PANDOZALES-KOLITZA-TUEROS-PANDOZALES
near Pandozales, País Vasco (España)
Viewed 12 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Pandozales aisegunetik eta aparkalekutik aterako gara; 4,5 kilometrora dago gaina. Behin gainean, zirkularra egingo dugu eta Los Tueros izeneko gainetik itzuliko gara abiapuntura. Ibilbide polita eta arazorik gabekoa. Ikuspegiak ederretakoak dauzka Armañon natura parkera; Ordunte ingurura; Valle de Menara ...
Waypoints
PANDOZALES
Aparkalekua eta aisegunea. Oso ondo markatuta dago igoera. GR 123 (Bizkaiko bira) seinaleak jarraitu besterik ez ditugu.
KOLITZA GAINA
San Roke eta San Sebastian baseliza Kolitza mendiaren tontorrean dagoen baseliza da, San Rokeren eta San Sebastianen omenez sagaratua. 1111ko agiri batean agertzen bada ere XIII. mendean eraiki zuten, gotiko estiloan. Gainetik, behean ikusten den aterpetxera joko dugu.
LA NEVERA BIZKARRA (eta aterpea)
Garai bateko elurra biltzeko tokian hasten den pista jarraituko dugu behera.
LOS TUEROS GAINA
Bertatik ondo ikusten da gure abiapuntua edo aparkalekua. Jarraituko dugu goitik behera eta lepoan ezker aldera hartuko dugu bidexka. Agerian da.
BIDEGURUTZEAK (ERNE)
Ezker aldera hartuko dugu, goitik behera, agerian dagoen bidea.
BIDEGURUTZEA
Dagoeneo bidexka bukatuta, mendi pista jarraituko dugu aparkalekuraino.
You can add a comment or review this trail
Comments