OTALORA-ORKATZATEGI-AMETZAGAINA-HIRUATX-OTALORA
near Aozaratza, País Vasco (España)
Viewed 55 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
OTALORA PARKING
Jauregi ezaugarriak dituen eraikin aparta da, hainbat arotan eraikitakoa. Eraikin errenazentista Erdi Aroko (XIV) jatorriko dorretxearen inguruan egin zen, eta geroago bere fatxada elementu barrokoekin aberastu zuten. Barnealdeak aldaketak jasan zituen, baserri bezala erabili zutelako, eta ondoren berreraikia izan zen.
AOZARATZA
Aozaratza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik ekialdean kokatutakoa. Bestalde, auzoaren ekialdean Urkuluko uharka zabaldurik dago, mendebaldean herrigunea esan bezala, iparraldean Larrino eta hegoaldean Areantza auzoak. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 83 biztanle zituen, eta 2016an 42, bestela. 24 baserrik osatzen dute auzoa.
URKULUKO URTEGIA
Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegi bat da, Debagoieneko eskualdean eta Aretxabaletako udalerrian kokatua. Zehazki, Aretxabaletako Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzoek eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzuneek inguratzen dute. Itsas mailatik 331-341 metro gorago dago. 1975ean eraikuntza lanak hasi ondoren, 1979an bete egin zuten, Urkulu ubidetik ur gehien jasoz, baina baita Bolibar erreka eta Arantzazuko arrotik ere.
BIDEGURUTZEA (EZKERRETARA)
Arantzazura doan bidea hartuko dugu, Urrexolagarai leporaino.
UR SALTOA, 1922
Aitzgain izeneko ur biltegitik barrenean dagoen Oñatiko ur jauziak izeneko argindarretxeraino daramate ura.
AITZGAIN TUMULUA ETA UR BILTEGIA
Ur biltegitik Urrexolako argindarretxeraino daramate ura.
HIRUAITZ edo HIRUATX (771)
Aipatu bezala, erliebe karstikoa da ingurua. Beraz, kontuz ibili behar da hemendik aurrera.
UGASTEGI LEPOA ETA TXABOLA
Gainak pasa eta gero, Ugastegi lepora igoko gara, hemendik Urkulu aldera jaisteko.
ARBE ITURRIA
Urkulura goazela ezkutuan gertzen da iturri hau, bide ertzean eta ur salto polit baten aurrean.
URKULUKO URTEGIA
Dagoeneko Urkulun, Goronaeta aldera joko dugu, eta handik Otalora aldera.
GOROETA
Goroeta edo Korueta Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik hego-ekialderantz kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera auzoak 28 biztanle zituen, 2016an ordea 35. Bertako parrokia Santiago da eta 19 baserrik osatzen dute auzoa. 'Santixau' jaiak ospatzen dira bertan uztailaren 25ean. Urkulu errekan gora eginez Ugastegi baserri auzoa aurkitzen da, Goroetari dagokiona. 750 metrotako altueran Santikurutz baseliza dago.
You can add a comment or review this trail
Comments