Palman zehar Santa Catalinatik aterata
near Spanisches Dorf Pueblo Espanol, Baleares (España)
Viewed 141 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Palmara heldu ginen egunean egindako ibilbidea da hau. Santa Catalina auzoko merkatutik abiatu eta Palmako kanala zeharkaturik, Sa Feixina parkera helduko gara. Hurrengo pausuak alde zaharretik egingo ditugu. Horrela, turismo bulegoan informazioa harturik aurrera jarraitu Palau de la Almudaina eta Katedralaren ondotik. Harresi ondotik aurrera jo ekialdera, eta gero ezkerrera hartuko dugu, Arabiar bainuetara. Eraikuntza bitxia bezain polita barrutik, bisitatzea merezi duena. San Françesc plazara bidean, Santa Clara konbentua dago nahi izanez gero. Kale tartetik aurrera eginez, eskaparate moduan leihoetan zintzilik bizikletak zintzilik dauzkan taberna bat dago. Txirrindularizaleen irla da Mallorca. Edozein errepidetan ikusiko dituzu zikloturistak, mendialdean zein kostan. Atzera eginez, udaletxe aldera joango gara, tartean Santa Eulalia eliza dugularik. Aipatzekoa da udaletxeko plazan dagoen olibondo erraldoia. Gure ibilbidearen azkenetan gaude. Plaça Majorrera goazela, eraikuntza polit batekin egingo dugu topo, berrogeita hamarren bat metro lehenago. Plazako ertz batetik aterata, Les Rambles aldera joango gara. Hemendik mendebaldera joko dugu, Santa Catalina auzoan bukatzeko.
Waypoints
Intersection
18 ft
Eskuinera
You can add a comment or review this trail
Comments