Ondarreta-Gaztelutxo-Arburumendi-Gudamendi-Galbario-Antso-Intxaurtxueta-Monjabaso-Mandalarrea-Igara
near Ondarreta, País Vasco (España)
Viewed 29 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Ondarreta-Errotaburu bitarteko ibilbidea, toki hauetatik pasatzen dena:
- Gaztelutxo (2.4 km)
- Igeldo (6.8 km)
- Juandegi (8.5 km)
- Playa de Agiti (11.2 km)
- Dolmen Iturrieta (14.1 km)
Donostiko Antiguoko Esklabatako autobus geltokitik abiatu naiz Ondarretatik Igeldoko kanpin bitartean dauden tontorrak igotzeko asmoarekin. Gora behera haundiko ibilbidea ze bi aldiz itsasertzeraino jetxi eta hiru aldiz goiko mailatara igo bainaiz.
Bunet kaletik barrena inguratu naiz Igeldoko mendi oinarriraino. Hor, GR-121 Talaia bidearekin bat egin eta bertatik igo naiz Leku-Eder jatetxea dagoen bidegurutzeraino. Basoan zehar igotzeko ibilbide zati politta.
Bidegurutzean Tximistarri kalara eta Gaztelutxora daramagun bidezidorra hartu dut. Bidezidorra irrixtakor xamarra dago, bezpera euria egin eta bustia baitago. Kontu pixka batekin Gaztelutxora jetxi naiz. Gaztelutxo itsasertzean dagoen tontortxoa dugu. Ikusmira ederra mendebalderako itsasertzerantz.
Mendebalderantz jarraitu dut eta Iruamuaitzeta hondartzara iritsi naiz. GPS-an nuen trackak aurrera jarraitzen zuen baina metro sorta bat aurrerago, bidea erabat itxi zait eta atzera egin beharra egokitu zait. Horrela, berriro Leku-Eder jatetxe ondoko bidegurutzeraino igo behar izan dut.
Hurrengo asmoa Arburumendi igotzea nuen baina, naiz eta mapan bideak markatuta egon, denak eremu pribatua barruan zeuden eta ezin ibili. Gudamendi bidean ikusi dut igotzeko moduko punttu bat eta bertatik gora jo dut. “Trepada” pixka bat eta landare artean egin behar izan dut eta gainera tontorrera bertara ezin izan dut iritsi, hemendik ere eremua hesitua baitzegoen eta hesi atzeko eremua erabat landareekin itxia.
Bidera itzuli eta Gudamendi aldera jarraitu dut. Mapan Gulamendi izeneko tontorraren ikurra egon arren, izatez bide ertzeko puntu bat besterik etzen.
Gulamenditik aurrera egin eta pixkanaka Gudamendiko tontorrerantz jarraitu dut. Tontorrerako azken bide zatia eremu pribatuen harresiz inguratutako bide bat besterik ez da. Gora iritsi naizenean, Gudamendi hotelaren barrera zegoen. Ezin berezko tontorrera iritsi, gertu egon arren.
Gudamendi hoteletik Igeldoko errepide nagusiraino jetxi naiz. Errepidetik iritsi naiz herriraino. Han eta hemen ibili naiz Galbariora iristeko bidea bilatzen eta azkenean erakutsi dizuedan horretatik iristea lortu dut. Tontor inguruan landare dexente dago baino poliki-poliki tontorrera iritsi daiteke. Bertan, poste geodesikoa eta gurutze bat daude. Bide beretik bueltatu eta herritik atera ondoren errepide nagusira iritsi naiz.
Zalantza haundi bat sortu zait momentu honetan. Antso mendira jaitsi ala ez? Hori egiteko ordu eta erdi edo ia bi ordu gehiago beharko nituen berriro puntu berdinera itzultzeko. Azkenean, bildumazale guztiak bezala ezin tontor bat klikatu gabe utzi eta hara jaistera animatu naiz.
Agiti hondartzara iritsi naiz eta bertan zegoen piszifaktoria ikusi dut, hondartza bera eta baita mendebalderantz ikus daitekeen itsasertzeko ikusmira ederra.
Antso mendia igo nahi nuen eta Arburumendiren kasuan bezala, ibilbide erraza eta tontorra bera jabego pribatu baten barruan daude. Saiatu naiz itsasertzeko bidezidor batetik igotzen baina une batean ezinezkoa gertatu zait, dena laharraz itxia baitzegoen. Laharrez osatutako hesiaren kontra behera jetxi naiz eta ia errepidera iritsi naizenean, hesia igarotzeko moduko txirriku bat ikusi dut, itxuraz, aurretik beste norbaitzuk erabilia. Bi bider pentsatu gabe, txirrikutik aurrera egin eta tontorreraino igo naiz. Bertan aulki zabal xamar bat zegoen, mendebalderanzko itsasertzeko ikusmira ederraz gozatzeko. Leku bikaina bazkari mokadutxo bat egiteko eta berriro igotzea tokatzen zen aldapari aurre egiteko indarrak berritzeko.
Errepidera bueltatu eta gorantz hasi naiz. Lehenik GR-121 eta Santiago bidearekin egin dut topo. Puntu honetan lehen jaisteko erabilitako bidea hartu beharrean, zuzen gora jarraitzea erabaki dut. Bide hau zuzen-zuzen Igeldoko kanpin inguruan dagoen autobus geltokiko biribilgunera ateratzen da.
Izerdi puxka bat bota eta gero iritsi naiz bidegurutze horretara. Han Igeldo herrirako norabidea hartu dut eta Akelarre jatetxera daraman bidegurutzea baino aurreraxeago dagoen Metereologia behatokia den eraikineraino joan naiz. Metro gutxi batzuk aurrerago, eskubitara Igara aldera abiatzen den bidea hartu dut eta aldapa gogorrean beherantz jetxi. Jetxi ahala Donostiako klasikoan aldapa hau igotzen duten txirrindulariez behin baino gehiagotan gogoratu naiz: a zer aldapatzarra.
Erauntzeta izeneko eta utzitako baserrira iritsi naizenean, langa pasa eta belazetik joan naiz Intxaurtxueta Gaina izeneko tontorrera. Belazea blai eginda zegoen eta oinetakoak plisti-plasta eginez nola eta halako batean iritsi naiz.
Errepidera aterata, beheko bidegurutzeraino jetxi naiz. Bertan, eskubitara hartu det “Igara kanpinerantz”. Kanpina pasata bidea gorantz hasten da eta tramu horretan ia gora ateratakoan, langa bat ikusi dut ezkerretara. Langa pasa eta belazetik gora tontorreraino iritsi naiz. Ia goran nengoenean txarrantxa hesi bat azpitik pasa egin behar izan dut. Nabarmena zan nire aurrekoak ere horrela egin izan dutela.
Bide beretik errepidera jetxi eta atzera kanpinerako bidea hartu dut, lehen jetxi garen bidearen bidegurutzea atzean utzi eta 500 bat metro aurrerago, eskubitan zubitxo bat ikusiko dugu eta langa bat igarota, basoan gora doan gurdibide zabal bat. Hortikan igo behar gara Mandalarrea mendiaren tontorreraino. Gurdibidea ia-ia goraino iristen da. Tontorra belaze zabal bat da.
Berriro errepidera bide beretik itzuli naiz. Errepidean gaudenean Igara alderako zentzuan joango gara eta utzi gabe Igarako lantegien albotik Errotabururaino iritsiko gara.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments