Pontón Alto-pontones-Poyotello-Piedra Dionisia-cueva del agua-huelga utrera
near Pontón Alto, Andalucía (España)
Viewed 47 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Pontón Alton Ostatu hartua egon ginenez, hor hasi ginen ibilbide hau eta, nahiz eta azalpen honetan agertu ez, toki berean amaitu genuen. Utreratik Pontón Altorako ibilbidea beste GPS batean irarri genuen bateria barik geratu ginelako.
Pontones zeharkatuz errepidetik kilometro bat ibili ostean ezkerretara agertzen den bide zabala hartuko dugu Poyotellorantz. Bide nabarmena da astiro-astiro igotzen duena eta Hoya de Cerezon - ardien asken ondoan-, ezkerretara eğiten du. Artzain baten eskaerari men eğiten -berak lan gehiagorik egin ez zezan -, itzulinguru handi bat eman genuen Tina de Cerezotik igaroz Poyotellora iristeko. Bide argi barik Piedra Dionisiarantz abiatu ginen herrixka hau zeharkatuz mendialderantz. Pixkana-pixkanaka Piedra Dionisia zaintzen duten harkaitzetara hurbildu ginen eta, eskuinerantz eginez, mendi xume honetara, alde honetatik baina harroa gure oinetan agertzen den ibarratik ikusita, iritsi ginen. Zerbait jan osten, La Sagrara begira ikusten zen aldaiara hurbildu ginen eta, batzuetan bide batzuri jarraituz bestetzutan bide barik, Poyotelloko sarrerara iritsi ginen. Cueva del Aguako norantza hartu genuen eta jaitsiera handi bat egin genuen bide nagusi batera iristeko. Huelga Utrerako norantza hartuz, eskumalderantz, herrixka honetara iritsi ginen ordu urri batean eta erreka ezkerrean. Iturriaren ondoan bazkaldu ostean, osteratxo bat eman genion herrian eta bide beretik Pontoneserantz abiatu ginen. Hasieran esan dudan lez GPSa pila barik geratzear zegoenez beste GPSan marraztu genuen itzultzeko ibilbidea.

Waypoints
Intersection
4,764 ft
Hoya del cerezotik datorren bideak eta Poyotelloko errepideak bat egiten duten tokia
Poyotello hurrunean ondiño
Waypoint
3,753 ft
Nerearena
Bide nabarmen eta nagusia Utrerarantz. Beretik itzuliko gara baina, Poyotellora igo barik, artez
You can add a comment or review this trail
Comments