PR-BI 174: Nabarniz - Illunzar zirkularra
near Uribarri, País Vasco (España)
Viewed 1211 times, downloaded 74 times
Trail photos
Itinerary description
Bizkaia ekialde eta iparraldeko talaia ederra da Illunzar: Lea eta Oka ibar hurbilez gain, Kalamua, Urko, Udalatx, Anboto, Gorbeia, Aldamin, Jata, Sollube, Garobel... Bizkaiko eta inguruetako tontor nagusienak ikus daitezke bertatik.
Ikazurietako tartean eta Elexaldera igotzen, ibilbideak errekabide oso hezeetatik joateko markatzen du. Euria egin badu, edota asun asko badaude, hobe da errepidetik joatea, trafiko gutxi igarotzen baita bertatik.
Iturriak ibilbideko azken herenean eta Elexalden aurki daitezke. Markatuta daude. Ibilbideak GR 98a (Urdaibaiko bira, homologazio gabe gaur egun) gurutzatzen du.
Ibilbideak ez du inolako zailtasunik.
Waypoints
Airoko Pagadia
Airo baserri ondoan geratzen den inguruko pagadi bakarra. Ez da oso handia, baina bada polita
Begiralekua
Pistak kurba egiterakoan uzten duen ikuspegia. Aulestiko lurretan dagoen ibilbideko puntu bakarra da hau. Oiz, Udalatx... Bizkaia ekialdeko ikuspegi ederra dago bertatik
Elexalde (Nabarniz)
Nabarnizko auzoburua. Bertan daude parrokia eta udaletxea. Aparkatzeko ere hainbat toki ditu.
Ezkerrera
Ezkerrera egin behar da, pista utzi eta bidezidorra hartuz. Airoko pagadira garamatza ibilbideak.
Galtzada
Tarte batean ibilbidea galtzada gainetik doa, garai batean hortik bide garrantzitsuagoa zebilenaren seinale.
Gora
Pista aurrera doan arren, gora ezkerrera hartu behar dugu bidea. Seinaleak markatzen du puntua.
Ilunzar (726 m)
Eguneko tontor nagusia. Ikuspegi ederrak daude bertatik. Buzoia eta erpin geodesiko baten hondarrak daude bertan. Info+: https://www.mendikat.net/eu/com/mount/422
Ineritze leizea
Nahiko sarrera bertikala duen leizea. Ama-semeak bertara erori izanaren kondaira dago inguruan. Inguratzen duen hesitura hondatuta dago, kontuz beraz.
Ikazurieta
Nabarnizko auzoa. Hemen, ibilbidea jarrai dezakegu, errekasto baten inguruko lur oso hezeetan, edo bestela errepideari jarraitu Elexalderantz. Iturria dago bertan
Kurtziagana
Iturria eta bidegurutzea dago bertan. Aurrez ezkerrerantz doan pista, beherantz, hartu behar da, galtzadatik Ikazurietara joateko.
Mandalesta (603 m)
Ibilbidean dagoen bigarren mailako beste tontor bat. Ez dauka aparteko garrantziarik. Info+: https://www.mendikat.net/eu/com/mount/13544
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Ruta muy bonita. Fácil de seguir. En la cima, vistas espectaculares.