Activity

Portilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa

Download

Trail photos

Photo ofPortilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa Photo ofPortilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa Photo ofPortilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa

Author

Trail stats

Distance
8.01 mi
Elevation gain
1,755 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,755 ft
Max elevation
2,526 ft
TrailRank 
49
Min elevation
1,604 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 20 minutes
Time
4 hours 17 minutes
Coordinates
2278
Uploaded
November 17, 2023
Recorded
November 2023
Be the first to clap
Share

near Zabalate / Portilla, País Vasco (España)

Viewed 18 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofPortilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa Photo ofPortilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa Photo ofPortilla-Ocio. Gazteluen ibilbide geologikoa

Itinerary description

Ibilbidearen luzera erdira murriz daiteke ibilgailuren bat Ozio herriraino eramanez gero, aukerarik ez duenak bueltako bidea erabil dezake paisaia ikuspegi geologikotik disfrutatzeko.
Gazteluak toki garaietan eraiki ziren erasoen aurrean defendatzeko aukera gehiago izateko. Toki garaiek lotura zuzena dute unitate geologiko zurrun eta gogorrekin, higaduraren aurrean sendo mantentzen direlako. Ibilbidean zehar unitate geologiko gogor horiek ikusteaz gain, horiekin txandakatutako unitate higa-errazagoak ere ikusiko dira, haran sakonak ematen dituztenak.
Baina ibilbidean zehar arroka-unitate ugari ikusteaz gain, beraien antolaketa berezia ikusiko dugu, geruza bertikalak nola bihurritu, horizontal kokatu eta okerduraren noranzkoa aldatuz toles antiklinala eratzen tutela, adibidez. Arrokak tolestu, bai posible da, eta ibilbidean ikusten da.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 2,063 ft
Photo ofHasiera

Hasiera

Herriaren erdian dagoen senielea jarraituz Zabalateko bideari ekingo diogu.

PictographPhoto Altitude 2,063 ft
Photo ofEliza

Eliza

Elizaren alboan informazio turistikoa duen panela dago.

PictographPhoto Altitude 2,174 ft
Photo ofHiru unitate eta diskordantziak

Hiru unitate eta diskordantziak

Aurrez aurre landatutako eremua dugu, arrokak erakusten dituzten bi eremuen artean tartekatuta. Landutako eremua material biguinagoez eratuta dago (Thanetiarreko hareak eta buztinak), hegoaldera material gogorragoz eratutako sekuentzia karbonatatua dago (Daniarra) eta iparralaldera beste bat (Eozenoko kareharri eta tupak). Hiru unitate horiek bertikaletik gertu daude baina iparralderantz okertzen direla somatzen da. Material horien gainetik iparraldera dagoen beste eremu landui dago (Oligozenoko luititak) eta askoz okerdura txikiagoa erakusten duten Miozenoko tupa eta limolitak. Okerdura aldaketa horrek diskordantzia nabarmena osatzen du azpitik ia bertikal dauden geruzekiko.

PictographPhoto Altitude 2,168 ft
Photo ofKareharri lakutar zuria Photo ofKareharri lakutar zuria

Kareharri lakutar zuria

Hemen detailez aztertu daitezke Eozenoko kareharri lakutarrak. Oso kolore zuria dute eta lakutarrak direla jakin daiteke itsas fosilik erakusten ez dutelako eta lakuetan baino garatu ezin diren fosilen aztarnak aurkitu daitezkeelako, zenbait gasteropodo eta ostrakodo eta bereziki ur gezetan garatzen diren alga charazeoen aztarnak. Geruzen bertikaltasuna ere nabarmena da eta hemendik eta gazteluraino Eozenoko kareharri eta tupa lakutarren eta Thanetiarreko material biguinen arteko muga jarraituz igoko gara.

PictographPhoto Altitude 2,197 ft
Photo ofGazteluaren ikuspegia

Gazteluaren ikuspegia

Gaztelua ikusten da Daniarreko kareharriek eratutako gailurreriaren gainean. Nabarmena da ere geruzak bertikaletik gertu daudela.

PictographPhoto Altitude 2,381 ft
Photo ofPanela W-ko atea eta Santa Maria eliza

Panela W-ko atea eta Santa Maria eliza

Gaztelura iristean panela aurkituko dugu zenbait datu historiko eta arkeologikoekin. Hormaren beste aldean Santa Maria elitären arrastoak ikusten dira. Merezi du, orain edo bueltan gatozenean, gazteluko hormen barruan paseo bat ematea, xarma berezia duela esango nuke.

PictographIntersection Altitude 2,378 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutzera iristen garenean Zabalate edo Portillako gaztelurantz abiatuko gara, arroken gainean ikusten den eraikinerantz.

PictographPhoto Altitude 2,502 ft
Photo ofZabalate/Portilla gaztelua Photo ofZabalate/Portilla gaztelua Photo ofZabalate/Portilla gaztelua

Zabalate/Portilla gaztelua

Ederra da gazteluko goiko alde honetatik dagoen ikuspegi orokorra eta gazteluaren inguruko eremuaren iraganeko bizitzaimaginatzea. Adibidez, N-ra ikusten den horma bertikala naturala da (argazkia), Eozenoko kareharri lakutarrez eratutako estratua da, eta gazteluaren barruko biztanleak defendatzeko eta eraikinen babes natural gisa erabili izan da. Hala ere, bidean zehar ikusi dugu Eozenoko sekuentzia lodiagoa zela, ez zegoela soilik geruza bakar batez eratuta. Hormaren inguruan zeuden beste geruzak erabili izan ziren eraikinak egiteko eta horma sendoena mantendu izan zen babes gisa. Beste aldera begiratuta, Ikes dezakegu zapaltzen ari garen Daniarreko kareharriak norabidez aldatu eta kurba bat ermatten dutela (argazkia). Haranean ikusten den bidea jarraituko dugu eta kurba berdina emango dugu, material horiek non bukatzen duten ikusteko. Gazteluaren inguruko satelite argazkia begiratuz, nabarmena da nola geruzak ez duten jarraitasunik erakusten, hainbat failen bitartez moztuta daudelako (argazkia). Gailur honetatik baten bat bereiztu daiteke.

PictographPhoto Altitude 2,414 ft
Photo ofBlokea desplazatuta faila

Blokea desplazatuta faila

Gazteluaren azpian Daniarreko arrokarik gogorrenak ageri dira, erliebe nabarmenena eratzen dutenak eta hemen aurrez aurre ditugu arroka berdinak, atzean utzi ditugunak. Horrek adierazten du faila batek desplazatu dituela 10-20 m inguru.

PictographIntersection Altitude 2,188 ft
Photo ofBidegurutzea. Lerro zuri horiak

Bidegurutzea. Lerro zuri horiak

Malda behera bukatzean pista batera irtengo gara eta W-ra joko dugu (eskuinera), marra zuri-horiak jarraituz. Argi dago Daniarreko material karetsuak bukatu egin direla eta hemen higatzeko errezagoa den materialen bitartez eratutako sekuentzia bat izango dela. Arrezago ikusiko dugu zerez eratuta dagoen orain jarraituko dugun depresioa.

PictographPhoto Altitude 2,145 ft
Photo ofEroritako zatiak

Eroritako zatiak

Pistan zehar ez da gauza handirik ikusten, baina noizean behin bide bazterrean argazkian ageri denaren moduko azaleramenduren bat ikus daiteke. Alde bateko zein besteko eremu goratuetatik eroritako kareharri zati angelutsuz eratutako pilaketa ikus daiteke, lur soltez eratutako masa baten barnean. Sedimentu kuaternarioak dira, erorketaren bitartez eratutakoa.

PictographPhoto Altitude 1,935 ft
Photo ofFaila

Faila

Aurrera begiratuta nabarmena da Daniarreko geruza gogorrenen muga, begi biztaz jarraituz, eten egiten dela. Faila batek mugiarazi egiten du eta hainbat metro desplazatu.

PictographIntersection Altitude 1,830 ft
Photo ofBidegurutzea Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutza honetan pista utzi eta bidezidor bat hartuko dugu ezkerretara. Oziorantz eta Lanoseko gaztelurantz desbideratuko gara. Bidegurutzetik aurrera ikusten den kresterioa Zabalateko gazteluaren azpian agertzen diren Daniarreko kareharrizko Daniarreko sekuentzia bera da. Hemen aldiz, geruzak gutxiago okertzen dira, 30-40° inguru hegoaldera okertzen direla somatzen da. Beraz , materialak errepikatu egiten dira eta kontrako okerdura dute, beraz argiz dago toles baten aurrean gaudela, beranduago azalduko den modura.

PictographPhoto Altitude 1,863 ft
Photo ofBeste faila bat

Beste faila bat

Hegoaldera luzatzen diren Daniarreko arroka karehatsuen sekuentzia begiratuz gero nabarmena da ere nola jarraitasuna galdu egiten den. Sekuentzia baten edo estratu baten jarraitasunaren apurketak failekin lotuta egon ohi dira, eta hemendik nabarmena da nola bi krestoien artean sekuentzia karehatsua desplazatzen duen faila bat egon behar duen.

PictographPhoto Altitude 1,899 ft
Photo ofV-a Photo ofV-a

V-a

Geologian oso erabilgarria den V-egitura ikusten da. Ibai edo errekastoek geruzak mozten dituztenean higadura nabarmena sortzen dute materialetan eta horren ondorioz V-moduko forma bat sortzen dute (argazkia). V-ren erpinak geruzak norantz okertzen diren adierazten du. Ortofotoan irudikatutako kartografia-lerroek V-ak erakusten dituzte eta geruzen okerdurarekin bat datozela nabarmena da. Era berean, jarraitasuna galtzen denean faila baten eraginaren ondorio dela ikus daiteke.

PictographPhoto Altitude 1,899 ft
Photo ofHarea

Harea

Zapaltzen ari garen zoruari begiratuz gero ohartuko gara orain arte ikusi gabeko zerbait zapaltzen ari garela, harea da. Baina, nondik dator? Zergaitik harea orain?

PictographPhoto Altitude 1,892 ft
Photo ofUnitate bigunaren azaleramendu onena Photo ofUnitate bigunaren azaleramendu onena

Unitate bigunaren azaleramendu onena

Bidetik apur bat urrundu beharra dago azaleramenduraino iristeko, baina hemen nabarmena da harea nondik datorren. Arroka hareatsu horien higaduraz sortutako depresioa da pistara irten garenetik jarraitu dugun bidea. Sekuentzia Kanpaniarrari dagokio (84-72 Ma - Goi Kretazeoaren estaia) eta hareharri karetsuz eta hareekin dago eratuta bereziki. Hareharri karetsuak, deskaltzifikatuta daude, horrela hare-pikorrak elkarri lotuta mantentzen zituen zementu karetsua desagertzean hare pikorrar askatu eta zoru hareatsua osatzen da. Hemendik aurrera, bidean zehar material hauen hainbat azaleramendu aurkituko dira, baina ez hau bezain onak.

PictographPhoto Altitude 1,709 ft
Photo ofTrabertinoak karreteran Photo ofTrabertinoak karreteran Photo ofTrabertinoak karreteran

Trabertinoak karreteran

Karreterara iristen garenan merezi du bertako arrokak detailez aztertzea. Tutuz beteta daude eta ondo begiratuz gero hostoen markig ere ikusiko ditugu. Arroka hauek Kuaternarioan sortutako trabertinoak dira. Erreka edo erreka bazterretan pilatutako adarrak eta hostoak gogortu egin daitezke ur-karehatsuek inguruan hauspeatutako karearen eraginez. Kare hori da orain ikusten dena, aurretik zegoen materia organiko guztia, adar txikiak eta hostoak, usteldu eta desagertu egin direlako. Horrela sortzen da material porotsu hau, oso dentsitate baxukoa eta serrotaz moztu eta landu daitekena. Karreteraren inguruan badago harrobitxoren bat. Hemendik oso ondo ikusten da ere Lanos edo Ozioko gaztelua, beste tontor baten gainean eraikitakoa. Zabaletako gazteluaren azpian dauden arroka berdinak izango dira?

PictographPhoto Altitude 1,623 ft
Photo ofHarearen azpiko unitatea. Subilako kareharriak Photo ofHarearen azpiko unitatea. Subilako kareharriak Photo ofHarearen azpiko unitatea. Subilako kareharriak

Harearen azpiko unitatea. Subilako kareharriak

Ozio herrira sartzeko dagoen bidegurutzean Kanpaniarreko hareen azpitik dagoen unitate estratigrafikoa aztertzeko oso azaleramendu ona dago. Geruzak lodiak dira eta zenbaitetan masiboak, material oso gogorrak dira, Araba hegoaldeko tontor gehienak sekuentzia honetako materialek osatzen dituzte. Krema koloreko kareharri bioklastikoak dira, sari oso birkristalizatuta ageri direnak. Subilako kareharriak bezala identifikatzen dira (calizas de Subijana) eta Zabalateko gaztelutik hegoaldera ikusten diren erliebe altuenak eratzen dituen unitatea da. Geruzen orientazioa N140°E eta 35°ko okerdura SW-ra da, Gogoratu Zabalateko gazteluaren inguruan Okerdura 80° ingurukoa zela iparraldera. Geruzen orientazioa kontutan hartuz eta ikusitako unitate geologikoak bereiztuz, Portillatik gauden lekuraino zehar-ebakia erakusten da. Bertan ikusitako materialak irudikatu dira, unitateka antolatuta, eta erakusten duten okerdurarekin. Antiklinala lortzen da, erdian material zaharrenak erekusten dituena, iparraldeko alpea okerdura handikoa eta hegoaldekoa akerdura txikiagoarekin. Horrela, N-ranzko bergentzia duen tolesa irudikatzen da.

PictographIntersection Altitude 1,627 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Karreteratik jarraituz, Ozioko edo Lanos gaztelura doan bidegurutzera iritsiko gara. Gaztelura igo aurretik apur bat aurrerago joko dugu Ozioko kanposantura hurbiltzeko.

PictographIntersection Altitude 1,623 ft

Bidegurutzea

Eliza parean, kanposantura doan pista hartuko dugu.

PictographPhoto Altitude 1,679 ft
Photo ofBegirada geologikoa kanposantutik Photo ofBegirada geologikoa kanposantutik Photo ofBegirada geologikoa kanposantutik

Begirada geologikoa kanposantutik

Tontorretako material gogorrenak (Coniaciarra) nola orientazioz eta okerduraz aldatu egiten diren oso ondo ikusten da hemendik. Iparraldeko geruzak bertikaletik gertu daude eta hegoaldekoak 30° inguru okertzen dira hegoaldera. Gainera geruza horiek berdinak direla ikusten da, tontorrak buelta osoa ematen duelako, ibilaldian zehar material biguinen gainetik guk eman dugun buelta berdina. Horrela toles antiklinala irudikatzen da, iparralderanzko bergentzia duena, hau da, tolesaren plano axiala hegoalderantz okertzen da. Kanposantuaren aurreko lurzorua begiratuz gero igeltsuz beteta dagoela ikus daiteke. Igeltsuak buztin gorrien artean ageri dira, material horiek Triasikoan sortu zirela iradokiz itsasoko ura ebaporatu eta bertako buztinak metatu eta gatzak hauspeatu zirenean. Kanposantuko hormak aztertuz gero ikusiko dugu trabertinoz eraikita daudela. Serrotaz moztutako trabertino blokeak dira.

PictographPhoto Altitude 2,010 ft
Photo ofLanos edo Ozioko gaztelutik begirada geologikoa Photo ofLanos edo Ozioko gaztelutik begirada geologikoa Photo ofLanos edo Ozioko gaztelutik begirada geologikoa

Lanos edo Ozioko gaztelutik begirada geologikoa

Lanoseko gaztelutik, ikuspegi ederrak daude, eta ikuspegien jatorria ulertuz gero are ederragoak. N-r begiratuta Ozioko antiklinala ikusten da (argazkia), nabarmena da nola Coniaciarreko, Kampaniarreko eta Daniarreko materialek buelta osoa ematen duten tolesaren itxiera irudikatuz (argazkia). W-ra zabaltzen den harana begiratuz, haranaren hegoaldean N-ra okertzen diren geruzak ageri direla ikusten da eta tontorrik altuena jarraituz erliebea gauden gaztelura datorrela argi dago. Beraz, Coniaciarreko materialak dira, aurretik eremu deprimitua dago eta gero beste erlebe positiboa (Campaniarra eta Daniarra hurrenez hurren) (argazkia). Materialak errepikatu egiten dira eta okerdurak elkarren aura doazenez sinklinala dagoela onartu behar da. Sinklinalaren erdiko eremu landatuak Kuaternariokoak dira eta horien barne sartzen dira bidean ikusitako trabertinoak, hemendik ere bereizten direnak (argazkia). Inguruko mapa geologikoaren irudia ere txertatu da eta egitura osoa zeharkatzen duen zehar-ebaki geologiko eskematikoa ere, ulertzeko azalean ikusi diren unitate geologikoak sakonean nola jarraitzen duten. Oro har, antiklinala-sinklinala eta tolestu ez diren material gazteagoen diskordantziak ikusten dira (argazkia). IKUSGARRIA DA DENBORA GEOLOGIKOAN LUZATZEN DIREN ESFORTZU MOTELEK ARROKAK GUZTIZ TOLESTEKO DUTEN GAITASUNA

PictographPhoto Altitude 1,797 ft
Photo ofKonglomeratuak

Konglomeratuak

Aldapan behera karreterako azaleramenduak begiratuz gero, orain arte ikusi gabeko arrokak agertzen direla nabaria da. Konglomeratuak dira.

Comments

    You can or this trail