Pasaia Donibane-Ulia-Donostia
near Zamatete, País Vasco (España)
Viewed 220 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Gaurko honetan Donejakue bideko etapa bat egin dugu. Bide hau hasi baina lehen itsasontzi txiki bat hartu behar da Pasaia San Juanen Pasai San Pedrora pasatzeko. Itsasontzitik jaitsi ostean oso erraza da bidea jarraitzea. Guk ezin izan dugu nahi izan bezala egin bidea, obretan daudelako. Hori dela eta alboko bide batetik abiatu gara. Bide osoa markatuta dago, ondorioz, ez duzue galtzeko inungo arazorik edukiko. Bidean zehar leku esanguratsu asko ikusteko aukera dago; akueduptoa, erromatar pasabidea, zilarrezko itsasargia... guzti hauek oso erraz ikusten dira bidean zoazen einean baina adibidez, zilarrezko itsasargia bixitatzeko asmoa baduzu, igotzeko aukera dago menditik. Bide erdikaldean, Ulia mendian baskaldu edota zerbait jateko aukera polita dago. Eserleku eta mahaiez beteriko parke naturala dagoelako. Bertan indarrak hartu eta Donostira joateko jaitxiera erraz egingo duzue, Saguesera iritsiz. Guk gutxi gora behera hiru ordu eta erdi inguru igaro ditugu bidea egiten, 6,44 km.
Gutxitan edukiko duzu Donejakue bidea egiteko aukera! Animatu!
Gutxitan edukiko duzu Donejakue bidea egiteko aukera! Animatu!
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments