San Blas-Abrain erreka-PAGOLAGAÑA (710m)-Pagola-Abrain erreka-San Blas
near San Anton, País Vasco (España)
Viewed 201 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
Hasiera puntua
Ibilbidea San Blas auzorako bidegurutzean abiatzen da. Autoa uzteko aparkaleku txiki bat ere badago Deba ibaiaren beste aldean. Zubia gurutzatu eta San Blas alderako bidea hartu eta berehala sartuko gara ezkerretara dagoen senda batean barna. Goiko trenbide zaharraren azpitiko tunel bat pasa eta Abrain errekaren ondotik doan senda jarraituko dugu.
Abrain errekaren iturburua
Abrain errekaren ondotik doan senda eta bideari kilometro pare batez jarraitu ondoren, bere iturburura iritsiko gara. Bitxia da ikusteko, haitzulo batean sortzen da erreka, edateko ur ona ere badu. Apur bat aurrerago Abrain baserri zahartua eta dirudinez utzia topatuko dugu. Bere ondotik pasa eta ezkerretik doan senda estu bati jarraituko diogu.
Pagolagaña (710m)
Abrain errekatik irten eta Zabaleta baserrira doan pista jarriko gara, honi gorantz jarraituko diogu eta lepora iristean ezkerretara hartuko dugu, pista zabal erraza dago tarte honetan. Kilometro batez jarraituko dugu, Pagolagaña (710m) mendiaren azpian jartzen garen arte. Hemen bi aukera ditugu, pistari jarraitu eta mendia inguratuz gainaldera pasa, edo eskuinera hartu eta zelaian gora zuzen eta malda handi samarrean igotzea, nik bigarrena hautatu nuen. Honela Pagolagañako gainaldean egongo gara eta bizkarretik aurrera jarraituko dugu tontorreraino. Bertan erpin geodesiko bat eta plaka bat mendiaren izenarekin dago.
Pagolako basoa
Tontorra egin ondoren itzulera Pagolako pagadi basoan sartuz hasiko dugu. Inguru maldatsua da eta senda esturen bat nabari daiteke ibiltzeko. Gero basotik irten eta pista ingurura helduko gara. Pista honi jarraituko diogu igoerako alderantz inguratuz eta gorako bide beretik jeitsiko gara Zabaleta baserri aldera.
Amaiera puntua
Azken zatia igoeran bezala Abrain errekaren ondotik doan bide eta sendari jarraituz egingo dugu San Blasko zubira iritsi arte.
You can add a comment or review this trail
Comments