Activity

DEBA ARROKO BAZTERRAK. Olatz-Jaungoiko Mendia-Olatz

Download

Author

Trail stats

Distance
4.8 mi
Elevation gain
1,086 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,086 ft
Max elevation
1,742 ft
TrailRank 
21
Min elevation
639 ft
Trail type
Loop
Coordinates
281
Uploaded
July 20, 2017
Recorded
July 2017
Be the first to clap
Share

near Olatz, País Vasco (España)

Viewed 66 times, downloaded 3 times

Itinerary description

OLAZKO POLJEA

Poljea sakonune karstikoa da, hainbat dolina batuz eta sakonduz sortutakoa, zulo handi baten antzekoa. Antxinan, orain dela miloi urte batzuk, Olazko lur-azala, kareharrizkoa, askoz gorago egoan, eta urak eremu zapal ha higatu eban oraingo mailara beheratu arte. Olazko eleiza atzean ikusten dan mendiaren (pinakulu) txuntxurrak (Basarte) erakusten dau orduko lurraren maila. Poljea danez, Olatz errekeak ezin ibarretik urten, eta lur azpitik doa igesi, berak landutako isurbide ikusgarriaren barrutik (Kobalde). Eleizaren ondotik (aparkalekuaren eta errepidearen artean) hasten da horra doan bidezidorra.

Kareharrian urak landurako ibarra izanik, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), inguru geologiko bitxia (Geoparke), esaterako, erdian baserria daukan dolina bitxia (Zinu); gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila (Leteko kortarria), eta Arnoko hegaletan harribitxi botaniko bat: Artadi kantabriarra.


MENDI KARSTIKO HONEEK ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.


ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Comments

    You can or this trail