SAJAMBREKO BASOAK ETA BAZTERRAK. Osejatik kaminoz Soto de Sajambrera
near Oseja de Sajambre, Castilla y León (España)
Viewed 59 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Natur zalea bazara, mendizalea ez eze, eta hondino Sajambre Ibarra eta Vegabaño ezagutzen ez badozuz, ezin dozu bizitza igaroten itxi Vegabaño eta Sajambre ezagutu barik. Paradisua hemen egoan Eva eta Adan jaurti baino lehen.
Sajambren daukazu maiteen dozunetik asko, pagadi itzelak, arroila ikagarriak, ibaiak (Sella Sajambren sortzen da), otsoak, artza, orkatzak, rebekoak, bazter isil eta bakartiak… Eta, jakina, Peña Santa, Torre Bermeja…, el Cornión (mendebaldeko Picos de Europa) mendi-moltsoko torre entzute handikoak. Ibilbideak eta aukerak ezin konta ahala dira, Sajambre ibar osoan, maila eta eskakizun guztietakoak.
Sajambre ezagutzen hasteko ez dago hasiera hobarik Sajambreko diamantean hastea baino, Vegabañon hatan be (https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sajambreko-basoak-eta-bazterrak-sototik-vegabanora-138793173). Soto de Sajambre Vega de Abaño-ra (Vegabaño) joateko atea dan lez, ia beti horra joango gara Vegabañora baino lehen.
Normalean autoz helduko gara Soto de Sajambrera, baina merezi dau nonoiz, osteratxu bat eginez, Sotora oinez hurreratzea, kaminoaren bazterrak, hemengo ia guztien antzera, zoragarriak diralako.
Gomendatzen deutsut kaminoz (errepidez) egitea joan-etorria, bide beretik. Zirkularra egin ahal da, jakina, joateko edo etorteko “Camino del Arcediano”ri jarraitzen badeutsazu. El Arcediano ez da kaminoa, mendiko bide zabala baino. Halanda be, nire ustez, kaminoko bidea askoz politagoa da, eta desbardina gora edo behera egiten badozu.
Dana dala, zurkularra gurago badozu, trakan Arcedianoren ibilbidea be markatu deutsut. Holan eginda, zirkularrean, igo Arcedianotik eta itzuli kaminotik, Sotoko ibarra Osejaranzko norabidean hobeto ikusten da eta.
OHAR GARRANTZITSUA. Kaminoan, kontu handiz ibili Osejatik Sotoko saihesbidea hasten dan tokiraino, arriskutsua da eta: kaminoak bihurguneak daukaz baina ez bazterbide edo espaloirik.
GOMENDIOA
Vegabaño oso ezaguna egin da Europoa osoan zehar, eta Espainiako mendizale asko ez eze, Europa osotik heltzen dira aldraka. Halan, aterpean egon gura badozu, erreserba lehenbailehen egizu, eta hobeto aldirik bakartienak aukeratzen badozuz (ez oporraldirik, ez zubirik…), eta hoba astegunak zapato-domekak baino, negukoak izan ezik.

Waypoints
Waypoint
2,464 ft
00110
Religious site
2,459 ft
0027
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 8:50 25 jun 2023
Hora Fin: 10:04 25 jun 2023
Distancia recorrida: 5,4km (01:13)
Tiempo en movimiento: 01:11
Velocidad media: 4,38 km/h
Vel. en Mov.: 4,54 km/h
Velocidad Máxima: 7,71 km/h
Altura Mínima: 710 m
Altura Máxima: 904 m
Velocidad Ascenso: 235,3 m/h
Velocidad Descenso: 256 m/h
Ganancia Altitud: 196 m
Pérdida Altitud: 43 m
Tiempo Ascenso: 00:50
Tiempo Descenso: 00:10
You can add a comment or review this trail
Comments