Activity

PALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea)

Download

Trail photos

Photo ofPALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea) Photo ofPALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea) Photo ofPALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea)

Author

Trail stats

Distance
5.59 mi
Elevation gain
1,302 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,302 ft
Max elevation
4,635 ft
TrailRank 
51
Min elevation
3,516 ft
Trail type
Loop
Coordinates
482
Uploaded
May 4, 2023
Recorded
May 2023
Be the first to clap
Share

near Dehesa de Montejo, Castilla y León (España)

Viewed 64 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofPALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea) Photo ofPALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea) Photo ofPALENTZIAKO MENDIAK ETA BASOAK. Tejada de Tosande (Tosandeko haginaldea)

Itinerary description

Palentziako mendiak ez dabe behar aurkezpenik mendizaleen artean. Han dagoz, “Fuentes Carrionas” edo “Alto Carrión” aldean, Kanbriar Mendilerroko tontorrik garaienak eta esanguratsuenak, hala zelan Curavacas, Espigüete eta Peña Prieta.

Baina, horrezaz gainera, Palentziako mendiak asko dakarre eskaintzeko mendiko naturea maite dauenarentzat, berbarako, Campoo eta La Pernia eskualdeetan, hala “Parque Natural Fuentes Carrionas y Fuente del Cobre”, zelan “Geoparque de Las Loras” parkeen inguruetan.

Eta zer esanik, interes turistiko eta kulturazko ugari be dauka Palentziako iparralde honek, Aguilar de Campootik hasi, eta Cervera de Pisuerga zeharkatuta Herrera de Pisuergaraino (Pisoraca erromatar aldian), eta guztien buru, erromanikoa.


IBILBIDEA

Mendi horreetako altxorrik gurenetariko bat ezagutuko dogu, noraezekoa: La Tejada (edo tejeda) de Tosande, Tosandeko ibar ederrean, kareharrizko mendien artean dagoan pagadi-haginalde zoragarria. Haginen basoak berez dira baliotsuak, hain dira urriak, hain dira zaharrak, eta are gehiago heltzeko errazak diranean, Tosandeakoa bezala, eta jakina, are gehiago inguru eder batean dagozanean.

Bidea beti izango da ona. Aparkalekutik ibarrera jatsi beharko dogu gero Tosandeko ibarrean gora joateko, emaro, hasieran harestia zeharkatzen dauen bidexka batean, gero mendi-bide (pista) zabalagoan, baina beti paisai ederraz gozatzen. Ibarreko belardi zabaletara heltzen garanean, bide zabala itxi eta pagadi-haginaldera joko dogu, pagadi sarrian gora. Aldatsa dago, ez larregizkoa, bai atsegin handiz igoteko modukoa.

Haginaldean sartzean aldats handiaren ordez zelai dogu ingurua, eta aldats txikitxoak. Ikuspegi onak La Perniako eta Alto Carriongo mendietara (Curavacas…). Basoa zeharkatu eta gero behatoki batera helduko gara, eta handik, mendi-hegal aldatsuan, jatsiera bizkorra eginda, ostera be lotuko gara etorteko ibilitako bideagaz.



INFORMAZINO OSAGARRIA


HAGINAK

Hagin arrunta edo hagin baltza (taxus baccata) Europa mendebaldeko, erdialdeko eta hegoaldeko zugatza da, talde primitibo bateko kidea, Jurasikotik honakoa, eta gaur egun Europan talde horren ordezkari bakarra.

Ingurune heze eta freskoetan hazten da, eremu menditsuetan, ilunpeetan. Bere ingurunea baso mistoak, amildegiak, mendi-hegal malkar harritsuak dira.

Haginak izandako galtzearen arrazoietako bat egurraren aprobetxamentua izan da, baina baita basoa galtze handiak eragindako ingurumen-aldaketeak be. Halan, haginak babesa idoro dau ingurua heze iraun dauen zonetan. Horregatik, Europako alde askotan, hagin bakartuak behinola egondako antxinako basoen hondartzat jotzen dira, eta, halan, babestu eta kontserbatu.

Hazia estaltzen dauen zati biguna (arilo) ezik, zugatzaren atal guztiak daukie “taxina” izeneko substantzia toxiko bat. Alkaloideen nahasketa horrek eragin kardiotoxikoa dau, eta dosi handietan bihotzaren paralisia eragiten dau. Espainia iparraldeko antxinako herrien artean oso zabalduta egon zan haginaren pozoiaz norberak bere burua hiltzea.

Antxina asko erabili zan gerra-arkuak egiteko, malgutasun handia eta iraupen luzea daukalako. Arkulari ingelesek asko erabilten dabe. Gainera, zurgintzan eta marketerian erabilten da, zuraren kalitate bikainagaitik eta uren edertasunagaitik.

Hostoetatik konposatu kimiko bi lortzen dira: Bakatina III eta 10-deazetilbakkatina III. Biok paklitaxela edo taxola sortzen dabe, minbiziaren aurkako eragile indartsua.

Bere bizitza luzea dala kausa, hagina antxinatik hilerrietako zugatza izan da, eta baserrialdeko eleizen inguruan gorde da. Antxinatean, hagina oso espezie preziatua izan zan, batez be kalitate handiko zuragaitik eta bere ezaugarri sendagarri zein pozoitsuakaitik. Uste da esangura mistiko eta sakratua eukala kristautasunaren aurreko kultu paganoetan, eta gero be zeozelan iraun dau, haginak eleiza kristauen ondoan egon izan dira eta.

Greziarrek emon eutsoen izena: «taxus» taxon (arkua) eta «toxikon» (pozoia), hau da, alde batetik, arkuak egiteko erabilten zan zur gogor eta malguagaitik, eta, bestetik, izaera pozoitsuagaitik, “heriotzaren zugatza”.

Julio Zesarrek hagina aitatzen dau De Bello Gallico (Galietako gerra) liburuan, Catuvolcus buruzagiaren heriotza dala bide, zeinak hagin azalez egindako infusioaz bere buruaz beste egin eban. Klaudio enperadoreak antidoto bezala gomendatu eban animalien haginkada batzuetarako, eta XVIII. mendean erreumearen aurkako, malariaren aurkako eta abortibotzat hartzen zan. Irlandako druidek be errespetu handia eutsoen haginari, uste ebelako zeremonia magikoetan eraginkorra zala maitagarrien eta sorginen aurka.

Taxus baccata - Wikipedia, la enciclopedia libre


ZER IKUSI LA PERNIAN ETA CAMPOON (edo hurrean: Las Loras, Valderredible…)

Honeek dira noraezekoak:

- Aguilar de Campoo
- Las Tuerces monumentu naturala (Aguilartik hur)
- Covalagua (Revilla de Pomar), inguru babestua
- Ermita rupestre de los Santos Justo y Pastor labar-eleizea (Olleros de Pisuerga)
- Conjunto eremítico del Cuevatón (San Andrés de Valdelomar, Valderredible)
- Eleiza erromanikoak
- La Pernia bailara, autoz, Cervera de Pisuergatik Piedrasluengas mendateraino
- Piedrasluengasko mendatea
- Rebolledo de La Torre (Las Loras): Eleizea
- Las Loras parke geologikoa. Berbarako, autoz joan Rebolledo de La Torre-raino (erromaniko oso ona), handik Fuentedobra-raino (urjauzia, urik badauka) eta gero Umada-ra, handik Umadako mendate eta behatokiraino, gero Aguilar de Campoora itzultzeko.


Banan-banan:

BARRUELO DE SANTULLÁN-BRAÑOSERA

Barruelo de Santullán
Centro de interpretación de la minería, Pozo Calero (meatzea)

Brañosera
Arkitektura tradizionala; Leongo (Espaniako) lehenenengo udaleria (824), Pozo Merino-ko urjauzia (txikia), erromatar zubia (Puente romano de Rojadillo: oinez edo pistaz; pistaz errazago Valleberzosotik),

Cillamayor
Santa María la Real, XII


AGUILAR

Canduela
Moltso historikoa

Barrio Santa Maria
La Asunción eleizea

Nestar
Iglesia de Santa Eulalia, puente de La Perdiz, erromar aldikoa (calzada de los Blendios)

Revilla de Pomar (La Valdivia): Covalagua, mirador de Valcabado, Cueva de los Francesas

Aguilar de Campoo
Moltso historikoa, gaztelua, San Miguelen kolegiata, Santa María La Real, Santa Cecilia, Palacio de los Villalobos-Solorzano, Molino Turruntero

Mave
Las Tuerces, Cañón de La Horadada, Monasterio de Santa María de Mave (Monumento historio-artistikoa, baina hotela da, eta ezin ikusi; eleiza domekan bakarrik ikusi ahal da, 12:00etan)

Quintanilla de la Berzosa
Eleiza eta bere ondoko Erdi Aroko nekropolisa

Olleros de Pisuerga
Labar-eleizea, Ermita Rupestre de los Santos Justo y Pastor

Vallespinoso de Aguilar
Santa Cecilia eleizea (erromanikoa), San Julián y Santa Basilisa eleizea (XVI)

San Andrés de Valdelomar (valderredible): Conjunto eremítico del Cuevatón de San Andrés de Valdelomar


LAS LORAS

Rebolledo de La Torre (Las Loras)
Eleizea

Fuentedodra
Cascada de Yeguamea

Basconcillos del Tozo-Barrio Panizares
Cueva del Agua, sumidero del Rudrón, Puente del Diablo (arkua), cueva de Los Moros


CERVERATIK HUR ETA LA PERNIA

Cervera de Pisuerga
Ermita-cueva de San Vicente (herritik kanpo, ibai ondoan).

Vañes-Estalaya
Roblón de Estalaya

Verdeña
Baso fosildua

San Salvador de Cantamuda
Colegiata de San Salvador de Cantamuda, Abadía de Lebanza, neoklasikoa

San Cebrián de Mudá
San Cornelio y San Cipriano, erromanikoa, margolan gotikoak

Santibáñez de la Peña
Monasterio de San Román de Entrepeñas (hondarrak)

Perezancas de Ojeda
La iglesia de la Asunción, kanpoaldean, San Pelayo baseleizea

Olmos de Ojeda
Santa Eufemia de Cozuelos

Moarves de Ojeda
Iglesia románica de San Juan Bautista, atari bikaina

Santibañez de Ecla
Abadía Cisterciense de Santa María y San Andrés

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,771 ft
Photo ofHasieran Photo ofHasieran

Hasieran

PictographWaypoint Altitude 3,760 ft
Photo of0021 Photo of0021 Photo of0021

0021

PictographWaypoint Altitude 4,068 ft
Photo ofAldats gora Photo ofAldats gora Photo ofAldats gora

Aldats gora

PictographWaypoint Altitude 4,603 ft

Haginaldeko behatokia

PictographWaypoint Altitude 4,461 ft
Photo ofHaginetatik hur Photo ofHaginetatik hur

Haginetatik hur

PictographWaypoint Altitude 3,932 ft
Photo ofLandak Photo ofLandak Photo ofLandak

Landak

PictographWaypoint Altitude 4,518 ft
Photo ofTejada de Tosande Photo ofTejada de Tosande Photo ofTejada de Tosande

Tejada de Tosande

PictographWaypoint Altitude 3,682 ft
Photo ofTosandeko ibarra Photo ofTosandeko ibarra Photo ofTosandeko ibarra

Tosandeko ibarra

Comments

    You can or this trail