Activity

San Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin

Download

Trail photos

Photo ofSan Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin Photo ofSan Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin Photo ofSan Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin

Author

Trail stats

Distance
9.78 mi
Elevation gain
3,885 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,885 ft
Max elevation
4,458 ft
TrailRank 
51
Min elevation
1,097 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 54 minutes
Time
7 hours 26 minutes
Coordinates
2695
Uploaded
December 16, 2023
Recorded
December 2023
Share

near Altunegia, País Vasco (España)

Viewed 20 times, downloaded 8 times

Trail photos

Photo ofSan Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin Photo ofSan Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin Photo ofSan Martín auzoa Amezketan. Zabalegi. Artubi. Uakorri. Beoin. San Martin

Itinerary description

Honako ibilbidea exijentea bezain ederra da. Nire iritziz, zalantzarik gabe, Gipuzkoan egin daitekeen ederrenetakoa. Gaztea edo, gazte izan gabe, forma fisiko onean egonez gero nahi beste luzatzeko aukera ematen duena. Guk, gaurkoarekin, nahikoa izan dugu.
Autoa Amezketako San Martin auzoa pasa eta gero bide bazterrean dagoen etxe baten aldamenean aparkatu dugu autoa (mapetan Altunagoena bezala dator). Errepidean 100-200 m egin ondoren, ez gehiago, 02. bidegunean, seinale-tantaia bat dagoen puntuan hasi dugu ibilaldia. Oker ez banago gaur egin dugun ibilbide zirkularra marka txuri-horiek markatuta dago bere osotasunean. Hasieran bidea galtzada zahar bat aprobetxatuz egiten da. Nahiz eta azken egunotan euria zarra-zarra bota galtzada ez dago lokaztuta.
06. bidegunean Larrondoko trikuharria dago eta, bertara, guk autoa utzi dugun lekutik jarraitzen duen pista iristen da. Auto bat dago aparkatua.
Etengabe gora eginez 10. bidegunean Zabalegi lepora heldu gara. Hortik Artubi tontorrera.
Bertatik egundoko ikuspegia izan dugu. Oraindik goiz da eta eguzkiaren izpiak horren etzanak izateak araztasun deskribaezina ematen dio inguru osoari. Ipar-ekialdean Nafar Pirinioaren zuritasun ezin garbiagoa hondo urdinean txertatua, gure oinean Araiz eta Larraun bailarak ezin berdeagoak, aurrez-aurre Malloetako murru bertikal, belarditsu, zorabiagarriak eta mendebalde hurbilean Aralarko pentzeak Txindoki airosaren begiradapean. Beste mendizale bikote batekin kalaka labur baten ondoren nork bere bidea jarraitu du.
Uakorriko tontorrean beste mendizale gazte eta kementsu batekin hizketalditxoa izan dugu. Gainzatik Irumugarrietara igo da eta gero jaitsiko egingo da, noski. Juan Mari Ansaren liburu bat gomendatu digu "Las Malloas de Aralar" izenekoa. Naski, liburu interesgarria izango da. Beteluko gasolindegian dago salgai.
Beoin gailurretik jaisten hasi gara.
17.bidegunean, Pardeluts iturrian trago bota eta beherantz jarraitu dugu.
Gorago aipatu bezala euri asko egin du azken aldi hoentan eta, honenbestez, errekak eta ur-jauziak gainezka datoz.
Minetako bide hau berez nahiko deseroso izanik gaur are deseroso dago. Bideko harriak guztiz bustita daude eta oso-oso labainkor daude gure arreta maximoa izan dadin behartzeraino.
24. bideguneko seinale tantaiak despistatu egin gaitu, izan ere erreka zeharkatzera behartzen zaituela ematen baitu. Baina, ez, ez da zubia zeharkatu behar. Bide arrastoan atzera egin behar izan dugula nabarmentzen da (ez dakit nola zuzendu errore hauek).
Pista eroso batean autoraino itzuli gara. Aurretik 25. bidegunean Aralar mendi katearen historia geologikoa azaltzen duen argibide-taula bat dago.
Arratsaldeko lau t'erdiak dira eta Amezketako Sasturain tabernan sartu gara. Mahai batean gizon laukote bat musean, bikote pare bat pantaila erraldoia duen telebistan Athletic-en partidoari begira, barran bermatuta kuadrilatxo bat kafea eta pattarra edanez eta haiei guztiei zerbitzatzen adin ertaineko emakume bat. Sukaldea bistan dugu eta nabari da jasota dagoela. Gu goseak amorratzen gaude eta, purrustada bat jasoko dudan beldurrez, emakumearengana hurbildu naiz, horrelako kasuetan erakutsi ohi dugun irribarre tonto bat itsatsita, galdetuz guretzat jateko zerbait ote duen. Nire harridurarako, une horretan munduko irriño goxoena iruditu zaidanarekin, baietz erantzun dit, itxoiteko momentu bat eta berehala atendituko digula. Txorixo eta haragi pintxo bat, ardo bat, eta ebaki bat hartuta barrenak ondo berdinduta atera gara Sasturain tabernatik. Bada, oraindik ere, jende atsegin, abegikor eta langilea bazterretan. Mila esker emakumea.
Nik ibilaldi hau orratzen kontrako noranzkoan egingo nuke, hau da, minetatik igo eta Larrondotik jaitsi. Minetako jaitsiera exijentea egiten zait.
Urtetan gora doazenentzat zaila bezala sailkatuko nuke.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo of01. Aparkalekua

01. Aparkalekua

PictographPhoto Altitude 1,303 ft
Photo of02. Seinale tantaia

02. Seinale tantaia

PictographIntersection Altitude 1,638 ft
Photo of03. Ezker

03. Ezker

PictographIntersection Altitude 1,984 ft
Photo of04.Eskuin

04.Eskuin

PictographIntersection Altitude 2,133 ft
Photo of05. Ezker Photo of05. Ezker Photo of05. Ezker

05. Ezker

Photo of06. Larrondo trikuharria

06. Larrondo trikuharria

PictographIntersection Altitude 2,249 ft
Photo of07. Pista

07. Pista

PictographIntersection Altitude 2,425 ft
Photo of08. Eskuin

08. Eskuin

PictographIntersection Altitude 2,544 ft
Photo of09. Ezker

09. Ezker

PictographMountain pass Altitude 3,496 ft
Photo of10. Zabalegi lepoa Photo of10. Zabalegi lepoa

10. Zabalegi lepoa

PictographMountain pass Altitude 3,508 ft
Photo of11. Zabalegi lepoa

11. Zabalegi lepoa

PictographMountain pass Altitude 3,785 ft
Photo of12. Cairn

12. Cairn

PictographPhoto Altitude 3,888 ft
Photo of13. Argazkia

13. Argazkia

PictographSummit Altitude 4,113 ft
Photo of14. Artubi Photo of14. Artubi

14. Artubi

PictographSummit Altitude 4,272 ft
Photo of15. Uakorri Photo of15. Uakorri

15. Uakorri

PictographSummit Altitude 4,423 ft
Photo of16. Beoin

16. Beoin

PictographFountain Altitude 3,492 ft
Photo of17. Pardeluts Photo of17. Pardeluts

17. Pardeluts

PictographFountain Altitude 3,085 ft
Photo of18. Iturria

18. Iturria

PictographWilderness hut Altitude 3,093 ft
Photo of19. Aterpe irekia

19. Aterpe irekia

PictographRiver Altitude 2,919 ft
Photo of20. Ibaia

20. Ibaia

PictographRiver Altitude 2,829 ft
Photo of21. Ibaia

21. Ibaia

PictographRiver Altitude 2,555 ft
Photo of22. Ibaia

22. Ibaia

PictographRiver Altitude 1,940 ft
Photo of23. Ibaia

23. Ibaia

PictographIntersection Altitude 1,680 ft
Photo of24. Hemen, eskuin. Ez gurutzatu zubia

24. Hemen, eskuin. Ez gurutzatu zubia

Hemen, eskuin. Ez gurutzatu zubia

PictographPhoto Altitude 1,582 ft
Photo of25. Argibide-taula

25. Argibide-taula

Comments

    You can or this trail