Activity

PR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA

Download

Trail photos

Photo ofPR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA Photo ofPR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA Photo ofPR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA

Author

Trail stats

Distance
10.69 mi
Elevation gain
2,093 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,093 ft
Max elevation
4,013 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,136 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 58 minutes
Time
5 hours 9 minutes
Coordinates
2959
Uploaded
September 17, 2023
Recorded
September 2023
Be the first to clap
Share

near Urizaharra / Peñacerrada, País Vasco (España)

Viewed 17 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofPR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA Photo ofPR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA Photo ofPR A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO-URIZAHARRA

Itinerary description

Urizaharran hasi eta bukatzen den PR A 79 ibilbide zirkularra da honakoa. Berez homologatuta dago, baina bere mantenimendua hutsa denez, hobe da ibilbidearen track-a erabiltzea, hainbatetan desorientatzeko arriskua egon litekeelako, nahiz eta ibilbidean zehar orientatzeko lagungarriak diren han eta hemen aurkituko ditugun harripilak. Ibilbidea polita da, ezezaguna, baso (pago, erkametza, otsalizarra, ezpela, ...) eta zelaien artean egiten dena, eta zer ikusi ez duena Labastidatik Toloñora egiten den igoerarekin. Ez dauka gora behera handirik eta Toloño gainetik dagoen ikusmira ikusgarria da.

(https://www.penacerrada-urizaharra.eus/documentos/mapa-toponimico/mapa-toponimico-penacerrada-urizaharra-2017.pdf) eta https://www.penacerrada-urizaharra.eus/wp-content/uploads/2020/01/PR-A-79-sk.pdf).

Waypoints

PictographMonument Altitude 2,330 ft
Photo ofURIZAHARRA Photo ofURIZAHARRA Photo ofURIZAHARRA

URIZAHARRA

Hiribilduaren ate zahar dotorea da gure ibibidearen abiapuntua eta amaiera. Urizaharra (ofizialki Peñacerrada / Urizaharra) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Mendialdeko eskualdekoa, eta sei herriz osatuta dago. Gasteiztik 25 bat kilometrora dago, Trebiñu eta Errioxa artean. Izen bereko herria udalerriaren erdialdeko eremuan dago. Urizaharreko Erdi aroko hiribildua XIII. mendean sortu zen. Gaur, 250 bat pertsona bizi dira bertan. Hegoaldeko harresitik hasiko gara ibiltzen. Urruti antzematen dugu Toloño gaina.

PictographIntersection Altitude 2,227 ft
Photo ofERREPIDEA

ERREPIDEA

Errepidean bertan ikusiko dugu zutiko seinalizazioa.

PictographIntersection Altitude 2,267 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bide soroetatik ibiliko gara pare bat kilometro, basora sartu aurretik.

PictographIntersection Altitude 2,478 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Atea edo langa pasatu eta gero, erne ibiliko gara, izan ere zutiko seinaea bat ikusiko badugu ere, guk aurretik hartuko dugu bidegurutzea. Zutiko seinaleak oker adierazten du gure norabidea. Jarraitu bertan dauden harripilak. Berehala bat egingo ditugu ia antzematen ez diren txuri eta hori margo-seinaleekin. Igoera pago, erkametzak, otsalizarrak, ... diren zuhaitzen artean egingo dugu Ribas mendatetik datorren pistaraino (burdinezko atea dago).

PictographIntersection Altitude 2,929 ft
Photo ofRIBAS MENDATEKO PISTA

RIBAS MENDATEKO PISTA

Pista lagata, behetik gora dagoen bidetzurra jarraituko dugu. Bestela mendi pistatik egin beharko genuke gora. Beraz, zeharbide ona da bidetzurra hartzea.

PictographIntersection Altitude 3,181 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Toloñora doan bidea hartuko dugu. Bueltan ere bat egingo dugu bidegurutze honekin, baina orduan beste bide bat hartuko dugu.

PictographPanorama Altitude 3,457 ft
Photo ofSALSIPUEDES GAINA Photo ofSALSIPUEDES GAINA Photo ofSALSIPUEDES GAINA

SALSIPUEDES GAINA

Izen toponimiko berezi honen jatorria ez badakigu arren, gain honek eskaintzen digun Toloño gainaren ikusmira ederra da. Gainetik bertaratzen hasiko gara. Uda bukatzear dagoenez, askari-lore asko ikusten da han eta hemen. Askari loreak adierazten die artzainei dagoeneko uda bukatu dela eta laster etorriko dela abereak (Ardi, behi) menditik behera jaisteko ordua. Aldi berean udatiarrentzat askaria egiteko garaia ere bukatu dela. Bitxia.

PictographSummit Altitude 3,959 ft
Photo ofTOLOÑO BIGARREN GAINA (1264) Photo ofTOLOÑO BIGARREN GAINA (1264)

TOLOÑO BIGARREN GAINA (1264)

Sekulako bista panoramikoa duena: hegoaldean Arabako Errioxa, mahastien lauki irregularrak eta muinoetan altxatutako herriak ditu, eta meandro zabalak egiten dituen ibai handia dago; iparraldean, baso mardulek estaliriko gailur txikien ugaritasunak Arabako Mendien paisaia osatzen du; lehen planoan, larrearen beste aldean, isolaturiko mugarri handiak azaltzen dira, eta beren oinetan Toloñoko santutegi zaharraren hondarrak daude.

PictographSummit Altitude 3,974 ft
Photo ofTOLOÑO GAINA (1276) Photo ofTOLOÑO GAINA (1276) Photo ofTOLOÑO GAINA (1276)

TOLOÑO GAINA (1276)

Zerua oskarbi dagoen egunetan sekulako bista panoramikoa ikus daiteke: iparraldeko alderdiaren orografia mardul eta maldatsuak Ebro bihurgunetsuaren ibar zabalarekin kontrastatzen du. Urruti Demandako mendilerroak San Lorenzorekin zeruertza ixten du gailur nagusi gisa eta ekialderantz, urruti, Moncayo ikusten da. Behera egingo dugu, azpian antzeaten den santutegira.

PictographProvisioning Altitude 3,783 ft
Photo ofATSEDEN LEKUA Photo ofATSEDEN LEKUA

ATSEDEN LEKUA

Bertan pentsatu dugu bokadillua jatea.

PictographMonument Altitude 3,758 ft
Photo ofANDRE MARIAREN SANTUTEGIA Photo ofANDRE MARIAREN SANTUTEGIA

ANDRE MARIAREN SANTUTEGIA

Toloñoko Aingeruen Andre Mariaren santutegiaren hondarrak. Monasterioan monjeak bizi izan ziren Erdi Arotik. Jeronimotarren elkarte batek jadanik XV. mendean utzi egin zuen klima gogorra zelako. Beste monje batzuk bizi izan ziren geroago eta XVIII. mendera arte zaindu zituzten izoztegiak. Jaiak eta erromeriak egiten ziren eta behiak eta txahalak ere borrokatzen ziren. 1835. urtean suak hartu zuen lehenengo gerra karlistan. Orduan Bastidako parrokiako Ama Birjinaren irudia lekuz aldatu zuten. Bertatik, eta Peña Castillo barrenetik, Zazpiturrira jaitsiko gara pagaditik.

PictographIntersection Altitude 3,802 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Haitzen artean pasabidea bilatuz doa aurrera eta amaierarantz Zazpiturriko hondaturiko iturri baten ondotik igarotzen da. Basotik irtetean Zazpiturriko larre bukolikoetara aterako gara, bertan ganadua aske bazkatzen da. Iturri-askarantz joango gara. Kontuz ibiliko gara basoan eta harripilak jarraituko dira.

PictographFountain Altitude 3,380 ft
Photo ofZAZPITURRI Photo ofZAZPITURRI Photo ofZAZPITURRI

ZAZPITURRI

Zelaia eta iturri aska. Pista hartuko dugu Urizaharrara itzultzeko.

PictographIntersection Altitude 2,918 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Dagoeneko itzuli gara igoeran lagatako seinalera. Orain, baina, Urizaharrera hartuko dugu, non dauden seinaleak eta harripilak arretaz jarraituz. Baso mistoa den artean (pinu, pago, arkametz, otsalizar...) egingo da jaitsiera.

PictographTree Altitude 2,826 ft
Photo ofIHARTUTAKO PAGOA Photo ofIHARTUTAKO PAGOA Photo ofIHARTUTAKO PAGOA

IHARTUTAKO PAGOA

Bide ertzean aurkituko dugu dagoeneko hilda dagoen pagoa. Behera jarraituko dugu eta laster batean bat egingo dugu hasierako bidegurutzearekin. Hemendik gertu dugu Urizaharra.

Comments

    You can or this trail