OMA-BASONDO-SANTIMAMIÑE (PR BI 180)
near Oma, País Vasco (España)
Viewed 23 times, downloaded 0 times
Trail photos
Waypoints
OMA AUZOA
Oma Kortezubi (Bizkaia) ekialdean eta herrigunetik kanpo dagoen auzoa da, Basondo eta Gabika (Ereño) artean kokatutakoa. Haran itxi eta endorreiko bat da, hau da, urak irtenbiderik ez duen puntua.
URDAIBAIKO EXOKARSTA
Bolunzuloko hobia eta Olaldeko iturburua. Eremu karstiko honetan ura agertu eta desagertu egiten da. Sakonune endorreikoa (grezierazko ἔνδον, éndon, "barne" + ῥεῖν, rheîn, "isuri") uraren azaleko irteerarik ez duen haran itxia da. Sakonune endorreiko batera isurtzen diren ibaiek ez dute azaleko irteerarik, eta beraz, sarbegietan behera joaten dira lurpeko ibaiekin elkartuz.
KURTZIÑE (IBARROLA)
Agustin Ibarrola zenaren etxea, egoitza eta tailerra. Agustin Ibarrola Goikoetxea (Basauri, Bizkaia, 1930eko abuztuaren 18a - Galdakao, 2023ko azaroaren 17a) euskal margolari eta eskultorea izan zen, abangoardiako «Euskal Eskolako» artistarik aipagarriena Jorge Oteiza, Eduardo Txillida eta Remigio Mendiburu eskultoreekin, eta Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Luis Zumeta margolariekin batera. Omako basoa da haren obra ezagunena.
BASONDO-SANTIMAMIÑE
Basondo Kortezubi (Bizkaia) ekialdean eta herrigunetik kanpo dagoen auzoa da. Santimamiñeko kobazuloak eta baseliza ikusteko abiapuntua auzo honetan dago.
BASONDO-SANTIMAMIÑE
Hauxe da Omako basora joateko ibilbidearen hasiera. Bertan dago Santimamiñeko kobazuloa ere.
You can add a comment or review this trail
Comments