Activity

Peña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra

Download

Trail photos

Photo ofPeña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra Photo ofPeña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra Photo ofPeña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra

Author

Trail stats

Distance
6.87 mi
Elevation gain
2,119 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,119 ft
Max elevation
2,711 ft
TrailRank 
29
Min elevation
1,628 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 21 minutes
Time
4 hours 3 minutes
Coordinates
1951
Uploaded
September 6, 2023
Recorded
September 2023
Be the first to clap
Share

near Treto, País Vasco (España)

Viewed 39 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofPeña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra Photo ofPeña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra Photo ofPeña del Moro eta El Mazo. Ubal gainetik zirkularra

Itinerary description

Bizkaia eta Kantabrian artean dauden Peña del Moro eta El Mazo lotzen ditu ibilbide honek; biak ere Euskal Herriko 100 mendi zerrendetan daudenak.
Ubal gainean abiatu eta Concha aldera 100m errepidez egin ondoren, seinaleak dauden pistaz jarraitu; gorago, pistak ezker edo eskuinera joateko aukera ematen du; ezkerretik joan eta eskuinetik itzuliko gara. Edo gero aipatuko ditudan zailtasunak ekiditeko, hona itzuli, El Mazo hemendik igo eta jaisteko.
Korta baten aurrean pista bukatzen denean, ezkerretik jarraitu, alanbre hesia pasata. Bidexka, beherantz doa. Gero oinezko pasabiderik gabeko alanbre hesia pasa eta aldapa hasi ondoren, berehala, Lanestosatik datorren bide markatura aterako gara; markak jarraitu. Seinale postera iristean, gora jarraitu bidexkan. Lepora iristean, Peña del moro ezkerrera, buzoia, (821m; 1h 05min); lepora itzuli eta beste punta, Peña del Moro Iparra, (821n; 1h 17min). Seinale postera jaitsi.
Hemen, erabaki garrantzitsua hartu behar da: trackak postean dagoenari kasu egin eta El Mazo aldera jotzen du. Bidexka estua, itxia eta jarraitzen batere erraza ez dena. "Eskuinera behera" puntura iristean, bidea desagertu egiten da eta 100 bat metro luze, belar eta beste landare zakarren artean borrokatuz jaisten da; kontuz oinak non jartzen ditugun, ze zuloak ere badaude. Beherago bidezidorra argiago da eta GR marka zaharrak ere badaude. Lepora iristean, marka txuri-gorri zaharrez gain, puntu urdinak ere badaude gailurreraino. Honek ez du esan nahi zailtasunak amaitu direnik, ze bidea zenbait zatitan oso itxia dago.
Zailtasun hauek ez baditugu pasa nahi, postera jaitsi ondoren, egindako ia bide guztia jaitsi eta El Mazotik jaitsiera egiten den pistatik egin igoera eta jaitsiera; ez da askotzaz luzeago ( 3km gehiago) eta desnibela gutxiago litzateke. El Mazo, (822m; 3h 05min). Antenak dauden gunera iritsi eta pistaz jaistea gelditzen zaigu.

Waypoints

PictographCar park Altitude 2,314 ft

Ubal gaina

PictographIntersection Altitude 2,071 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 2,084 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 2,185 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 2,222 ft

Ezkerretik. Alanbre hesia pasa

PictographWaypoint Altitude 2,203 ft

Alanbre hesia pasa

PictographIntersection Altitude 2,256 ft

Postea. Bidegurutzea, eskuinera

PictographIntersection Altitude 2,417 ft

Igo eta gero hona jaitsi

PictographIntersection Altitude 2,616 ft

Lepoa. Ezkerrera buzoia. Eskuinera ipar punta

PictographSummit Altitude 2,698 ft
Photo ofPeña del Moro Photo ofPeña del Moro

Peña del Moro

PictographSummit Altitude 2,695 ft
Photo ofPeña del Moro iparra

Peña del Moro iparra

PictographIntersection Altitude 2,441 ft

Orain ezkerrera 'GR'an jarraitu. Konplikatua! Adi deskribapenari!

PictographIntersection Altitude 2,443 ft

Eskuinera, behera

PictographIntersection Altitude 1,868 ft

Eskuinera

PictographWaypoint Altitude 1,690 ft

Marka urdinak jarraitu

PictographIntersection Altitude 1,673 ft

Ezkerrera

PictographSummit Altitude 2,697 ft
Photo ofEl Mazo

El Mazo

PictographIntersection Altitude 2,201 ft

Eskuinera

Comments

    You can or this trail