Ordizia - Arriarte - Urresparatz - Murumendi - Zormendi - Pagameaga - Asti - Usurbe - Beasain
near Ordizia, País Vasco (España)
Viewed 37 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honetan Ordizia - Murumendi - Beasain ardatzetako mendiak egin ditut.
Ordiziako tren geltokitik abiatu orduko ezkerretatik kalean gora igoko gara Ordizia kaletik Garagartza plazaraino. Plazatik gora, oso aldapa pikoan, Egutera bidea hartuko dugu.
Berehala, GR- 35 ALTXONBIDEren marra zurigorriekin bat egingo dugu, asfaltatutako errepide aldapatsuan gora jarraitzeko.
Arramendi (326 m). Etxe pare bat dituen gune batera iritsiko gara, Ordiziatik igotzen diren bi bide elkartzen diren lekura. Errepidean gora jarraituko dugu arrasto hori eta zuriei jarraituz.
Hurrengo bihurgunean, pista bat hartuko dugu ezkerretara, GR-arekin batera, eta asfaltoa utziko dugu.
Eskuinera desbideratzea (420 m). Eskuinetara dagoen bide bat hartuko dugu GR-ari jarraituz eta 15 bat minuturen buruan pista harriztatu batean agertuko gara.
Idoiaga Behekoa eta Goikoa baserriak (615 m). Baserriak zeharkatu eta bidezidor nabarmenetik jarraituko dugu.
Larrazkanda bidegurutzera iritsitakoan pixka bat atzera egingo dugu Litsosoeta tontorra egiteko. Han poste geodesiko bat aurkituko dugu.
Berriro Larrazkandara itzuliko gara eta oso modu errazean mendi tontor sail bat egingo dugu: Arrondo, Ermosoroeta eta Mendiburu.
Azken honetatik GR pistara jaitsiko gara piska bat aurrerago berriro utzi eta eskubitatik bidezidor bat jarraituz Urresparatz mendia igotzeko. Tontorretik berriro pistara jaitsiko gara, Eizeta bidegurutzera. Han, berriro GR-a utzi eta ezkerretako pistatik joanda Murutxiki eta Arrapaitz mendiak igoko ditugu. Azken mendi honetatik, Murumendi aldera jaitsiz, atzera GR-arekin bat egingo dugu.
Murumendi eskuinera utzita GR-a jarraituko dugu Atxipimendi igotzeko pasabidera iritsi arte. Atxipimendiaren tontorra haitz bat da. Kontu pixka bat izan behar da bertara iristeko, bustia baldin badago gehien bat.
Berriro pasabidera iritsiko gara. Bertatik Murumendira eramango gaituen aldapa bizi bat hartuko dugu. Murumendi 360º ikuspegi zabal eta eder bat duen talai bat da. Inguruko mendien izenak ezagutzeko mahai borobil bat dauka.
Murumenditik Eizeta aldera abiatuko gara Beasain aldera bidea hartuz. Mendia jaitsi eta gutxira GR-arekin bat egin eta Arrapaitz iturria dugu.
Pista jarraituko dugu. Urresparatz mendia atzean utzi orduko, GR-ak ezkerretara egiten du. Guk hemen utziko dugu eta zuzen behera pista aurrera jarraituko dugu.
Aurrerago pista utzi eta ezkerretatik basoan sartuko gara Mallutz eta Zormendi igotzeko. Igoera gogorrak ez dituzten arren, biak jaisteko aldapa handiak dituzte.
Zormendi jaitsitakoan Agorta bidegurutzera iritsiko gara. Usurbera zuzenean igo beharrean, aurretik bere eskuinera dauden mendiak igo nahi izan ditut. Horrela eskuinetik behera doan pista hartu dut Bidegain bidegurutzeraino.
Han bidea utzi eta ezkerretatik aldapa gogor bat igo ondoren Pagobakar mendira iritsi naiz. Asko nekatu gabe Biruin mendira iritsi daiteke, azken zatiko ibilbidea hain zikina egongo ez balitz.
Biruindik behera segituan gurdibide bate topatu eta bertatik bidegurutze batera iritsiko gara. Han, zuzen gora eta erraztasun handiz Lupezketa muinoa igoko dugu. Berriro bidegurutzera itzuliko gara eta orduan eskubitara joko dugu gurdibide batetik borda batera iritsi arte. Bordatik oso eskuera geratzen zaigu Asti mendia.
Berriro bordara itzuli eta handik lehengo bidegurutzera bueltatuko gara. Bidegurutzean gurdibidean eskuinera egiten du. Hura jarraituta, Bidegain eta Agortara iritsiko gara.
Agortan oso bidezidor zabaletik Usurbe mendiaren tontorreraino iritsiko gara. Han, gurutzea eta antena handi bat daude.
Usurbetik Beasainera jaisteko bi aukera ditugu: Agortara bueltatu eta eskuinera behera abiatzen den errepidetik jetxi edo, nik egin nuena, gurutzearen ezkerretara zegoen atakatxoa gurutzatu eta belarditik Usurbe baserriraino jetxi.
Hortikan errepidez Zelaieder baserriraino jaitsiko gara. baserri parean errepidea utzi eta ezkerretara behera doan bidea jarraituko dugu ur-depositua inguruan dagoen parketxo bat arte. handik behera nahik azkar Beasainera iritsiko gara.
trenez joan nintzenez, tren geltokirainoko bidea egin nuen.

Waypoints
Intersection
2,320 ft
16 - Eskubitara, bidezidorra hartu
16 - Eskubitara, bidezidorra hartu
Intersection
2,520 ft
18 - Ezkerretatik
BIDEZIDOR
Intersection
2,602 ft
21 - Ezkerretara
BIDEZIDOR
Intersection
2,516 ft
26 - Pistan aurrera
BIDEA
Summit
2,470 ft
34 - Biruin
Aurreko mendiko pinuditik atera eta tontor honetarainoko bidea zikintzen hasia: larra, otea,... Baita beherantz jarraitu beharreko lehen zatia ere.
You can add a comment or review this trail
Comments