PR-BI 140 Baselizen Ibilbidea Ziortza-Bolibar
near Zeinka-Zearregi, País Vasco (España)
Viewed 323 times, downloaded 20 times
Trail photos
Itinerary description
Ziortza-Bolibarko auzoetatik igarotzen den ibilbide zirkular honek Bolibarko herria, Santo Tomas Eliza, Simon Bolibarren museo eta monolitoa, Ziortzako Koletiagata, Gerrikako Santa Luzia Baseliza eta Andre Maria Magdalena Baseliza ikusteko aukera eskaintzen du.
1. PR BI-140 ibilbidea Bolibarko plazatik hasten da, Bolibarko jauregi zaharraren aurretik hain zuzen ere, eta BI-2224 eskualde-errepidea hartuz, Munitibar-Gerrikaitzeruntz jarraitzen du bideak. Metro batzuk egin ondoren, Done Jakue Bidearen seinalizazioa ikus daiteke. Puntu horretan, errepide asfaltatuaren eskuinaldean dagoen bidexka harriztatutik jarraitzen du. Bidexka hori galtzada bat izan zen garai batean, eta Done Jakueren Bidea egiten zuten erromesak Ziortzako Kolegiatara heltzen ziren handik jarraituz gero. Galtzaren amaieran bide asfaltatua dago, non Ziortzako Kolegiata ikusten den.
2. Ziortzako Koloegiataren ekialderuntz joz, PR bideak eta Done Jakueren Bideak aurrerantz jarraitzen dute. Pinu etaaltzifreren batez inguratutako bidexka batetik barruratu eta zurezko zubi bat zeharkatu behar da, Gontzugarai baserrira helduz.
3. Bide-zati honek BI-2224 eskualde-errepidearekin egiten du bat. Errepide hori zeharkatu behar da eta Gerrika auzoraino heltzen den auzo-bide aldapatsua hartu. Bide bazterrean Gerrikako Santa Luzia Baseliza ikus daiteke.
4. Santa Santa Luzia Baseliza atzean utziz Gerrika auzorantz jarraitzen du bideak. Auzoaren sarreran eskuinalderuntz jo eta Ziarregi auzorantz abiatu behar da. Zeinka auzorantz doan asfaltatutako bidetik Maria Magdalena Baseliza ikusten da. Baseliza atzean utziz, Zeinka auzorantz jarraitzen du bideak maldan behera.
5. Zeinka auzoan ezkerretara jo eta saihesbidea seinalizatzen duen geziari segiz, bidexka batean barruratzen da eta andabide batetik beherartzen da, soro eta belardien artean, eta aurrerago, pinudien artean. Zugadia baserritik pasatu eta maldan behera Bolibarko herrira heltzen da, ibilbide zirkularraren amaierara hain zuzen.

Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Ruta bonita, nos desviamos a la ermita de Santa Maria Magdalena, que te pilla de paso .