Activity

PR BI 85 (ANBOTORA IGOTA)

Download

Trail photos

Photo ofPR BI 85 (ANBOTORA IGOTA) Photo ofPR BI 85 (ANBOTORA IGOTA) Photo ofPR BI 85 (ANBOTORA IGOTA)

Author

Trail stats

Distance
11.75 mi
Elevation gain
4,275 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,275 ft
Max elevation
4,241 ft
TrailRank 
49
Min elevation
490 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 44 minutes
Time
5 hours 41 minutes
Coordinates
3281
Uploaded
October 6, 2023
Recorded
October 2023
Be the first to clap
Share

near Axpe, País Vasco (España)

Viewed 19 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofPR BI 85 (ANBOTORA IGOTA) Photo ofPR BI 85 (ANBOTORA IGOTA) Photo ofPR BI 85 (ANBOTORA IGOTA)

Itinerary description

Ez dakit Bizkaian beste mendi ibilbide ederragorik egongo den, ziur baietz, baina oraingo hau ikusgarria da: Anboto, Alluitz, Aitxiki, Untzillaitz, Urkiola, Pol Pol, Zabalandi... Arrazola, Axpe, Urkiola parke naturalak dauzkan eremu ikonokoetatik pasatuko gara. Zirkularra denez ibilbidea, aukera ezberdinak ematen ditu hasi eta bukatzeko. Gure abiapuntua, baina, Axpe auzoa da. Leiho ederragorik ez dago Durangaldeko mendi magal ederrak ikusteko. Bertatik hasita, Alluitz eta Aitxiki bereizten duen Artola bizkarrera joko dugu. Hemendik, Urkiola aldera, Pol Pol iturri ingurutik Anboto igotzeko hasten den bizkarreraino. Aipatutako ibilbidea (PR BI 85) lagako dugu, momentuz, Anbotora igotzeko, ondoren Zabalandira Anbotoko Hego magaletik jaisteko. Zabalaundin bat egingo dugu aipatutako ibilbidearekin, ez duguna Axpera iritsi arte lagako.

Waypoints

PictographMonument Altitude 679 ft
Photo ofAXPE-MARTZAA (AUZOA) Photo ofAXPE-MARTZAA (AUZOA) Photo ofAXPE-MARTZAA (AUZOA)

AXPE-MARTZAA (AUZOA)

Axpe-Martzaa Atxondo haraneko auzoa da. Axpe-Martzaa Alluitz mendiaren magalean dago kokaturik, 300 metroko garaieran. 238 biztanle ditu. 1964 arte herri independentea izan zen Axpe-Martzaa edo "Axpe" izenekin, baina urte horretan Arratzola eta Apatamonasteriorekin bat egin eta Atxondo herria sortu zuten. Gure ibilbide zirkularraren seinaleak (txuri eta horiak zein GR-arenak) bertatik pasatzen dira. Jarraitu besterik ez dugu bidea.

PictographIntersection Altitude 981 ft
Photo ofSAGASTAGARAI (PR BI 85) Photo ofSAGASTAGARAI (PR BI 85) Photo ofSAGASTAGARAI (PR BI 85)

SAGASTAGARAI (PR BI 85)

Artola lepora goaz, Alluitz eta Aitxikiko mendiak igotzeko lepora.

PictographIntersection Altitude 1,277 ft
Photo ofOLARRETA (BIDEGURUTZEA-PR BI 85 )

OLARRETA (BIDEGURUTZEA-PR BI 85 )

Aurrez aurre dugu, gainean, Artola bizkarra

PictographMountain pass Altitude 1,918 ft
Photo ofARTOLA BIZKARRA (PR BI 85) Photo ofARTOLA BIZKARRA (PR BI 85) Photo ofARTOLA BIZKARRA (PR BI 85)

ARTOLA BIZKARRA (PR BI 85)

Gaina hartuta, Atxarte aldera jaisten hasiko gara.

PictographInformation point Altitude 1,475 ft
Photo ofASUNTZA, POL POL, ZABALANDI Photo ofASUNTZA, POL POL, ZABALANDI

ASUNTZA, POL POL, ZABALANDI

Seinaleak (PR-ak) markatzen digu gora joan behar dugula. Lasai hartu. Igoera oso polita da, Alluitzeko hegalak aurrez aurre ditugula. "Infernuko zubia" ere antzemango dugu goian.

PictographFountain Altitude 1,923 ft
Photo ofAMILLA ITURRIA Photo ofAMILLA ITURRIA

AMILLA ITURRIA

Goian ere Pol Pol izeneko iturria izango dugu. Bidean dugun ikuspegia ikaragarria izaten jarraitzen du.

PictographMountain pass Altitude 2,693 ft
Photo ofASUNTZA-POL POL BIZKARRA Photo ofASUNTZA-POL POL BIZKARRA

ASUNTZA-POL POL BIZKARRA

Bizkarra hartuta aukera dugu Pol Pol iturrira jaisteko. Hemendik gora garai bateko Asuntzako harrobitik pasatuko gara.

PictographIntersection Altitude 3,099 ft
Photo ofPAGOZELAI (BIDEGURUTZEA-ANBOTO)

PAGOZELAI (BIDEGURUTZEA-ANBOTO)

Hemen, Pagozelain, dakargun bidea laga eta Anbotora igoko dugu (0,9 km). Behin igota, beste hegal batetik jaitsiko gara, berriro lagatako PR-a hartuz. Lasai hartu igoera; gogorra baita.

PictographMountain pass Altitude 3,897 ft
Photo ofANBOTO-BIZKARRA Photo ofANBOTO-BIZKARRA

ANBOTO-BIZKARRA

Gailurra hartu aurretik geldituz gero, itzelezko ikuspegia dugu. Hala ere, azken metroetan kontuz ibili, batez ere lokatza eta buztita badago

PictographSummit Altitude 4,163 ft
Photo ofANBOTO (1296) Photo ofANBOTO (1296) Photo ofANBOTO (1296)

ANBOTO (1296)

Anboto Bizkaiko hego-ekialdeko mendi bat da, izen bereko mendilerroko garaiena dena eta Bizkaiko garaienetan laugarrena. Mendi magikoa deitu izan diote, Mari jainkosarekiko loturagatik bereziki. Esandakoa, behatoki aparta da Anboto gaina inguruak eta mendi gainak ikusteko: Oitz, Udalaitz, Orixol, Gorbeia, Sabigain, ... Hala ere, gure helburua beste hegaletik jaistea denez Zabalaundira, gainetik antzeman behar dugu jaitsierarako bidetzurra edo bidexka. Kontuan izan, baina, jaitsiera gogorra, traketsa eta arriskutsua ere badela. Beraz, lasai hartu behar da, eta hainbatetan eskuak ere erabili beharko dira.

PictographPanorama Altitude 3,868 ft
Photo ofANBOTO-EZKILARKO BEGIA Photo ofANBOTO-EZKILARKO BEGIA Photo ofANBOTO-EZKILARKO BEGIA

ANBOTO-EZKILARKO BEGIA

Aipatu dugun bezala, jaitsiera malkartsua da; kontuz ibili beharrekoa. Tartean, baina, inguru ederrak antzematen dira: Ezkilarko begia.

PictographIntersection Altitude 2,795 ft
Photo ofZABALANDI (PR BI 85) Photo ofZABALANDI (PR BI 85)

ZABALANDI (PR BI 85)

Iturria 100 metrora, baina Urkiola aldera dago. Dagoeneko bat egin dugu laga dugun PR BI 85 ibilbidearekin. Arrazola aldera goaz.

PictographIntersection Altitude 2,670 ft
Photo ofANDASTO-ARRAZOLA (PR BI 85) Photo ofANDASTO-ARRAZOLA (PR BI 85) Photo ofANDASTO-ARRAZOLA (PR BI 85)

ANDASTO-ARRAZOLA (PR BI 85)

Hemen hasten da Arrazola aldera eramango gaituen bidea. Hemendik aurrea Anbotoren ekialdea ikusiko dugu. Esan, eremu hau eskalatzeko-eta debekuak daudela urteko hainbat hilabetetan.

PictographIntersection Altitude 2,509 ft
Photo ofANDASTO (BIDEGURUTZEA) Photo ofANDASTO (BIDEGURUTZEA) Photo ofANDASTO (BIDEGURUTZEA)

ANDASTO (BIDEGURUTZEA)

Bidean eremu erakargarri honekin bat egin dugu eta Andasto gainera joatea pentsatu dugu (300 metro). Ingurua ikusgarria da. Andastora igotzeko aukera ezberdinak daude.

PictographSummit Altitude 2,517 ft
Photo ofANDASTO (805) Photo ofANDASTO (805) Photo ofANDASTO (805)

ANDASTO (805)

Andasto gainetik lagatako bidegurutzera itzuliko gara.

PictographPanorama Altitude 1,801 ft
Photo ofANDASTO-MIMESKORTA Photo ofANDASTO-MIMESKORTA Photo ofANDASTO-MIMESKORTA

ANDASTO-MIMESKORTA

Pagadia, errekatxoak, harbidea, paisaia... Jaitsiera honetan haorrenbeste "gauza" elkartzen dira, ezinbestean gelditu behar dela inguruaz disfrutatzeko. Lasai jaitsi.

PictographMountain hut Altitude 1,110 ft
Photo ofBORDA Photo ofBORDA

BORDA

Dagoeneko harbidea edo galtzada laga dugu atzean eta Arrazolara garaman pista hartu dugu. Agian berau izan daiteke ibilbidearen zati "itsusiena", besteak beste basoa bota berri dagoelako. Kontuz ere seinaleekin, desagertuta edota lur jota ere daudelako.

PictographFountain Altitude 958 ft
Photo ofAGARREGOIKOA UR BILTEGIA

AGARREGOIKOA UR BILTEGIA

Arrazola herria azpian

PictographFountain Altitude 642 ft
Photo ofARRAZOLA (ATXONDOKO HARANA) Photo ofARRAZOLA (ATXONDOKO HARANA)

ARRAZOLA (ATXONDOKO HARANA)

Arratzola Atxondo herriko auzoa da gaur egun. Hala ere, 1962. urtera arte herri independente gisa funtzionatu zuen. Urte horretan Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat egin eta Atxondo sortu zuten.

PictographIntersection Altitude 572 ft
Photo ofARRAZOLA-URRUTIA (BIDEGORRIA)

ARRAZOLA-URRUTIA (BIDEGORRIA)

XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuk. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen, Durango-Elorrio burdinbideko adar bat zena. 1990eko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute. Berau jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 515 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (AXPE) Photo ofBIDEGURUTZEA (AXPE)

BIDEGURUTZEA (AXPE)

Errepidea hartuko dugu, baina 100 metrora ezker aldean hasten den pista hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 501 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (PORLANEZKO PISTA)

BIDEGURUTZEA (PORLANEZKO PISTA)

Errepidea laga eta porlanezkoa hartu. GR a ere bertatik doa.

PictographIntersection Altitude 682 ft
Photo ofBIDEGURUTZEAK (ERNE) Photo ofBIDEGURUTZEAK (ERNE) Photo ofBIDEGURUTZEAK (ERNE)

BIDEGURUTZEAK (ERNE)

Bitxia da, baina orientazio aldetik konplexua da zatitxo hau, bidegurutzeak eta galdutako seinaleak aurkituko ditugulako. Ondoren berriro asfaltatutako errepidera itzuliko gara. Bertan dugu Axpe, gure ibilbide ikusgarriaren bukaera.

Comments

    You can or this trail