Activity

Oñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07

Download

Trail photos

Photo ofOñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07 Photo ofOñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07 Photo ofOñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07

Author

Trail stats

Distance
7.03 mi
Elevation gain
1,457 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,421 ft
Max elevation
1,821 ft
TrailRank 
66 4.5
Min elevation
755 ft
Trail type
One Way
Time
4 hours 6 minutes
Coordinates
1842
Uploaded
January 10, 2018
Recorded
January 2018
  • Rating

  •   4.5 2 Reviews
Share

near XXX, País Vasco (España)

Viewed 1481 times, downloaded 105 times

Trail photos

Photo ofOñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07 Photo ofOñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07 Photo ofOñati Lamiategi Urtiagain zalditegi Oñati 2018-01-07

Itinerary description

Ibilbide hau, Domeka goiz pasa ederra egiteko modukoa da. Guk elurra egin ondorengo egun batean egin genuen, halako egunetan oso urruti joateko aukera ez dago eta Autoa hartzea ere ez da oso gomendagarria.
Oñatiko Plazan hasiko gara, eta kanpo Santu aldera joango gera, heldu aurretik errotonda bat pasatu, eta zubiaren ondoren ezkerraldera joango gera, gainean daukagun baselizarantz joanez; horretarako konpondu berri dagoen harrizko bidea erabiliko dugu, aldapa igo eta gero San Juan auzora helduko gara, gu aprobetxatu egin dugu, baselizara joan etorria egiteko eta bertan dauden Oñatiko bistekin disfrutatzeko. Bueltan lehengo bidera, orain errepidera heldu arte, eta bertan gaudenean zuzen jarraituko dugu errepidea zeharkatuz, baseri artean goaz errepidera berriz heldu arte Kurpide baserri aurrean, errepidetik jarraituko dugu Lamiategiko errotara heldu arte, aurrez Garagaltzatxikira helduko gara eta errepidean behera goazela, Garagaltzaundi eskumara itxiko dugu bere sarrera bereziarekin eta Arregi landetxea ere ezkerretara, hemen, dagoeneko aldapan behera goaz eta zementuko pista bihurtuko da gure bidea, behera joango gara Lamiategi baserri ondora arte eta behin Lamiategiko errota-baserrian gaudela, baserri gainetik irteten den bidea jarraituko dugu, horretarako langa bat pasatu behar da. Bide honek Olateko norabidea du ,erreka beti gure eskumatik gelditzen delarik. Bide hau lauan eta gero aldaparekin jarraituko dugu, eta bertatik sortzen diren adarrei kasu egin gabe, beti printzipaletik jarraituz, ia olate parera heltzen garenean bidegurutze bat agertuko zaigu, ezkerretik joango gara behera doana utziz, laster errebuelta handi batean Olateko indarretxea gure azpian ikusiko dugu, bidea jarraituko dugu eta hurrengo bidegurutzean zuzen jarraituko dugu, eskumako adarra utziz, gure bidea beste batera heltzen da eta guk eskumatik orain, berehala txabola batera helduko gara eta bere azpitik pasatuko dugu bidea jarraituz, beste bidegurutze bat eta guk ezkerretik, hurrengoan eskumatik, beti gorantz Urtiagain alderantz; laster beste bide bat ezkerretik etorriko zaigu, baina guk aurrera bidegurutze berri batera heldu arte, hemen ere ezkerrekotik tiratuko dugu eta Urtiagain aurreko azken bidegurutzean bi aukera dugu, ezkerrekotik errepidera arte eta handik Urtiagainera edo eskuma aldetik langa bat pasatu eta bueltatxo bat emanda Urtiagain bertaraino helduko gara, guk azken hau jarraitu dugu bista hobeagoak dituelako eta errepide zatia ekiditearren.
Dagoeneko 7 Km. Eginak dugu eta Urtiagain leku aproposa da atsedena hartzeko, garaian etorrita bertako buzkantzak famatuak dira Oñatiarren artean.
Atseden hartu ondoren, bidea gurutzatu eta Troska Iturri aldera doan zementuzko pista jarraituko dugu orain, troska utzi eta Otaduiaundi, eta Otauitxiki baserriak ikusiko ditugu laster, zonalde honetan gainera bistak oso politak dira, hurrengoa Urzelai baserria izango da eta azkenik Gorordo baserria utziko dugu gure azpian, zementuzko pista bukatzen da eta bertako bidegurutzean eskumakotik joango gera bidean dagoen txabola inguraturik, orain Zalditegi aldera joango gera eta Aloñako tontorra gure frentean ikusiko dugu. Bide lau hau jarraituko dugu bidegurutze bat arte, eskumakotik joango gera zalditegira doana utziz, 200 Mt. Egin ondoren pinudian sartuak ezkerretik beherantz doan bidea hartuko dugu orain, eta bide hau beherantz nabarmen doana, Arrizubiaga baserri gaineko zementuzko pistara heldu arte jarraituko dugu, pista honek Santa Luzia ermitaraino eramango gaitu eta handik Berezao poligonora, azkenean Oñatira heltzeko, hasi garen lekura.

Comments  (2)

  • Photo of arroil
    arroil Jan 18, 2018

    I have followed this trail  View more

    bikain - estupendo recorrido en la ciudad gevarista...

  • Juan Ramón Velasco May 30, 2022

    I have followed this trail  verified  View more

    Buenas vistas. Sombra la mayoría del camino

You can or this trail