Activity

Oñati Bermeo.

Download

Trail photos

Photo ofOñati Bermeo. Photo ofOñati Bermeo. Photo ofOñati Bermeo.

Author

Trail stats

Distance
81.81 mi
Elevation gain
18,173 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
18,717 ft
Max elevation
4,974 ft
TrailRank 
31
Min elevation
-15 ft
Trail type
One Way
Time
one day 15 hours 8 minutes
Coordinates
10296
Uploaded
September 24, 2014
Recorded
August 2014
Be the first to clap
Share

near Olakoa, País Vasco (España)

Viewed 1310 times, downloaded 10 times

Trail photos

Photo ofOñati Bermeo. Photo ofOñati Bermeo. Photo ofOñati Bermeo.

Itinerary description

Ni Bermeon bizi naiz, Albertxo aldiz Oñatin. Duela bi urte inguruan, geure herriak oinez lotzea erabaki genuen. Aldez aurretik ikerketa egin eta gero, iaz Bermeotik Oñatira etorri ginen. Aurten berriro egin genuen ibilbidea, baina alderantziz, Oñatitik Bermeora. Iazko ibilbidea eta aurtengoa antzekoak izan dira baina ez berdinak, zenbait aldaketa egin genituelako.

2014ko abuztuaren 29an hasi ginen, goizeko 4etan Oñatiko Unibertsitatearen aurrean. Antzuolako lagun bat gurekin etorri da (Iñigo).
Gaua lainotsua izan zen eta lanbroa botatzen ari zen.
Kataberako meategitik igo ondoren, Biozkornara iritsi ginen eta handik Urbiarako bidea hartu genuen. Goizeko 8,30etan Aizkorriko gailurrean ginen.

Gero Urbiara jaitsi ginen Oltzatik. Urbian gosaldu genuen. Jarraian Arantzazura joan ginen, ordurako aterri zen. Arantzazuko aparkalekuan hasten den bidexka bat hartu genuen eta Arrikrutzera joan ginen, gero Araotzeko zubira eta hortik Urrexola auzora igo ginen. Hurrengo puntua Urkuluko urtegia izan zen, presa ondoan igaro eta Larrino auzotik pasa ondoren, Bedoña eta gero Arrasatera joan ginen.

Gose ginen eta Arrasaten bazkaldu egin genuen 15:30etan. Sabela bete eta gero, Udala auzorantz mugitu ginen. Iñigo hemen utzi zuen ibilaldia eta elkar agurtu genuen. Laino berriz gurekin zen eta Udalaitz tontorrerantz igo ginen, 18:30etan iritsiz.

Lehen esan bezala, laino itzela zegoen eta ezertxo ere ikusten. Horregatik, Udalara jeistea erabaki genuen eta handik Besaidera joan ginen, Udalaitzeko magaletik. (Hasierako asmoa Udalaitzetik Besaidera zuzenean joatea zen baina lainoagatik asmoz aldatu genuen).

19:30etan Besaiden ginen. Ur tragoxka edan eta Anboto azpian dagoen Zabalandirako bidea hartu genuen. 21:00etan Zabalandin ginen, iluntzen hasita zegoelarik. Eta gaueko 11etan Urkilolako santutegian geunden. Berriro sabela betetzen jardun genuen, afalordua zelako. Dagoeneko ilun-ilun zegoen eta frontala jarri genuen. Afaldu ostean Mañarian zabalik zegoen taberna bakarrean kafe bana hartu genuen, logura uxatzeko.

01:00etan Mañaritik irten ginen eta ordubete eskasean Mugarrikolandara ailegatu ginen. Hemen hasi zen Aramotzeko labirintoa eta bide zuzena bilatu ezinik ibili ginen, goizeko 5ak inguruan Belatxikietara heldu ginelarik (Mugarrikolanditik Belatxikietara 6 km daude eta 3 ordu behar izan genituen).

Hemendik Zornotzara jeitsi eta jeitsi. Zornotzako lagun bat ibilaldira gehitu zen. Eguna argitu aurretik gosaldu genuen eta 7:30etan irten ginen gorantz Bizkargi gaina irabazi arte goizeko 9:15etan. Santiago bidea baina kontrabidean jarraitu genuen Gernika arte, eta hemen Gernikako Arbolaren ondoan argazki bat egin eta gero, zerbait bazkaldu genuen.

13:30etan Gernika utzi genuen. Gernikatik aurrera Bermeoko lagun bat gurekin etorri zen. Aspaldi utzi dugu mendia eta orain Urdaibaiko fadurak aurrez aurre ditugu. Arratsaldeko 3:30etan Axpe auzora ailegatu ginen. 120 km egin ostean, oinak izorratuta ditugu, izan ere lehenengo gauean euriak busti ginen gogoz eta harrezkero oinak izorratzen joan dira. Horregatik, gure erritmoa dexente jeitsi da eta arratsaldeko 5:30etan Katillotxu mendatera iritsi ginen. Ordu erdi geroago Bermeoko Demiku auzoan. Bermeoko kaleak gertu daude, arratsaldeko 6:30etan Udaletxearen aurrean gaude, non argazki bat atera genuen. Aritzatxuko hondartzara iristea baino ez zaigu falta, han baitago gure ibilaldiaren bukaera. 19:00etan, Aritzatxuko hondartzan Kantauriko urak ukitu genituen, gure ibilaldiari bukaera emanez.

Comments

    You can or this trail