Pontedo - BODON DE LOS CARMENES - PRADILLA - Pontedo (Argüellos eskualdea)
near Villanueva del Pontedo, Castilla y León (España)
Viewed 131 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Track hau eta bere informazio osagarria osorik edo zati batean erabiltzen duen edonork erantzukizun osoa hartzen du bere gain jarduera gauzatzeak berezko dituen arriskuen aurrean, informazioa orientagarria baino ez baita.
Oharra:
Pontedo herrian esan zidaten goiko ertzaren lehen zatia “delikatua” dela eta Hego isurialdetik bide bat dagoela ertzaren behealdetik tontorreraino doana. Atalaya waypointarekin markatutako dagoen muinotik aurrez-aurre ikusten den punta Bodon de los Carmenes mendiaren gaina dela dirudi baina ez da horrela. Ertzaren hasiera da. Behin hor goian herritarrak esandakoari eta neuk neraman trackari ere kasu eginez ertzaren behealdeko zeharkaldia hasi nuen. Zedarriz markatutako ahuntz bide bat da. Toki batzuetan bidearen nondik norakoa edo zedarriak ikustea kosta egiten da. Kontuz joanez gero ez dago arazorik aurrera jarraitzeko.
Jaitsieran Lepoa-2 bezala markatutako lepotik beherantz pagadi polit batetik doan bidea jarraitu nuen. Bide hau Canseco herrira doan errepidera iristen da. Jaitsierako puntu batean bidea utzi nuen, waypointarekin markatuta dago. Tokian bertan ez dago inolako seinalerik puntu hau adierazten duena eta erraza da aurrera jarraitzea. Ezkerrera segi behar da eta bertan dagoen errekatxoa pasatu. Bestaldean pago batzuen atzealdean belardi txiki bat dago eta bertaraino bidetxo bat iristen da. Ni egon nintzenean belarra luzea zegoen baina hala ere sumatzen zen bidea. Berehala pago batzuetara zuzentzen da eta hortik aurrera ez dago arazorik bidea herriraino segitzeko.

Waypoints
Waypoint
4,314 ft
Alanbre-hesia/Langa
Alanbre-hesia/Langa
Waypoint
3,898 ft
Aparkalekua
Aparkalekua
Waypoint
3,845 ft
Iturria-1
Iturria-1
Waypoint
3,839 ft
Iturria-2
Iturria-2
Summit
5,804 ft
Laverde
Laverde
Waypoint
5,581 ft
Lepoa-1
Lepoa-1
Waypoint
4,314 ft
Pista utzi
Pista utzi
You can add a comment or review this trail
Comments