PALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Las Tuerces eta Cañón de La Horadada arroilea
near Mave, Castilla y León (España)
Viewed 180 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
Palentziako mendiak ez dabe behar aurkezpenik mendizaleen artean. Han dagoz, “Fuentes Carrionas” edo “Alto Carrión” aldean, Kanbriar Mendilerroko tontorrik garaienak eta esanguratsuenak, hala zelan Curavacas, Espigüete eta Peña Prieta.
Baina, horrezaz gainera, Palentziako mendiak asko dakarre eskaintzeko mendiko naturea maite dauenarentzat, berbarako, Campoo eta La Pernia eskualdeetan, hala “Parque Natural Fuentes Carrionas y Fuente del Cobre”, zelan “Geoparque de Las Loras” parkeen inguruetan.
Eta zer esanik, interes turistiko eta kulturazko ugari be dauka Palentziako iparralde honek, Aguilar de Campootik hasi, eta Cervera de Pisuerga zeharkatuta Herrera de Pisuergaraino (Pisoraca erromatar aldian), eta guztien buru, erromanikoa.
Ibilbide honek erakutsiko deutsuz Palentziako mendi eta inguru naturalen balio horreek, batean bi baturik: La Horadada arroila eta Las Tuercesko monumentu naturala, Peña “Mesa” mendiaren tontorrean. Arroilan zehar trenbidea badoa be, ez horregatik galtzen dau interes paisajistiko eta naturala.
IBILBIDEA
Arroilan zehar ibilteko bidea ona da. Hasieran (Mave herritik) zugatz arteko bide zabala, inguruko soloak atzean itxi eta arroilara hurreratzeko, gero bidezidorra, uste bako saritxuren bat gordeta daukana, eta arroilaren gaineko ikuspegi politak emoten deuskuzana, eta azken zatia, hurrengo herrira heltzeko (Villaescusa de las Torres), solo arteko bide zabala ostera be, oraingoan zugatz barik. Zati honetan guztian ia aldatsik ez.
Villaescusan hasten da Las Tuerces-era igoteko aldatsa, bidezidorra. Ez da lar pikea ezta luzea be, baina esfortzu apur bat eskatzen dau, beti be ikuspegi zabal eta inguru eder batean.
Gora heltzen danean hasiko gara monumentu naturaleko itxura bitxiko hatxak ikusten, harik eta goienean kurutzetxu bat daukan hatx bakartira heldu arte.
Merezi dau inguruko hatx artean sartu eta esplorazinoak egitea, han be uste bako atseginak dagoz eta.
Toki beretik bihurtuko gara Mavera. Teorian (trakak wikiloc-en) badago Villaescusatik ibaiaren beste aldetik eta arroila barrutik bihurtzeko aukerea, baina, batetik, ohar batean leidu neban zeharkatu beharreko zubia hondatuta dagoala (konponduta ete?), eta bestetik, gurago izan dogu arroilaren ikuspegia ostera be goitik ikustea.
INFORMAZINO OSAGARRIA
LAS LORAS, LAS TUERCES, LA HORADADA
Las Tuercesko paisaia babestua eta La Horadada arroila Las Lorasko geoparkearen barruan dagoz.
Las Loras eremu edo mortu (“paramera”) bat dira, goiko aldean arroka-geruza lodi batez estalita. Hainbat tokitan “mahai” deritze holako egiturai, baina geologoak “sinklinal zintzilikatuta” deitze, eta Las Tuercesen mendia “Peña Mesa” da hatan be. “Mahaiok” goi-kretazeoko kareharrizko arrokak eta tuparriak osotzen dituez. (Goi-kretazioa, orain dala 100 miloi urte inguru hasi eta 66 inguru amaitu, dinosaurioen aldietatik bat).
Las Tuerces eta La Horadada ukipen-eremu batean dagoz, Kantabriar mendilerroko erliebeen eta Duero arroko material sedimentarioen artekoan. Higadurak La Horadada arroila be eragin dau.
Las Tuercesko goi-ordoki edo “mahai” horreetariko baten goiko aldea da, karstifikazino- eta higadura-prozesu oso handia jasan dauena, eta, halan, forma bitxiko bloke handiak tarteturik, laberintotxu bat osotzen dabe.
Geoparkearen barruan dagoz, Las Tuerces naturagune babestuaz gainera, Covalaguako naturagune babestua, Ebro Garaiko eta Rudrongo arroilen parke naturala, Humada – Amaya hegaztien babes bereziko eremua.
https://es.wikipedia.org/wiki/Las_Tuerces
https://aunclicdelaaventura.com/las-tuerces-palencia/
ZER IKUSI LA PERNIAN ETA CAMPOON (edo hurrean: Las Loras, Valderredible…)
Honeek dira noraezekoak:
- Aguilar de Campoo
- Las Tuerces monumentu naturala (Aguilartik hur)
- Covalagua (Revilla de Pomar), inguru babestua
- Ermita rupestre de los Santos Justo y Pastor labar-eleizea (Olleros de Pisuerga)
- Conjunto eremítico del Cuevatón (San Andrés de Valdelomar, Valderredible)
- Eleiza erromanikoak
- La Pernia bailara, autoz, Cervera de Pisuergatik Piedrasluengas mendateraino
- Piedrasluengasko mendatea
- Rebolledo de La Torre (Las Loras): Eleizea
- Las Loras parke geologikoa. Berbarako, autoz joan Rebolledo de La Torre-raino (erromaniko oso ona), handik Fuentedobra-raino (urjauzia, urik badauka) eta gero Umada-ra, handik Umadako mendate eta behatokiraino, gero Aguilar de Campoora itzultzeko.
Banan-banan:
BARRUELO DE SANTULLÁN-BRAÑOSERA
Barruelo de Santullán
Centro de interpretación de la minería, Pozo Calero (meatzea)
Brañosera
Arkitektura tradizionala; Leongo (Espaniako) lehenenengo udaleria (824), Pozo Merino-ko urjauzia (txikia), erromatar zubia (Puente romano de Rojadillo: oinez edo pistaz; pistaz errazago Valleberzosotik),
Cillamayor
Santa María la Real, XII
AGUILAR
Canduela
Moltso historikoa
Barrio Santa Maria
La Asunción eleizea
Nestar
Iglesia de Santa Eulalia, puente de La Perdiz, erromar aldikoa (calzada de los Blendios)
Revilla de Pomar (La Valdivia): Covalagua, mirador de Valcabado, Cueva de los Francesas
Aguilar de Campoo
Moltso historikoa, gaztelua, San Miguelen kolegiata, Santa María La Real, Santa Cecilia, Palacio de los Villalobos-Solorzano, Molino Turruntero
Mave
Las Tuerces, Cañón de La Horadada, Monasterio de Santa María de Mave (Monumento historio-artistikoa, baina hotela da, eta ezin ikusi; eleiza domekan bakarrik ikusi ahal da, 12:00etan)
Quintanilla de la Berzosa
Eleiza eta bere ondoko Erdi Aroko nekropolisa
Olleros de Pisuerga
Labar-eleizea, Ermita Rupestre de los Santos Justo y Pastor
Vallespinoso de Aguilar
Santa Cecilia eleizea (erromanikoa), San Julián y Santa Basilisa eleizea (XVI)
San Andrés de Valdelomar (valderredible): Conjunto eremítico del Cuevatón de San Andrés de Valdelomar
LAS LORAS
Rebolledo de La Torre (Las Loras)
Eleizea
Fuentedodra
Cascada de Yeguamea
Basconcillos del Tozo-Barrio Panizares
Cueva del Agua, sumidero del Rudrón, Puente del Diablo (arkua), cueva de Los Moros
CERVERATIK HUR ETA LA PERNIA
Cervera de Pisuerga
Ermita-cueva de San Vicente (herritik kanpo, ibai ondoan).
Vañes-Estalaya
Roblón de Estalaya
Verdeña
Baso fosildua
San Salvador de Cantamuda
Colegiata de San Salvador de Cantamuda, Abadía de Lebanza, neoklasikoa
San Cebrián de Mudá
San Cornelio y San Cipriano, erromanikoa, margolan gotikoak
Santibáñez de la Peña
Monasterio de San Román de Entrepeñas (hondarrak)
Perezancas de Ojeda
La iglesia de la Asunción, kanpoaldean, San Pelayo baseleizea
Olmos de Ojeda
Santa Eufemia de Cozuelos
Moarves de Ojeda
Iglesia románica de San Juan Bautista, atari bikaina
Santibañez de Ecla
Abadía Cisterciense de Santa María y San Andrés

Waypoints
Waypoint
2,910 ft
00161
Waypoint
2,902 ft
00231
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 9:42 1 may 2023
Hora Fin: 14:07 1 may 2023
Distancia recorrida: 12,4km (04:24)
Tiempo en movimiento: 03:45
Velocidad media: 2,81 km/h
Vel. en Mov.: 3,28 km/h
Velocidad Máxima: 15,04 km/h
Altura Mínima: 880 m
Altura Máxima: 1063 m
Velocidad Ascenso: 210,1 m/h
Velocidad Descenso: 192,7 m/h
Ganancia Altitud: 305 m
Pérdida Altitud: 304 m
Tiempo Ascenso: 01:27
Tiempo Descenso: 01:34
Waypoint
2,902 ft
Aparkalekua
Autoa aparkalekuan itxiz gero 650-700 metro kentzen jakoz ibilbideari, joan-etorrian
Waypoint
3,038 ft
Iturburua
Waypoint
3,533 ft
Peña Mesa
You can add a comment or review this trail
Comments