Activity

OÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI

Download

Trail photos

Photo ofOÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI Photo ofOÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI Photo ofOÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI

Author

Trail stats

Distance
11.9 mi
Elevation gain
3,937 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,937 ft
Max elevation
4,193 ft
TrailRank 
52
Min elevation
4,193 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 20 minutes
Time
5 hours 3 minutes
Coordinates
3325
Uploaded
July 1, 2023
Recorded
July 2023
Be the first to clap
Share

near Olakoa, País Vasco (España)

Viewed 93 times, downloaded 13 times

Trail photos

Photo ofOÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI Photo ofOÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI Photo ofOÑATI-BIOZKORNIA-ALOÑA-OÑATI

Itinerary description

Zirkularra. Hasieran, San Martin ermita eta aparkalekuan gaudela, Biozkorniaraino GR 289 bide-seinaleak jarraituko ditugu. Gero, lepoan gaudela, Aloña aldera joko dugu, Akaitz, Botreaitz eta Gorgomendi gainetatik pasatuz. Belarretik behera, Uribarri auzotik, Berezao auzora jaitsiko gara, hasierako Murgia auzoarekin bat eginez. Gertu dugu San Martin ermita eta aparkalekua. Ibilbide ederra, basatia, Aloña hegala ezagutzeko beste aukera eder bat. Ezezaguna. Ugatzaren atseden tokia.

Waypoints

PictographCar park Altitude 902 ft
Photo ofSAN MARTIN (MURGIA AUZOA) Photo ofSAN MARTIN (MURGIA AUZOA)

SAN MARTIN (MURGIA AUZOA)

Bertan aparkatuko dugu kotxea, eta bat egingo dugu GR 289 ibilbidearen seinaleekin. Ura hartzeko iturria ere bertan dugu. Gure ibilbidearen gainak (Aloñaren harkaitzak) ikus daitezke bertatik. 1000 metroko desnibela dugu, zain!!

PictographIntersection Altitude 850 ft
Photo ofASENTZIO ERMITA

ASENTZIO ERMITA

Lehendabiziko kilometroak, bertako baserriak zeharkatuz, asfaltuzkoak eta porlanezkoak izango dira.

PictographIntersection Altitude 1,921 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bidegurutzeak ere ondo markatuta daude. Mendi pistetatik gora jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,050 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Esan bezala, bideak ondo markatuta daude. Pagadietatik gora, bideak ere erosoak dira. Han eta hemen sakabanatuta dauden txabolekin ere bat egingo dugu.

PictographIntersection Altitude 2,365 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Konturatuko gara mendiko pista hauek 4x4 diren kotxeentzat ere egokituta badaudela.

PictographIntersection Altitude 3,004 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Oñatitik dakargun bideak bat egiten du Legazpi eta Barrendiolatik datorren GR 283/286 bidearekin. Hemendik aurrera ere pista jarraituko dugu, garai bateko Kataberako meatokiarekin bat egin arte.

PictographMine Altitude 3,314 ft
Photo ofKATABERA

KATABERA

1055 metroko altueran dago. Bere historia XIX. mendearen amaieran hasten da. Real Compañía Asturiana de Minas enpresak meategia ustiatzeko beharrezko baimenak mugatu eta lortu zituen. Zinka eta neurri txikiagoan beruna ateratzea zen kontua. Ale fineko blenda, kalaminak eta galena atera zituzten. Lursailaren malkartsua zela eta, 1893an Compañía Asturiana de Minas enpresak 3100 metroko aireko kable bat jarri zuen minerala 540 metro jaisteko Udanako gaineraino, Legazpi eta Oñati arteko errepidean. Hortik atera zitekeen jada minerala gurdietan, tratamendu-plantetara eraman arte. Meategiaren ekoizpena ez zen oso garrantzitsua izan, eta, ondorioz, ez zen beharrezkoa meatzaritzako trenbide bat eraikitzea. Meatzeak 1935ean amaitu zuen ustiapena, zainak agortu zitzaizkiolako.

PictographMountain pass Altitude 3,754 ft
Photo ofBIOZKORNIA LEPOA

BIOZKORNIA LEPOA

Hemen, Urbiara eta Aizgorri aldera doazen bideak laga eta eskumara hartuko dugu, Aloña gainetara, Arkaitz, Botreaitz eta Gorgomendira. Bidean seinale horiak topatuko ditugu. Gaur bezala, behe laino eguna, beharrezkoak.

PictographSummit Altitude 4,091 ft
Photo ofAKAITZ (1304)

AKAITZ (1304)

Zeharkaldiko lehendabiziko gaina izango da. Gaina hartuta behera joko dugu, ia 100 metroko desnibela galduz, ondoren Botreaitzera igotzeko.

PictographSummit Altitude 4,119 ft
Photo ofBOTREAITZ (1319)

BOTREAITZ (1319)

Botreaitz, Butreaitz, Putreaitz... gainera igotzeko galdutako desnibela igo behar izaten da. Kontuz ibili hainbat tokitan, harkaitz zorrotzak daudelako. Hemendik Gorgomendira edo Aloña gainera joango gara.

PictographSummit Altitude 3,920 ft
Photo ofALOÑA-GORGOMENDI (1246) Photo ofALOÑA-GORGOMENDI (1246) Photo ofALOÑA-GORGOMENDI (1246)

ALOÑA-GORGOMENDI (1246)

Behe lainoa dugu eta ez dugu baztarrak ikusteko aukerarik izango. Hurrengo etapa Aloñaren jatsiera izango da, Belar izeneko zelai ederretatik pasatuz.

PictographPanorama Altitude 3,211 ft
Photo ofBELAR

BELAR

Lehendabiziko txabolak agertzen dira; baita jaitsiera bera ere.

PictographFountain Altitude 3,045 ft
Photo ofBELAR ITURRIA

BELAR ITURRIA

Tartean, uda lehorrenetan agortzen den iturria ere badugu.

PictographIntersection Altitude 2,805 ft
Photo ofBELAR (OHARRA)

BELAR (OHARRA)

Zorte ona dugu. Aralarren eta Aizgorrin ugatza dabil, eta Aloña du gustuko, baina horrek hainbat jarduera mugatzen du.

PictographDoor Altitude 1,987 ft
Photo ofITXITURA ATEA

ITXITURA ATEA

Dagoeneko Belar atzean laga dugu eta Uribarri auzoan sartu gara, pista jarraituz zeharkatuko duguna. Hleburua Berezao auzora joatea da, horretarako mendi pistak erabiliz.

PictographIntersection Altitude 1,677 ft
Photo ofBEREZAO AUZORA

BEREZAO AUZORA

Behera hasiko gara, pistatik.

PictographFountain Altitude 1,367 ft
Photo ofUR BILTEGIA

UR BILTEGIA

Berezao auzora hurbiltzen garela, ur biltegi honetatik pasatuko gara.

PictographIntersection Altitude 1,094 ft
Photo ofBEREZAO AUZOA

BEREZAO AUZOA

Asfaltatutako errepidea, behera. Dagoeneko Berezao auzoarekin bat egin dugu. Laster Santa Lutzia ermitarekin topo egingo dugu.

PictographMonument Altitude 829 ft
Photo ofSTA. LUTZIA ERMITA Photo ofSTA. LUTZIA ERMITA

STA. LUTZIA ERMITA

Eta harizti - parke ederra ere bai.

PictographIntersection Altitude 778 ft
Photo ofBEREZAO AUZOA Photo ofBEREZAO AUZOA

BEREZAO AUZOA

Eta Santa Lutzia ermita eta parketik Murgia auzora bideratuko gara, asfaltatutako bidea jarraituz. Gertu dugu ibilbidearen bukaera.

PictographIntersection Altitude 753 ft
Photo ofMURGIA AUZOA

MURGIA AUZOA

Bidean hasierako bidearekin ere bat egingo dugu: GR 289. Gertu dugu San Martingo parkea eta aparkalekua.

Comments

    You can or this trail