Pont de Rius-Lac de Rius-Tort de Rius-Lac de Mar-Lac de Restanca- Pont de Rius
near Garòs, Catalunya (España)
Viewed 96 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide exigentea da hau. Hasteko 5 km igoera dugu etengabekoa. Val de Riusen gora joango gara ia itzalik gabeko zatian. Eskerrak errekatxoak nonahi ditugun freskatzeko... Hasieran hitoak topatuko ditugu bidea erakusten eta bide erdian, Restancatik datorren bidearekin elkartzean, GR11ko seinaleak jarraitu beharko ditugu.
Lac de Riusen GR11 utzi eta ezkerretara joko dugu Estanh de Mar aldera. Zati hau oso eramangarria da, ia zelaia.
Berehala Tort de Riusera iritsiko gara eta eskuinean utzita aurrera jarraituko dugu maldan gora hasi arte.
Aldapatxo txiki bat geratuko zaigu, Col de Lac de Mar. Hemendik behera oso zati arriskutsua izango dugu. Aldapa malkartsua eta oso tentea. Kontu haundiz jeitsi behar da Lac de Marrera iritsi arte.
Lac de Mar eskuinetik gurutzatuko dugu eta hemendik Restancara jeitsiko gara.
Restancako presa gurutzatuta berriro ere beherantz joango gara hasierako puntura Iritsi arte.

Waypoints
Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Oso politte da
Bai bai, eta etteko errexa!!
Hurrengo urten berriz🔝