Activity

SAN MARTZIAL BIRA

Download

Trail photos

Photo ofSAN MARTZIAL BIRA Photo ofSAN MARTZIAL BIRA Photo ofSAN MARTZIAL BIRA

Author

Trail stats

Distance
4.1 mi
Elevation gain
591 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
591 ft
Max elevation
857 ft
TrailRank 
38
Min elevation
291 ft
Trail type
Loop
Moving time
one hour 18 minutes
Time
one hour 24 minutes
Coordinates
1090
Uploaded
November 5, 2023
Recorded
November 2023
Be the first to clap
Share

near Ozaeta, País Vasco (España)

Viewed 17 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofSAN MARTZIAL BIRA Photo ofSAN MARTZIAL BIRA Photo ofSAN MARTZIAL BIRA

Itinerary description

Bergarako San Martzial ermita ardatz hartuta egiten den ibilbide ezaguna da berau. Arreta jarri zeharkatzen diren natura- zein historia-ondare ingurunei, nahiko hiritarra izanik ibilbidea, interesgune interesgarriak (baserriak, ermitak, iturriak,...) daudelako bidean ; eta bide batez, tartetxo bat hartu Bergarako gune historiko ederrari ere arreta jartzeko.

Waypoints

PictographCar park Altitude 526 ft
Photo ofMIGEL ALTUNA

MIGEL ALTUNA

Lanbide Heziketarako zuzenduta dagoen aparkalekuan lagako dugu kotxea. Gora joko dugu errepidetik. Gure lehen helburua Agerre-Agirre baserrira eta troja-lekura joatea da.

PictographMonument Altitude 507 ft
Photo ofAGIRRE-AGERRE BASERRIA ETA HORREOA (TROJA-GARAIA) Photo ofAGIRRE-AGERRE BASERRIA ETA HORREOA (TROJA-GARAIA) Photo ofAGIRRE-AGERRE BASERRIA ETA HORREOA (TROJA-GARAIA)

AGIRRE-AGERRE BASERRIA ETA HORREOA (TROJA-GARAIA)

XV. mendearen lehen erdiko benetako garai bakarra dugu Gipuzkoan. 1983-1985ean Udalak konpondu egin zuen, bere jabetzakoa da eta. Telesforo Aranzadi jaunaren ikerkuntza-dokumentuen arabera, badirudi baserria gure Done Martin Agirreren etxea izan zela. MDCCXLI urteko beatifikazioari buruzko grabatuan dagoen baserria ere Agirre omen da. Itxiturak eta banandurak haritz-egurrez daude eginda, eta ezin hobeto mihiztatuta. Ez dute inolako iltzerik eta kokapena bitxia da oso. Baserriko fatxada nagusiarekiko elkarzut dagoen eskaileratik igotzen da garaira. Eskailera-buruak karela dauka eta gainontzeko eremuetara eramaten gaitu. Barruan egurrezko kutxa handi bat dago: karela eta hainbat esparru ditu zereala gordetzeko. Ganbararen bi aldeetan fruituak gorde eta lehortzeko erabiltzen zituzten eremuak daude. Baserria, fatxada nagusiko ataria, garaiaren ondoan dagoena, ez zegoen hor hasieran. Ziur aski XVIII. mendean eraikiko zuten.

PictographMonument Altitude 735 ft
Photo ofSURRAGAKO GURUTZEA ETA ITURRIA Photo ofSURRAGAKO GURUTZEA ETA ITURRIA

SURRAGAKO GURUTZEA ETA ITURRIA

Asfaltatutako bidea jarraituz iritsi gara. San Martin Agirre kanonizatua omentzeko eraikitako gurutzea edo oroigarria da. Asfaltatutako bidetik jarraituko dugu, gora.

PictographIntersection Altitude 818 ft
Photo ofSAN MARTZIAL (BIDEGURUTZEA)

SAN MARTZIAL (BIDEGURUTZEA)

Baserri ederrak dakusagu han eta hemen, bidean zehar.

PictographFountain Altitude 774 ft
Photo ofSAN MARTZIAL ITURRIA

SAN MARTZIAL ITURRIA

Ermitara iritsi aurretik, bide ertzean dakusagu iturria.

PictographMonument Altitude 689 ft
Photo ofSAN MARTZIAL ERMITA/ERROMERIA Photo ofSAN MARTZIAL ERMITA/ERROMERIA Photo ofSAN MARTZIAL ERMITA/ERROMERIA

SAN MARTZIAL ERMITA/ERROMERIA

Uztailean ospatzen da San Martzial eguna eta erromeria Bergaran. Ospe handiko jaia da, eta oso herritarra. Hala ere, ez dirudi ermitari erreparatzen diotenik. Ermitak konponketa handi baten beharrean dago, eta teilatua jaustear dagoenez, itxitura jarrita dago. Ea bergararrak animatzen diren auzo lanean eta ekiten dioten ermitaren zaharberritzeari.

PictographMonument Altitude 682 ft
Photo ofASKATSUAZPIKOA

ASKATSUAZPIKOA

Asfaltatutako bidearekin bat, Bergara aldera goaz. Bi baserrirekin topo egingo dugu: Askatsuazpikoa eta gainekoa. Azpiko hau ikusgarria, Euskal Herriko baserrien artean dotoreenetakoa, eta teilatuko landutako egur-egiturek XVI. mendera garamatzate.

PictographFountain Altitude 669 ft
Photo ofASKATSU ITURRIA

ASKATSU ITURRIA

PictographMonument Altitude 306 ft
Photo ofSANTA MARINA (BERGARA)

SANTA MARINA (BERGARA)

Dagoeneko herrigunean gaude. Bide gorria jarraituko dugu irteera punturaino.

PictographRiver Altitude 369 ft
Photo ofDEBA IBAIA (BERGARA) Photo ofDEBA IBAIA (BERGARA)

DEBA IBAIA (BERGARA)

Deba ibaiaren gainetik pasatzen zen garai batean Gasteizera (eta Oñatira) zihoan trena. Gaur egun bidegorri bihurtu da ia dena.

Comments

    You can or this trail