Activity

PIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON

Download

Trail photos

Photo ofPIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON Photo ofPIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON Photo ofPIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON

Author

Trail stats

Distance
7.77 mi
Elevation gain
2,333 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,333 ft
Max elevation
4,539 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,752 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 7 minutes
Time
3 hours 50 minutes
Coordinates
2191
Uploaded
August 4, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Pipaon, País Vasco (España)

Viewed 66 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofPIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON Photo ofPIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON Photo ofPIPAON-CASTILLO DE VALLEHERMOSA-MENDIGORRI-ARTESILLA-RECILLA-PIPAON

Itinerary description

Pipaon Arabako Mendialdeko herria da, Lagran udalerriaren barruan dagoena, Villaverde eta Lagran berarekin batera. 36 biztanle ditu eta 856 metroko garaieran kokaturik dago. Kantauriko mendilerroa Arabako mazizorik garrantzitsuenetarikoa dugu. Men­dilerro luze honek, Arabako Errioxa eta probintzi osoa banatzen dituen honek, Arabako gailur zorrotzenak jasotzen ditu batez ere Bernedotik Lagran aldera, izan ere Pipaon Kantauri mendilerro inguruan Cerveraren mendebaldean, Cervera eta Castillo de Vallehermosa gailurren arten Vallehermosako depresioa dago. Bailara hau egitura karstikoaren zati handi bat hondoratu zenean sortu zen. Horrelako fenomenoa geologian Polje izenarekin ezagu­tzen da. Poljea mugatzen duten bi harkaitz lerroak Cervera gailurrean elkartzen dira. Vallehermosako poljeak forma triangeluarra du. Bere luzera 1,5 km ingurukoa da eta zati zabalenak 350 metro ditu. Gu geuk inguru eder hau ezagutuz egingo dugu mendi ibilbide lasaia, desnibel handi gabe, eta ondo zehaztutako bidearekin, pagadi eta ezpela ugari den eremutik.

Waypoints

PictographMonument Altitude 2,919 ft
Photo ofPIPAON Photo ofPIPAON Photo ofPIPAON

PIPAON

Pipaonetik kanposantura doan bidea hartuko dugu pista.

PictographIntersection Altitude 3,056 ft
Photo ofGURUTZEBIDEA Photo ofGURUTZEBIDEA Photo ofGURUTZEBIDEA

GURUTZEBIDEA

Gurutzebide honekin ere bat egingo dugu bueltan. Berdin da ibilbidea nondik nora egin, biak dira erakargarriak.

PictographWilderness hut Altitude 3,421 ft
Photo ofATERPEA Photo ofATERPEA Photo ofATERPEA

ATERPEA

Mendiko pistaz iritsiko gara aterpera. Hemen, berriz, pagadia zeharkatuko dugu behetik gora. Mendizalea orientatze aldera, harripilak ere aurkituko ditugu ibilbide osoan. Hala ere, bidexka oso ondo azpimarratuta dago. Jendea ibiltzen denaren seinale.

PictographMountain pass Altitude 3,978 ft
Photo ofCASTILLO DE VALLEHERMOSA LEPOA Photo ofCASTILLO DE VALLEHERMOSA LEPOA Photo ofCASTILLO DE VALLEHERMOSA LEPOA

CASTILLO DE VALLEHERMOSA LEPOA

Gaina hartuta, eskumara desbideratuko gara, Castillo de Vallehermosa gainera. Ondoren bueltatuko gara lepora, eta gainez gaineko ibilbidea jarraituko dugu.

PictographSummit Altitude 4,135 ft
Photo ofCASTILLO DE VALLEHERMOSA (1256) Photo ofCASTILLO DE VALLEHERMOSA (1256) Photo ofCASTILLO DE VALLEHERMOSA (1256)

CASTILLO DE VALLEHERMOSA (1256)

Behatokia aparta da. Alde batetik Logroño eta Arabako Errioxa, eta bestetik, Arabako Mendialdea. Hemendik Mendigorriara joango gara, ekarritako bidea leporaino jarraituz.

PictographMountain pass Altitude 4,146 ft
Photo ofMENDIGORRI LEPOA Photo ofMENDIGORRI LEPOA

MENDIGORRI LEPOA

Mendigorri lepora iritsita, begi bistan dugu gaina. Bertara joango gara, nahiz eta ondoren lepora itzuli.

PictographSummit Altitude 4,218 ft
Photo ofMENDIGORRI (1287) Photo ofMENDIGORRI (1287)

MENDIGORRI (1287)

Hemendik antzeman daiteke poljea bere osotasunean. Ondoren, Mendigorritik behera, lepora itzuliz, hurrengo gainera joango gara: Artesilla. Bidea erosoa izaten jarraitzen du. Harripilak jarraitu.

PictographSummit Altitude 4,381 ft
Photo ofPEÑA ARTESILLA (1341) Photo ofPEÑA ARTESILLA (1341)

PEÑA ARTESILLA (1341)

Poljeaz disfrutatzeko ere toki aproposa den gailurra. Alde batetik zein bestetik ikusgarria da paisaia. Jarrai dezagun ondoren bidea, Cervera gainera.

PictographSummit Altitude 4,528 ft
Photo ofCERVERA (1301) Photo ofCERVERA (1301) Photo ofCERVERA (1301)

CERVERA (1301)

Behin gailurra hartuta, jaisten hasiko gara, Recilla leporaino, eta hemendik ibilbide honen azken gainera joango gara: RECILLA GAINA.

PictographIntersection Altitude 4,161 ft
Photo ofRECILLA LEPOA

RECILLA LEPOA

Lepotik Recilla gainera joango gara. Bidexka jarraitu besterik ez dugu. Kontuz gaina hartu baino lehenagoko bidearekin, harri soltea dago.

PictographSummit Altitude 4,510 ft
Photo ofRECILLA GAIN (1376) Photo ofRECILLA GAIN (1376) Photo ofRECILLA GAIN (1376)

RECILLA GAIN (1376)

Azken metroak kontuz ibili beharrekoak badira ere, gainetik ikusgarria da Palomares aldera dagoen ikuspegia. Ondoren, etorritako bidetik jaitsiko gara Recilla lepora eta, hemendik, Pipaon herrira itzuliko gara pagadi zoragarri baten babesean. Badakizu EGA (Lagran) eta INGLARES (Pipaon) errekak mendilerro honetan sortzen direla?

PictographIntersection Altitude 3,709 ft
Photo ofPIPAON (BIDEGURUTZEA) Photo ofPIPAON (BIDEGURUTZEA) Photo ofPIPAON (BIDEGURUTZEA)

PIPAON (BIDEGURUTZEA)

Jaitsiera ikusgarria da Pipaon herrira. Pagadi ederrak eta bidea ezin hobea. Tartean, basoaren onurak adierazten, seinaleak ere ikusi eta irakurri ahal izango dira.

PictographMountain hut Altitude 3,522 ft
Photo ofESTILLAR ATERPETXEA Photo ofESTILLAR ATERPETXEA Photo ofESTILLAR ATERPETXEA

ESTILLAR ATERPETXEA

Jaitsiera polit bezain erakargarri bat eginda, ugariak dira han eta hemen antzemango ditugun mendi seinaleak Pipaon herrira jaisteko.

Comments

    You can or this trail