Activity

PR-BI 147.1 MENDEXA: Zelaia-Leagitorre-Ipidegi-Zulueta-Iturreta-Zelaia

Download

Author

Trail stats

Distance
4 mi
Elevation gain
715 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
709 ft
Max elevation
629 ft
TrailRank 
22
Min elevation
19 ft
Trail type
Loop
Coordinates
425
Uploaded
February 19, 2018
Recorded
February 2018
Be the first to clap
Share

near Mendexa, País Vasco (España)

Viewed 778 times, downloaded 24 times

Itinerary description

Ibilbide hau Mendexako udalerri ondoan dagoen aparkalekutik hasten da, Zelaia auzotik, San Pedro apostoluaren parroki elizaren ingurutik.

Hasi eta errepidetik jarraitzen du, Lekeitio aldera, ezkerretara dagoen bigarren errepide gurutzeraino iritsi arte. Hor, bide estu batetik barrena, Otoio mendiko eta itsasoko panoramika dotoreaz gozatuz, Leagi auzora joango gara, izen bereko dorreraino iritsi arte. Leagi dorretxea edo Leagitorre XVIII. mendeko jauregi barrokoa da.

Dorrearen aurrealdetik bide bat abiatzen da, Lea ibaiaren ertzeraino jaitsiko gaituena. Lea ibaia Europa mailako Natura 2000 Sarearen bidez babesturik dago, Kontserbazio Bereziko Eremu gisa izendaturik dagoelarik. Bertan, Batasunaren Intereseko Habitatak eta mehatxatutako hainbat fauna eta flora aurkitzen dira. Ibaiaren ertzean, Ospital Zaharra esaten dioten Erdi Aroko ospitale baten arrastoak ikus daitezke.

Ibaiarekiko paraleloan jarraitu eta landa paisaiaz goza dezakegu, han-hemenka baserriak ditugularik, hala nola, Leagoiko, Etxetxu eta Ipidegi baserriak.

Ugaran auzora iritsitakoan, Lea ibaiaren ertzetik aldenduko gara eta Ballastegi erreka ondotik jarraituko dugu Zulueta baserriaren aurrealdetik igaroz, eta hortik, asfaltatutako pistak Alloa bailara txikian sartuko gaitu. Bailaran barrena jarraitu eta Zelaia auzoraino igoko gara, gure ibilbidearen amaieraraino alegia.

Comments

    You can or this trail