San Gregorio, Ataun. Atxurbide. San Gregorio. Zirkularra eta nagusiki pistaz.
near San Gregorio, País Vasco (España)
Viewed 24 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Irakurle, ondoren irakurtzera zoazen lerro hauek Mari-Pello-Gurdi kuadrilla batek egindako eskursio baten deskribapen laburra duzu.
Pyrenayca-ko 2.024-ko lehen alean "Ataungo domoa" izeneko artikulua dator, non, zailtasu maila desberdineko lau ibilbide deskribatzen diren. Horietatik San Martinetik Atxurbidera doana iruditu zaigu egokiena gaurko egunerako. Gainetik Troskaeta izeneko tabernan jateko aukera ezin hobea izango dugu. Kontua da, azaltzeko zailak diren kontuengatik, gu, inoren laguntzarik gabe, kakanahastu gara eta San Martinetik irten beharrean, autoak hartu, San Gregoriora joan eta bertatik abiatu gara. Ibiltzen hasi eta aipatu artikulua ARRETAZ irakurri dugunean ohartu gara San Martinetik abiatu behar ginela. Kontuak kontu aurrera egitea erabaki dugu.
Horretarako "jailan" izeneko baten ibilbidea deskargatu eta hura jarraitzea erabaki dugu. Guk kontrako noranzkoan burutu dugu bidea baina, nire ustetan, hura zertxobait hobetuz. Guk lehen kilometro eta erdia (1,7 km zehazki) Ibai bazterretik egin dugu Barandiaranen etxearen aldamenetik pasatuz atsegina den mendi-bide batean barrena. 1,7 km horiek egin eta gero "jailanen" bide arrastoaren gainean lekutu gara eta hortik aurrera bere arrastoa jarraitu dugu bukaeraraino.
Ibilbide zirkular honen zatirik nagusiena pistaz eta errepidez egiten da eta, horrenbestez, ez zait erakargarrri egin honako eskursio hau. Bidean topatu dugun azken baserriaren aldamen-aldamenetik pasatzerakoan zakur zaunkari talde eder bat izan dugu harrera ematen. Tartetxo batean sasi eta oteak zeharkatu behar izan ditugu.
Pena bat da zeren Atxurbideko gain belartsuak oso ederrak eta atseginak dira.
Hala ere gorago esan bezala Troskaeta tabernan bazkaldu bukatu gaurko iharduna modu ezin hobean.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments