Olano, Olanoko haiztxikia eta Arbarrain La Lezetik (Ilarduia)
near Ilarduia, País Vasco (España)
Viewed 118 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea La Lezeko parajetik ateratzen da, Ilarduia herritik. Ilarduiara sartzeko N1 autobiatik Araiako irteeran atera behar da eta zubia eta industrialdea pasatakoan, hartu eskuinera. Albeniz eta Ilarduia herriak igaro ostean, berehala agertzen da ezkerrera La Leze iragartzen duen letrerotxoa. Autoa basoaren ondoko aparkalekuan utzi ondoren, PR marka txuri-horiei jarraituko dizkiegu eta horiek izango ditugu erreferentzi nagusi leporaino.
Harkaitzean igotzen hasi bezain laster, ezkerraldean katea dago, eskuinaldera dagoen labarra medio. Bidea nahiko zabala da eta inolako arriskurik gabea. Dena dela eskertzekoa da katea jartzea, ziurtasuna ematen baitu.
Igoera ia guztian zehar bidezidor nahiko argia da. Dena dela, igotzen ari garelarik, une batean eskuin aldera biratzen da. Hori dela eta, oso erraza da une horretako berbaldia medio aurrera jarraitzea, txuri-horidun bidea albo batera utzita. Horregatik, adi egoteko eta gu ere despistatu ginelako, "Kontuz, eskuinera" waypointa jarri dut. Hala ere, nahastuz gero, ez dago arazo handirik goitik eskuinera jiratzeko. Horrela egin genuen guk inolako arazorik gabe.
Bukatzeko tontorrak, lepotik nahiko jarraian daude lehenengo biak, eta urrunxeago azkenekoa, Arbarrain tontorra. Ondoko antenak erabat itsusitu egiten du bere eskuinean dagoen mendia.
Ohar modura azpimarratzekoa da bailarako herri hauek egindako ahalegina mendi aldeko eta inguruetako toponimia ezagutarazteko egurreko zutoien bidez. Txalotzekoa benetan!

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments