PEÑA FRANCIA
near Caserito, Castilla y León (España)
Viewed 50 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Batuecas-Peña Francia izeneko parke naturalean kokatzen da Peña Francia. Oso ezaguna da Salamanca probintzian, bertan kokatzen baita probintziako zaindaria: Ntra. Sra. de la Peña. Inguru ezaguna ere bisitari asorentzat, La Alberca herria ere hurbil aurkitzen delako. Igoera ugari dauzka gain honek, baina ohikoena da Casarito izeneko aisiadi-lekutik hasten dena. Ez dago galtzeko arriskurik, ondo markatuta dagoelako egin dugun ibilbide osoa. Agian aipatu beharra dago azken bi kilometro pasatxo asfaltatutako errepidean egin behar direla. Bestela inguru oso ederra da, gaztanadi eta harizti ugariekin. Horrezaz gain bertako fauna ikusteko aukera paregabea ere badago, bidean katagorriak, azeriak, putreak,... ugari direlako. Baita ezkutuko basurdeak ere. Ibilbide erraza eta atsegina, beraz, nahiz eta "ertaina" bezala izendatu.
Waypoints
Religious site
5,467 ft
KALBARIOAREN HASIERA (GURUTZEAK)
Hemendik gailurrera kalbario-gurutzeak izango ditugu bidelagun.
Intersection
5,325 ft
BIDEGURUTZEA
Bhetik gora ekarri dugun bidea lagako dugu eta ezker aldetik hasten den bide hau hartuko dugu beherantz.
Waypoint
4,328 ft
TXABOLA
Besteak beste basurdeak harrapatzeko ehiztariek erabiltzen dituzte ezkuta leku hauek.
Intersection
3,727 ft
APARKALEKUA: CASARITO
Laster batean iritsiko gara aparkalekura edo gure mendi ibileraren hasierako lekura.
You can add a comment or review this trail
Comments