Activity

PR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo

Download

Trail photos

Photo ofPR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo Photo ofPR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo Photo ofPR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo

Author

Trail stats

Distance
5.01 mi
Elevation gain
1,142 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,234 ft
Max elevation
1,199 ft
TrailRank 
45
Min elevation
89 ft
Trail type
One Way
Time
2 hours 25 minutes
Coordinates
1170
Uploaded
March 11, 2017
Recorded
March 2017
Share

near Arrigorriaga, País Vasco (España)

Viewed 1029 times, downloaded 22 times

Trail photos

Photo ofPR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo Photo ofPR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo Photo ofPR-BI 15 Arrigorriaga-Malmasin-Gaztelu-Bilbo

Itinerary description

Ibilbide honek Arrigorriaga eta Bilbo lotzen ditu, Malmasinen zehar. Ia ibilbide guztiak PR-BI 15arekin (Arrigorriagako Harri Gorriak izenekoa) bat egiten du, baina berau tarte batean albo batera uzten du Malmasinerako igoera eta jaitsieran, PR-BI hau ez baita Malmasineko gainetik igarotzen. Desbideraketak pena merezi du, Malmasinetik dauden ikuspegiaz gozatzeko. Dena den, posible da PR-BIa zehatz-mehatz jarraitzea eta Malmasinera ez igotzea.

Arrigorriagako geltokian hasten da ibilbidea, eta Atxukarro industrialdetik gora eginda, Finaga (Basauri) eta Brisketa (Arrigorriaga) landa-auzoak gurutzatzen ditu, Malmasineko tontorrera (362 m.) heldu baino lehen. Hortik, pixkanaka Montefuerte parkera hasten da jaitsiera, desbideraketa labur batean Gaztelu (250 m) igota. Gero Montefuertetik, Boluetako metro geltokian amaitzen da ibilbidea. Aukera dago, erosoago izanez gero, azken tarte honetan ere PR-BI 15a jarraitu eta Boluetan beharrean, Ollarganeko tren geltokian amaitzeko, hortik bueltan Arrigorriagara edo Abandoko tren geltokira joateko.

PR-BI 15a 2016an rehomologatu zuten eta oso ondo dago seinaleztatuta. Oso zaila da galtzea.

Ondare aldetik, Finagako San Martin baseliza eta inguruak, Malmasineko kastroa, eta Montefuerte eta Gaztelu inguruan dauden meatze zaharretako hondakinak dira aipagarrienak. Finagan, informazio panela dago baseliza eta inguruen inguruko historiaz, oso atzera doana.

Ura Finaga auzoan eta Montefuerte parkean aurkitu daiteke. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Arrigorriaga eta Brisketa artean, ibilbidea asfalto gainean doa, eta gainontzekoa, pista eta bidezidorretatik.

Edukiaren lizentzia (trazak, argazkiak...): CC-BY 4.0

View more external

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 659 ft
Photo ofFINAGA

FINAGA

Basauriko auzoa. San Martin baseliza dago bertan.

Photo ofPANELA

PANELA

Finagako San Martin baselizari buruzko informazioa duen panela

PictographFountain Altitude 676 ft
Photo ofURA

URA

San Martin baselizan dagoen iturria.

PictographWaypoint Altitude 838 ft
Photo ofBRISKETA

BRISKETA

Arrigorriagako auzoa

PictographIntersection Altitude 861 ft
Photo ofMALMASINERA

MALMASINERA

Ezkerrera eta gora, eraikin berderantz, Malmasinera joateko. Zuzen, PR-BI 15a jarraitzeko.

PictographSummit Altitude 1,161 ft
Photo ofMALMASIN (362 m)

MALMASIN (362 m)

Malmasin mendiaren tontorra. 362 m

PictographIntersection Altitude 807 ft
Photo ofPR-BI 15 eta Malmasinerako bidegurutzea

PR-BI 15 eta Malmasinerako bidegurutzea

PR-BI 15-a hartzen dugu berriz hemen

PictographIntersection Altitude 733 ft
Photo ofGAZTELURA

GAZTELURA

Gaztelu mendira joateko desbideraketa.

PictographRuins Altitude 799 ft
Photo ofGAZTELUKO MAKINETXEA

GAZTELUKO MAKINETXEA

Eraikin honetan zegoen burdin mea, inguruko meatzetatik, beheko trenbide ondoan dauden garaietara eramaten zuen kable-sistemaren motorra eta kontrola.

PictographSummit Altitude 817 ft
Photo ofGAZTELU (250m)

GAZTELU (250m)

Gazteluko tontorra. Ez dago ikuspegi askorik eta tentsio altuko kableari eusten dion dorrea dago bertan.

PictographRuins Altitude 629 ft
Photo ofKORTAK

KORTAK

Eraikin honetan, besteak beste, inguruko meatzeetan erabiltzen ziren zaldi, asto eta mandoak edukitzen zituzten.

PictographPanorama Altitude 537 ft
Photo ofBEGIRATOKIA

BEGIRATOKIA

Bilboko, eta bereziki Bolueta auzoko ikuspegia, hegoaldetik.

PictographFountain Altitude 305 ft
Photo ofURA

URA

Montefuerte parkeko iturri askotako bat.

PictographIntersection Altitude 284 ft
Photo ofBOLUETARANTZ

BOLUETARANTZ

Boluetarantz egiteko, zuzen beherantz, eta PR-BI 15eko berezko helmugara heltzeko, Ollarganeko tren geltokira, ezkerrerantz.

Comments  (1)

  • Photo of OLHABARRIA
    OLHABARRIA Aug 18, 2022

    Oso interesgarria. Ingurua ezagutzen neban arren, ez dot meatzen gainekoa orain arte jakin. Holako ekarpenak eskertzeko moduloak dira.

You can or this trail