Activity

Santiago bidea

Download

Trail photos

Photo ofSantiago bidea Photo ofSantiago bidea Photo ofSantiago bidea

Author

Trail stats

Distance
5.52 mi
Elevation gain
935 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
846 ft
Max elevation
748 ft
TrailRank 
32
Min elevation
-4 ft
Trail type
One Way
Moving time
2 hours 44 minutes
Time
4 hours 25 minutes
Coordinates
1560
Uploaded
March 21, 2024
Recorded
March 2024
Be the first to clap
Share

near Pasai Donibane, País Vasco (España)

Viewed 11 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofSantiago bidea Photo ofSantiago bidea Photo ofSantiago bidea

Itinerary description

Santiago bidea izendatu dugun bidea, lau orduko ibilbidea izan da. Santiago bidearen zati txiki bat burutu genuen, San Juan herriarekin hasiera emanez. Lehendabizi txalupa bat hartu genuen ondoko herrira pasatzeko, hain zuzen ere, Pasaia. Bereziki, San Pedro kalearen bukaeran amaitu genuen txaluparekin egindako bide txiki hori. Txalupa hori, oso txikia da, eta bertan 15 pertsona sartzen dira, baina erabili ahal izateko, Mugi txartelarekin ordaindu behar da.
Ondoko herrira iristean, gezi batzuei esker eskailera batzuetara abiatu ginen, ez daudenak oso ondo eginak, eta gainera asko. Esan daiteke egindako etaparik gogorrena dela, baina hori pasa ondoren bide lasaia da.
Orokorki bide garbia eta zabala da, hainbat geziez iguratuta dagoena, bidea errezteko. Ibilbidearen hasieran eta bereziki eskailerak igo bitartean hainbat aldiz ikusi dezakegu Platako itsasargia, “El faro de Plata” izenarekin ezaguna dena.
Igoeraren ostean eta pixkat gehiago higituz, toki zabal bat aurkitu genuen. Belar gainean jarri ginen hamaiketakoa egiteko. Hau, gutxi gora behera Platako itsasargiaren behekaldean aurkitzen da.
Ibilbidearekin jarraituz, pinik-gune batean geratu ginen bazkaria egiteko, Ulia izenekoa. Mahai askoko piknik-gunea da eta jolastoki polit bat du, hainbat kulunkarekin. Han denbora pixkat egon ginen atsedena hartzen, eta bazkaldu ondotik, Donosti herrira habiatu ginen. Buelta honek, jeitsiera erreza du. Ezin ahaztu ibilbideak eskaintzen zizkigun ikusleku zoragarriak. Bidean zehar hainbat monumentu istoriko ikusteko aukera izan genuen, zubia, iturria…
Donosti goi aldean bukatzen da ibilbide hau. Gutxi gora behera 10 minutu oinez egin ondoren, Zurriola hondartzara iristen da.

Comments

    You can or this trail