Peñas Royas - Obon - Alcaine
near Peñarroyas, Aragón (España)
Viewed 73 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Peñas Royas herrian hasi genuen ibilbidea. Izenak adierazten duen bezala, herria zein mendia gorriak dira. Lehenengo igoera eta gero, inguruko bista ederrak dauzkagu. Aurrera jarraituz, erreka inguratu beharko dugu, horretarako prestatutako kable eta pasarelak erabiliz. Ez dute zailtasunik eta edonork pasa ditzake. Bidean hainbat usategi ikusiko ditugu goialdeetan. Aurrerago, Obon herrira helduko gara eta bertan zerbait jango dugu. Maldan gora eta behera ibili ondoren, Alcaine herrira iritsiko gara. Azken metroak, herriko plazaraino, benetan pikoak dira baina bukaeran garagardo eder bat daukagu zain. Aipatzekoa da herri honetako elizaren kanpandorrea nola dagoen okertuta.
Ga(z)teiz mendi taldearekin egindako ibilbidea.
Ga(z)teiz mendi taldearekin egindako ibilbidea.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments