Pagamendiko bira
near Zizurkil, País Vasco (España)
Viewed 425 times, downloaded 18 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
Aparkalekua
0 km. Herrigunean, parroki-elizaren atzealdean dagoen aparkalekutik aterako gara.
Baserriko Argia
0.3 km. Herrigunetik atera eta berehala Juan Gorritik 2002an sortutako "Baserriko argia" eskultura ikusiko dugu. Emakume baserritarraren omenez egindako burdinezko eskultura honek 2 metroko altuera du. Bidea galdu gabe, Areta inguruko baserriak zeharkatuko ditugu.
Astabere eta Salobietara
0.9 km. Bidea utzita, eskuin aldera jaisten den adarra hartuko dugu. Astabere etxearen azpitik Salobi errekatik datorren bidearekin bat egingo dugu.
Lepasoro
1.9 km. Lepasoro baserriaren parera iristerakoan, justu zubiaren aurretik, ezker aldera ateratzen zaingu mendi-bidea hartuko dugu. Aldapatxoa hasita, eskuinetik errekara jaisten den bidean utzita (2.1 km), gora jarraituko dugu, Egietatik behera datorren bidearekin bat egin arte.
Egietako bidegurutzea
2.3 km. Egietatik behera datorren bidearekin topo egitean, hau hartu eta Ibiturri aldera jaitsiko gara.
Ibiturri
2.7 km. Ibiturri ingurura iritsiko gara. Sarrerako zubitxoaren ondoan Lepasoroerrekaren albotik datorren bidea ikusiko dugu eskuinean. Aurrerago, berriz, ezker aldera ateratzen den Lizardirako bidea. Metro batzuek eginda, Adunako lurretan sartzen den bidea utzi eta zubitxo baten gainetik Pagamendirako igoerari ekingo diogu.
Goikoetxeako langa
3.9 km. Ibiturritik kilometro eta berrehun metrotako aldapa igo ondoren Goikoetxeako langara iritsiko gara, Pagamendi baserria bistan dugularik. Aurretik Larretingo bordako langara (3.2 km) doan bidea utzita, gora jarraitu dugu. Justu langa honetara iritsi aurretik, ote artean ikus daitezke Goikoetxea baserria zenaren hondakinak.
Pagamendi baserria
4.2 km. Inguruari izena ematen dion Pagamendi baserrira iritsi gara. Honen atzealdetik gora jotzen duen bideari jarraituko diogu.
Pagamendiko langa
4.3 km. Pagamendi baserritik 100 metro igota langa honetara iritsiko gara. Langa pasata, eskuinera metro gutxi eginda, Zarateko Benta trikuharria bisita genezake. Goraka, Peruazkarate aldera jotzen duen ezkerreko hormigoizko bidea hartuko dugu.
Peruazkarate
5.5 km. Ziortza eta Ezkeltzutik datorren hormigoizko pistarekin topo egingo dugu. Bide hau hartuko dugu, beheraka.
Zaratezarreko bidegurutzea
5.7 km. Peruazkaratetik 200 metro jaitsita eskuinetik Zaratezarreko bidea ateratzen dela ikusiko dugu. Guk hormigoizko geureatik jarraituko dugu.
Zarateko Benta - Ipidegi
6.0 km. Hormigoia amaitzen denean eskuinera Zarateko Bentara doan bidea ateratzen zaigu. Beheraxeago berriz, ezkerrera Ipidegira sartzen dena. Bi horiek utzita, guk geuretik zuzen aurrera eta behera jarraituko dugu.
Illarratxoeta - Motzane
6.7 km. Illarratxoeta baserriaren hondakinetara iritsi gara, "Motzane" goitizenez ezagunagoa. Atsedenerako bankoa eta iturria ditugu hemen. Atsedenleku honetatik aurrera asfalto gainean joango gara ibilibidearen amaieraraino.
Buztinbailararako bidegurutzea
6.9 km. Eskuinetik ateratzen den adarra Buztinbailarara jaisten da, Zearsoro baserrira, berreskuratu den Irizibarko karobiaren gainetik.
Iruterdi
7.6 km. Bidegurutze honetan Zarapegi baserrira jaisten den bidea ateratzen den ezkerretik. Guk aurrera jarraituko dugu, bide nagusitik. Baina bi bide hauen tartetik hirugarren mendi bidea ateratzen da, Andola aldera. Hau ere aukera izan daiteke, azken honek gurearekin bat egingo baitu Egietan.
Egieta
8.9 km. Iruterditik jaisten ari gara. Odolkierragarako adarra utzi dugu ezkerrean eta Azkarate baserriaren ondotik igarota, Egietara iristen gara. Justu aurretik, ezkerretik, Ibiturrira jaisten diren bi bide jasoko ditugu, bata bestearen segidan. Egieta baserritik behera jarraituko dugu, gure bidea utzi gabe. Arandabarro eta Andia baserrien ondotik igarota Portxetara iritsiko gara eta hemendik, berehala, aparkalekura. Hamar kilometro luze osatu ditugu.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Salobieta erreka ertzeko ibilbidea ibitturriraino zoragarria da. Hortik aurrera aldapa gorako esfortzua ere merezi du Pagamendi baserriko parajeaz disfrutatzeko.