Activity

SANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak

Download

Trail photos

Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak

Author

Trail stats

Distance
5.39 mi
Elevation gain
548 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
548 ft
Max elevation
3,030 ft
TrailRank 
37
Min elevation
2,589 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 11 minutes
Coordinates
421
Uploaded
April 19, 2023
Recorded
April 2023
Be the first to clap
Share

near Hermisende, Castilla y León (España)

Viewed 24 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Hermisendeko gaztainondoak eta belardiak

Itinerary description

SARRERATXUA: SANABRIA, HISTORIA, KULTURA ETA NATURAREN ALKARGUNEA

Sanabria urrun samar dago Euskal Herritik, baina zinez merezi dau bertaraino joateko esfortzuak, nahi mendi bitxiak diralako, nahi muga hirukoitzeko herriak bitxiagoak diralako, nahi bere altxor naturalagaitik.

Mendi handiak dira, altuak, baltzak, arbelezko lurrak emondako iluntasunaren ondorioz, higadura glaziar sakona daukienak, laku ugarikaz; ibarrak eta lautadak basoz beteak, batez be ameztiak (“rebollo”), urjauzi ikusgarriren bat, basoaren bihotzean, eta haginak.

Eta jakina, zelan ahaztu Sanabriako laku zoragarria, Miguel de Unamunori bere arima tragiko eta larritua astindu eutsana, nobela baten erakutsi eban lez (San Manuel Bueno Mártir), edo zelan ez aitatu Puebla de Sanabria herri ederra.

Gainerakoan, mugako lurretan ibiliko gara, Zamora eta Galiza Portugalgaz batzen diran tokian, joan dan aspaldian estatu desbardinak banandutako herriak, baina jatorrian kulturaz eta berbakeraz senide diranak (Irakurri beherago “Sanabria, Leongo hizkuntza zaharraren azken aterpea”).


IBILBIDEA

Hermisende herrian osteratxu lasai bat daukagu, atsegina, zoragarria izan barik, osorik mendi-bide zabalez, zati bat ameztian, eta bidea zeharkatzen daben ubidetxuak eta belardi gozoak ikusten. Hasieran gaztainondo handiak dagoz, eta are handiagoak, itzelak, ibilbidearen amaieran.

Horregaitik, batzuk “El castañar de Hermisende” deritze ibilbideari; ez jat egokia begitantzen, “basoa” ez dalako, dehesa baino.

Baina Hermisenden zagozala, belarria erne eta zoli eukizu, hango berbakerea benetan zinez interesgarria da eta. Interesik badozu, leidu mesedez amaiera idatzi dodan ohar linguistikoa.


BESTE IBILBIDE BI:

SOTILLOKO URJAUZIA ETA ZINGIRA: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sanabria-carballedako-bazterrak-sotilloko-urjauzia-eta-zingira-132127985
TEJEDELOKO HAGINEN BASOA: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sanabria-carballedako-bazterrak-tejedeloko-haginen-basoa-132136617


INFORMAZINO OSAGARRIA

SANABRIA, LEONGO HIZKUNTZA ZAHARRAREN AZKEN ATERPEA

Leongo hizkuntzea (lliones), askorentzat “astur-leones”, hizkuntza nagusia izan zan penintsularen ipar-mendebaldean, Kantabriaren zati handi batean be erabilia, Salamancan eta Extremaduran, galizieraren eta portugesaren arragoa, hizkuntza kultua, Leongo erresuma zaharraren araua nagusiak llionesan idatzi ziran eta. Gaztelania be lliones-tik aldenduta mamitu zan, seguruenik euskaldunen eta kantabriarren eraginez.

Aspaldian Gaztelak Leon iruntsi eban lez, halan gaztelaniak iruntsi dau llionesa Leon-Zamora-Kantabriako eremu gehienetan. Halandabe, azken arnasak hondino bizirik dirau Sanabriaren inguruan, gaztelaniagaz diglosian (gaur egun bizkaiera batuagaz dabilen eran), hau da, Sanabria-Carballedan eta Alisten (Sierra de La Culebra). Sanabria-Aliste inguruko llionesa “sayagués” izenaz be aitatu izan da, eta sayaguesak, euskaldunakaz batera, arloteak izan dira gaztelaniazko antzerki zaharraren, baserritar ezjakin eta astakiloaren irudia, gaztelaniazko hiztunen gozagarri.

Sanabriako Hermisende herrira hurreratzen bazara (badago ibilalbide polit bat), bertan hondino bizirik idoroko dozu kultura-habi edo arragoa hori, ez dozulako jakingo entzuten zabilzan berbakerea galiziera, portugesa edo llionesa dan. Ez da harrigarria: Hermisendeko ibarraren burua Espainian da, eta ibar barrena, ostera, Portugalen.

Hatan be, Hermisende Portugal izan zan XVII. mendean arte, orduan uko egin eutsalako Bragançako dukearen altxamenduaren alde jartzeari. Izan be, altxamendua, Bragançako etxea buru eukala, Espainian eta Portugalen agintzen eban Austriako dinastiaren kontra izan zan, Portugaleko erresuma independente baten alde, eta halan geratu zan Lisboako itunean (1668), Portugalgo Alfonso VI.ak eta Espainiako Carlos II.ak sinatuan.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 2,858 ft
Photo of0013 Photo of0013

0013

PictographWaypoint Altitude 2,763 ft
Photo ofameztitik kanpo Photo ofameztitik kanpo Photo ofameztitik kanpo

ameztitik kanpo

PictographWaypoint Altitude 2,833 ft
Photo ofHermisendeko ameztian Photo ofHermisendeko ameztian Photo ofHermisendeko ameztian

Hermisendeko ameztian

PictographWaypoint Altitude 2,673 ft
Photo ofHermisendeko gaztainondo handiak Photo ofHermisendeko gaztainondo handiak

Hermisendeko gaztainondo handiak

PictographWaypoint Altitude 3,011 ft

Lehenengo gaztainondoak

Comments

    You can or this trail