Potes - Tolibeseko Artelatz basoa - Porcieda - Tudes - Valmeo
near Potes, Cantabria (España)
Viewed 162 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
Potesetik hasita Tolibeseko artelatz basoa bisitatuko dugu, oso arraroa bestalde penintsularen hain iparraldean. Beraiek ematen duten kortxoa betidanik erabili izan da hainbat tresna egiteko, kortxoak botillentzat, etab. Gaur egun ere oraindik ustiatzen dira. Gaina harrapatzen dugunean Picos de Europa mendien bista ederra daukagu. Aurrerago jarraituta beste gain batera iritsi aurretik monasterio baten hondakinak aurkituko ditugu, eta lepotik Liebanako eta Palentziako hainbat tontor ikus daitezke. Gero Porcieda herria zeharkatuko dugu, gaur egun utzik. Kilometro batera Tudes herria bisitatuko dugu eta bertan bazkaltzeko aprobetxatu. Oso herri polita da eta ederto jaten da. Hortik aurrera, oraindik 6 km inguru geratuko zaizkigu Poteseraino baina dena beheruntz. Tartean artadi eder bat pasatuko dugu. Kontuan izan bazkaltzen ordu bete inguru egon ginela.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments