Peña Xamoca, Campiellosetik (P.N.Redes)
near Campiellos, Asturias (España)
Viewed 48 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Campiellosen hasi eta harizti eta gaztainondo artean, lehenengo bidexka bat eta gero pista jarraituz, Los Llagos begiratokira igo gara. Bide guztian zehar, zein goialdean, bista ederrak daude alde guztietara. Redeseko Parke Naturala ia osorik ikus daiteke. Gora jarraitu dugu Peña Xamoca igotzeko. Bertatik dauden ikuspegiaz gozatu ondoren, beheruntz egin dugu. Gu Los Llagoseraino jaitsi gara eta gero mendia inguratu, baina konturatu gara posible zela goialdetik ezkerraldera hartuz, bide zuzenago bat badela gure ibilbidea jarraitzeko. Gure gomendioa da aukera hori erabiltzea. Gero mendi magaletik jarraituz, La Unquera lepora joan ginen. Hemen, pista bat hartzen da beheraino eramaten gaituena. Azkenik, behealdean, kontuz ibili Campielloseko bidegurutzea ondo hartzen, bestela Riosecoraino iritsiko ginateke.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments