Purujosa Barranco Congosto zirkularra 2022-01-28
near Purujosa, Aragón (España)
Viewed 21 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Purujosatik ibilbide zirkularra barranco Valcongostotik igo eta barranco Cuartúnetik eta De la Virgenetik jaitsiz eta herria bisitatuz. Ibilbide polita eskualde gutxi ezagutu batetatik. Ibilbidean zehar zenbait troka ezberdinetatik barneratuko gara eta aurrenekotik, hots, Congostotik ura jaisten da beraz ibilbidea osatzeko bermatu aurreko egunetan ekaitzik edo elurra urtzerik ez dela izan, bertzela eragozpenak izan daitezke troka horren zati estuenak garaitzeko.Eremu honetan natura izango dugu nagusi, bereziki hegaztiak ikusgai direlako eta bertze puntu batzuetan garai bateko nekazari eta artzaien bizitokiak ezagutzerik ditugulako, borda eta kobak.
Ibilbidea eta altimetria.
Purujosako troken ibilbideaAltimetriaGaur goizean goiz abiatuko naiz ibilbidea burutzeko asmoz. Neguan gaude eta eguna benetan hotza dela eta hasierako zatian behintzat ez dut eguzkia ikusiko. Aurrerago ikusgai izango da tenperatura baxuen zenbait lekuko.
Purujosako autokarabanentzako aparkalekuaErrepidean izango da ibilbidearen hasiera eta tarte batez errepidetik beherantz ibili beharko da, beraz kontuz izan, nahiz eta trafiko urriko errepidea izan, nahiko estua da.
Errepidetik beherantz jarraituPurujosa Aranda eskualdean dago, Isuela ibaiaren erriberan, jaiotzetik oso gertu, Moncayoren inguruan. Aragoiko azken herria da Soriako lurretara iritsi aurretik, eta udalerriaren zati handi bat Moncayoko Parke Naturaleko gune babestuaren barruan dago. Deigarria da biztanleriaren silueta, haitzaren harkaitzekin nahasten baita, Aragoiko geografiako estanpa ederrenetako bat sortuz.Kaleak lurraren erliebetara egokitzen dira, hirigintza musulmana jarraituz. Izan ere, lekua bereber tribu batek sortu zuen VIII. mendean, ondoko Oseja kokalekuan bezala. Etxe guztiek eraikuntza-teknika bera dute: harlangaitzezko horma lodiak, altuera txikia eta paretan irekidura gutxi, eguraldi txarra saihesteko.
Eguzkia Purujosako herria argitzen duMetro gutxi batzu aurrerago Barranco del Cuartal o de la Virgenera iritsiko gara. Itzuleran troka honen azken partetik ibiliko naiz baina gaurkoan Congostotik izango dut igoera.
Barranco del Cuartal o de la Virgen
Apur bat gehiago errepidetik jaitsi eta bihurgune batetara iristean Barranco Valcongostora iritsiko naiz. Bertan errepidea utzi eta trokarantz bideratuko naiz. Ikusgai da aurrekoan ez bezala gaurkoan ura jaisten dela troka honetatik beraz kontuz ibili beharko dut hainbatetan errekatxoa zeharkatu beharko delako. Estimatu eta gomendatu egiten da mandiko bastoiak eramatea, bere laguntzarekin hobeto gaindituko dudalako errekatxoa.
Barranco Valgongosto
Trokaren hasiera
Barranco Angostoko fauna eta landarediaz:Amildegiaren inguruan hegazti-espezie ugari ikus daitezke, batez ere harrapariak, hala nola sai arrea edo belatz zuria. Bertan dauden beste espezie batzuk hegazkin arruntak eta harkaitz-hegazkinak, errege-sorburua eta belatxinga mokogorria dira. Ugaztunen artean orkatza nabarmentzen da. Anfibioen eta narrastien fauna apoak eta ur-sugeak irudikatzen dute. Ibaiari eusten dioten pareten mehartasunak eta bertikaltasunak ez dute ibaiertzeko landarediaren garapena ahalbidetzen, alubioi-haizemailetik gertu dauden eremuetan izan ezik, bai eta Isuelako bokalearen inguruan ere, zuhaixka-komunitateak, ihiak eta orla espinoso bat baitaude, sastraka nagusi dela.
Troka edo arroilaren horma altuakAipatu bezala etengabe aritu beharra dago errekatxoa alde batetik bertzera garaitzen eta hauxe izango da eguneko aurreneko aldia.
Errekatxoa
Trokan barneratzean paretak altuagoak dirudite eta isiltasun honekin hegaztiak ikuteko aukera izaten da.
Arroilaren haitzak
SaiaAurrera egin ahala, troka edo arroila estutzen doa eta segituan estugune batetan murgildu beharko da. Errekatxoa ez darama ura gehiegirik eta tarteka harriak ageri dira uraren gainetik edo eta ertzeetatik ere aurre egiterik dago.
Troka estutu egiten da arroila batean bilakatuz
Troka
TrokaTroka edo arroila asko estutu egiten da eta zenbait tokitan metro gutxi batzutako zabalera bertzerik ez du. Horietatik harriz harriz eta makiletaz baliatu aurrera egingo dut. Ura oso hotza dago, kanpoko tenperatura ere eta tentuz ibili beharra dago oinak buzti nahi ez badira.
ArroilaArgazki haueta ikusterik dago zergatik ibilbidea egin aurretik uraren maila kontutan izan behar den. Ez dut pentsatu nahi zer izan daitekeen ekaitza bat bertan pairatzea.
Pasrte estuak
Zati estuaren puntu batean tenperatura zein den jabetzeko adibideak izango ditut. Ertzeetako landare eta adarrak hormaz inguraturik daude eta.
Waypoints
Barranco del Cuartal o de la Virgen
Barranco del Cuartal o de la Virgen. Itzulera troka honetatik egingo da.
BEHATOKUA 1
Purujosa herriko goiko aldean dagoen behatokia. Geologikoki hondartza bat izandakoa.
CUEVA Cuartún
Cuartún koba. Koba honetan artzaiek korta eta eraikin ezberdinak eraiki zituzten artaldeak, benetan handiak, biltzeko.
Bidegurutze 01 Ezker
Errepidea utzi eta ezkerretik Valgongosto trokan barneratu.
Bidegurutze 02 Ezker
Valgongostoko toki honetan bidegurutzea dago, Hoya de Barrán troka elkatzen zaion tokian. Bigarren honetatik, ezkerretatik igotzen jarraitu.
Bidegurutze 03 Ezker
Pistara atera eta GR 90arekin bat egitean ezkerretatik jaisten jarraitu.
Bidegurutze 05
Pisten bidegurutzea. Hasieran apur bat eskuinetik joko dut mendilepora iristeko eta gero pista beretik jaitsi beharra dago.
Bidegurutze 06 Zuzen
Cuartúm trokan barneratzeko zuzen jarraitu eta pista utzi.
Bidegurutze 07 Ezker
Bidegurutzea Cuartún eta Barranco de Cuartal edo de la Virgen elkatzen diren puntuan dago. Ezkerretik bigarren honetatik jarraitu.
Bidegurutze 08 Eskuin
Troka utzi eta eskuinetik herrira igotzen den bidea hartu.
Purujosako aparkalekua
Purujosa herriko aparkalekua errepidean, herriko beheko aldean dago. Bertan autokarabanentzako aparkalekua ere bada. Ibilbidearen hasiera.
You can add a comment or review this trail
Comments