Pico La Cruz Zallatik: Ubieta - Pico La Cruz
near Llantada, País Vasco (España)
Viewed 15 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Hemen gatxerek, berriro be, zu bezelako amateurrentzat Enkarterri desbelatzen. Oraingoan Galdamesen kokatutako Pico La Cruz igoko dugu Zallatik, lehendabizi Ubietara igotzen ta hortik Larrea auzora jeisten, ostean Galdames nuklearrera jo ta hortik La Cruzera igotzeko. Jaitsiera, aldiz, Galdamesko Illeta auzotik egingo dugu, Gueñesko Amabizkar auzoraino.
Orain: zergatik EZ dizut gomendatzen ibilbide hau egitea?
Hasteko Ubietatik Galdameserako jaitsiera putamierda eginda dagoelako. Sasiz ta lokatzez beteta dago, hori ez da Gerra Zibiletik garbitu. Aipatu dezakedan puntu positibo bakarra garrapata erreserba interesgarria dela da.
Bestetik, San Roke ermitatik doan ibilbidea kriston aldapa da. Baina kristona. Oraindik eztakit nola ez naizen pilota bat bezela beheraino joan. Gainera sinzeroa izango natzaizue: bistak ez dira hain onak. Bai, inguruko mendiak ikusten dira, Anboto ta Gorbea be ikus daitezke, itsasoaren pixel bat, baina pertsonalki Eretzara igotzea gomendatzen dizut, askoz errexo igotzen dela ta bistak mila aldiz hobeak direla. Izan be, Ubieta be gehio gustatzen zait La Cruz baino.
Honetaz gain, ene lagun mendizale, ohartuko zinen jeitsieran ez dudala beste iruzkinik jarri, ta behin baino gehiagotan bidetik atera naizela lasterbideak egiteko. Hori nazkatuta nengoelako izan da. Ondo dago hau egitea? Ez. Pelatu egiten dit? Bai.
Eta azkenik, zegatik egin dut hain bide kaxkarra, ni berez mendizale petoa banaiz? Ba ibilbide (holan deitu ahal bazaio) hau paleto sunormal batek igo duelako wikilokera, inongo abixurik eman gabe, seguraski pentsatuz danok garela bera bezalakoak, geure burua torturatu nahi dugun dibortziatu galtzaileak.
Ibilbide hau egitearen puntu onak:
-Kriston hankak eukiko dituzu (meloiak apurtzekoak)
-Galdames ezagutu dugu! (Biztanleria: 3)
Ibilbide hau egitearen puntu txarrak:
-Ez zara astebetean ibiliko
-Benetan ez daukazula beste ezer hoberik egiteko?

Waypoints
Intersection
1,555 ft
Ezkerretara
Demente batek jarritako abisu paleolitikoa, ezkerretara jiratzea aholkatzen duena
Risk
1,207 ft
Kanpaia
Jo ta inguruko txakur guztiak zaunkaka hasiko dira, yo me lo he pasau como un niño
You can add a comment or review this trail
Comments