Otxandio-Astikurutz-San Bernabe-Esnauritzagane-Legutio-Miru gain-Otxandio
near Otxandio, País Vasco (España)
Viewed 191 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Gainera, ibilbidean zehar Urrunagako zein Albinako urtegien bista paregabeak ikusi ahal izango ditugu, inguruak estaltzen dituzten pagadietako batzuk bisitatzeaz aparte. Hala nola, Astikurutzekoa, Esnauritzaganekoa, Tantaibakarrekoa, Iñola, Olazar, Abitxu zein San Roke ostekoa.
Nahiko kilometro egiten diren arren (23 km), Esnauritzagane eta Astikurutzeko igoerak salbu, desnibel gutxiko ibilbidea dela esan daiteke. Gainera ez da batere teknikoa.
Ibilbidea egin nuenean zati handi bat korrikan egin nuen. Hala ere, estimatzen dut ibiltzen joanda bost orduren aldean egin daitekeela.
Waypoints
Astikurutzeko elurzuloa
1998. urtean berritua izan zen elurzuloa. Andikonako bonbardeaketan (1936ko uztailaren 22an) bonbardeatua izan ez zen arren, elurzuloaren eraikinaren harri zein teilak erabili izan ziren Otxandioko etxebizitza ezberdinak berreraikitzeko.
San Bernabeko baseliza
Gerra zibilean zehar bonbardeatua izan zen ermita. Orain, eraikinaren arrastoak soilik ikus daitezke bertan.
Ezkerreko bidezidorra hartu
Ezkerreko bidezidorretik Esnauritzaganeko muinora igoko gara. Eskuinekoa hartuta, Motxotegiko helduko gara (GR-123a eta PR-50a jarraituta).
Esnauritzaganeko tontorra (Gaztelu)
Behin tontorrera igota, gps-ari begira jaitsi beharko gara urtegiaren aldera. Izan ere, behealdean dagoen pista hartu arteko bidean, ez dago bidezidor bat zehazturik.
Tantaibakar
Otxandiorantza jaitsi aurretik, ezkerraldean geratzen den Miru Gain mendiaren tontorra bisita daiteke nahi izatekotan.
San Roke osteko pagadia
Pagadiaren atzekaldean San Rokeko ermita eta Otxandioko hilerria aurkitzen dira.
Bidegurutzea (GR-52a jarraituz eskuinera)
Ezkerreruntza igo ezkero, San Rokeko ermitara eta Otxandioko hilerrira hel gaitezke.
You can add a comment or review this trail
Comments