SAN MARTIN-MALLOZAHARRA-PARDELUTS-ETITZEGI LEPOA- LARRAONE- SAN MARTIN
near Amezketa, País Vasco (España)
Viewed 73 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Helburua San Martin auzotik, eta Larrondotik pasatuz, Balerdi edo Mallo Zaharrera joatea da, lehendabizi. Hasteko, baina, PR Gi 2008 (Malloetako zeharkaldia) jarraituko dugu Artubi leporaino. Hemendik, berriz, Balerdira. Esan gabe dago Balerdira joateko badaudela pasabide batzuk erne ibili beharrekoak, batez ere buztita badago lurra eta harria. Hemendik Artubira bueltatuz, Uakorri gaina eginez joango gara bide formalik ez dagoen zeharkaldia eginez, Pardelutsera. Hori baita hurrengo urratsa. Hemendik, ura hartu ondoren, eta hegala aldatuz, zeharkaldi ikusgarria bezain lasaia hasten da Etitzegi leporaino. Norberak egiten du bidea, baina eguraldi ederrarekin disfrutatzekoa: tolesdurak, fosilak, ... Ibilbide honek duen zailatasunetako bat da ondoren Larraone gainera joatea Etitzegi lepotik; ez baitago bidea ondo aderazita, eta buztita badago ere erne ibili beharreko ingurua da. Larraonetik bueltan, Muitze aldera jaitsiko gara lasai, eta hemengo iturritik markatuta agertzen da bidea (Pr Gi 2005 Txindoki zirkularra) Amezketaraino, San Martin auzoraino.
Waypoints
Monument
3,938 ft
TOLESDURAK
Aralarrek badauzka inguruak ikusgarriak. Esate baterako posible dira garai bateko erliebearen tolesdurak ikusteko Salingain, Uzkuiti edota Aldaon mendi azpietan.
You can add a comment or review this trail
Comments