi eta eskuinera egingo dugu, Aparolako kaskoa/Utzabaleta (149m)-ra heltzeko.
Ondoren, Aparola baserriaren aldamenetik pasa eta pistari jarraituz Mizpirazarreta errekaraino jaitsiko gara; hau gurutzatu eta ezkerrera doan bidea hartu; berehala bidea ataka batek ixten du pasoa eta eremu hesitua aurkituko dugu; hesiaren aldamenetik, bide garbirik gabe goiko Santiago bidera atera arte nahiko sasi eta zuhaixka gainditu beharko ditugu. Behin bidea aurkituta, gainez gain Oiartzabal baserrira lehenik, ondoren Isturitza goikoa eta bere lurretan Isturitzako kaskoa (123m). Itzuli Oiartzabal baserrira eta beste eskuinera doan pista hartuz, Anerre zahar Landetxera aterako gara eta hemendik abiapuntura jaitsi.

Waypoints
Intersection
127 ft
Ezkerrera 1
Intersection
159 ft
Ezkerretara Ermotxiki lur pribatutan. zuzen segi
Waypoint
93 ft
Erreken batura. Hormigoian jarraitu
Intersection
101 ft
Ezker isuritik Lamixulo erreka. Ezkerrera hartu. Gero Itzuli
Waypoint
337 ft
Egieder baserria. Eskuinera hartu eta itzuli
Summit
352 ft
Egieder gaina
Intersection
111 ft
Urdanzulo erreka eskuin isuritik. Ezkerrera hartu. Ondoren eskuineko pista
Intersection
498 ft
Trabaleku
Intersection
710 ft
Eskuinera 1
Intersection
812 ft
Eskuinera 2
Intersection
854 ft
Ezkerrera 2
Intersection
897 ft
Eskuinera 3
Intersection
1,210 ft
Eskuinera PRa hartu
Waypoint
987 ft
Antxulo erreka adar 1
Waypoint
988 ft
Antxulo erreka 2. adarra
Waypoint
984 ft
Idoia. Susperregi jatetxea
Intersection
882 ft
PRa edo errepidea jarraitu
Waypoint
836 ft
Muntegixabala kaxkoa
Waypoint
569 ft
Barrengoloia. Errepidean jarraitu
Intersection
495 ft
Eskuinera doan. PRa hartu
Intersection
463 ft
Santiago bidea hartu
Waypoint
206 ft
Erreken batura. Lehen Listorreta eta gero Mariola errekak
Intersection
374 ft
Santiago bidea utzi. 100m geroago eskuinera
Intersection
394 ft
Eskuinera. Gero itzuli
Intersection
363 ft
Eskuinera 4
Waypoint
147 ft
Mizpirazarreta erreka gurutzatu
Intersection
400 ft
Ezkerrera 3
Intersection
297 ft
Zuzen. Gero itzuli
Summit
315 ft
Isturiz gaina
Intersection
113 ft
Ezkerrera 4
You can add a comment or review this trail
Comments