Olaztiko basoetatik bira: Motto eta Orobe Urbitartetik
near Etxegarate, País Vasco (España)
Viewed 186 times, downloaded 11 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Urbitarte-Orobe kobazuloa-Mandakamio-Motto-Orobe-Urbitarte.
Naiz eta ibilbide honen hasiera eta amaiera Altsasuko Urbitartean izan, ibiltzen hasi eta berehala sartzen da Olaztiko lur eremuetan; ia buelta osoa udalherri horren basoetatik irten gabe doa.
Harizti eta pagadiak zeharkatuz Altzaniako bi tontor xumeak garaitzeko asmoarekin preparatu nuen txangoa. Ez nuen espero mendi hoien magaletan basolanak era hain bortitzean eginda aurkituko nituenik. Pistak ireki dituzte mendi magaleetatik birak eginez, gora eta behera, batzuk oso zabalak, lokatz dexentearekin zenbait puntuetan. Bidegurutze berriak egin dira eta makinak basotetaik zehar ibili dira ere, enborrak ateratzen, atzean adar asko lurrean utzita. Lan hauek hasi aurretik zeuden bide eta senda gehienak desitxuratuta aurkitu nituen. Zailtasun berezirik ez nituen aurkitu, bai ibiltzeko deserosotasun pixka bat tramo askotan. Laburbilduz esango nuke alderdi hontako pagadi askok beraien basa-xarma denbora luzez galdu dutela. Baso garbietatik ibiltzeko aukera gutxi izan nuen tamalez.
Esan behar da Motto eta Orobe mendiak igotzeak baino beraien harizti eta pagadi malkartsuak zeharkatzeak pizten zuen paraje horietara gerturatzeko gogoa. Mottok basoz inguraturik dago eta oteez estalitako gailurra dauka, bistarik gabekoa. Orobeko haitza berriz, bestelakoa da. Pagadiez inguratuta harkaitz tontor zakarra da eta gailur airosoa du. Harkaitz horma ikusgarri batzuen gainean kokatzen da, mendebal eta iparralde isurialdekoak batez ere. Panoramika eder eta zabalak eskeintzen ditu bere gailur motz horrek, oso politak eta ibilbidearen bakarrak.
GPSa eraman nuen eta nik markatutako bide eta bidegurutzen bat galduta aurkitu arren ondo moldatu nintzen, norabide zehatzak basotik zehar bilatuz batik bat. Ibilbide hau errepikatu nahi izan ezkero derrigorrezkoa ikusten dut tresna hori. Orientazioaren ezaguera pixka bat edukitzea lagungarria izango litzateke.

Waypoints
Intersection
2,672 ft
Eskubitik pista jarraitu
Waypoint
2,866 ft
Jetsiera pagietatik zehar, basolanak daude
Intersection
2,618 ft
Jetsiera pista berritik
Intersection
2,776 ft
Pista gurutzatu
Intersection
2,727 ft
Pista gurutzatu eta zuzen jarraitu
Intersection
2,871 ft
Senda
Camino
You can add a comment or review this trail
Comments