Santiago bidea ( Irun - Oiartzun - Hernani ) - 1. etapa
near Auzokalte, País Vasco (España)
Viewed 40 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Santiago bidearen Gipuzkoako barrualdeko ibilbidearen lehenengo etapa, Irunen hasi eta Hernanin amaitzen dena.
Oso ibilbide interesgarria gertatu zait ze, hain populatuak diren udaletako lurretatik igaro arren, zatirik handiena baso, baserri eta zelai artean igarotzen baita.
Bidea erosoa da, konplikazio handirik gabekoa. Geziak oso ondo markatzen dute jarraitu beharreko bidea, kasu bakarren batean belarrak bat edo beste estali arren.
Waypoints
02 Oiasso museoa eta Junkal parrokia
OIASSO MUSEOA: https://www.oiasso.com/eu/ Junkaleko Andre Mariaren eliza: https://eu.wikipedia.org/wiki/Junkaleko_Andre_Mariaren_eliza_(Irun)
04 Kartela eta zebrabidea
Leku honetan banatzen dira kostaldeko eta barrualdeko Santiagorako bideak. Gure kasuan, ezkerretara joango gara, barrualdeko ibilbidea jarraituz. Aurrerago zebrabidea gurutzatu eta beste aldera pasako gara. Han, ezkerretara gasolindegiaren atzetik. Eskuineko espaloitik jarraituta La Salle ikastetxearekin aurkituko gara.
05- Ezkerretara Belitz kaletik
La Salle ikastetxea amaitzen den tokian, ezkerretara hartu eta errepidea gurutzatuko dugu. Belitz kalea igoko dugu autopista gainetik zubia gurutzatu eta gora doan bidea jarraitu.
06 Eskubitara pistatik
Errepidea gora igotzen hasi bezain laister eskuinera doan porlanezko pista hartuko dugu eta Lizardi baserriraino jarraitu.
07 - Ezkerretara ( Lizardi baserria )
Lizardi baserri parean ezkerretara hartuko dugu. Altzubide baserri parean pista gurdibide zabal batean bihurtuko da. Gurdibideak bide luzea egingo du basoan barrena.
09 - Uruneko errota
Gurdibidea Uruneko errota parean bukatzen da. Eskuinera hartuko dugu pista bukatzen den lekuraino.
10 - Eskubitara gora
Gurdibideak eskubitara gora egingo du, belarrez osatua izango da hemen dik aurrera. Aurrerago, almazen handi batzuekin egingo dugu topo. Bere albotik jarraitu Arbele baserriraino. han bidea errepideraino eramango gaituen pista batean bihurtuko da.
11 - Errepidean eskubitara
Errepidean eskubitara joko dugu eta kilometro inguru egingo dugu.
12 - Errepidea utzi eta ezkerretara
Errepideak hemen eskuinera 90º ko bira egiten du. Guk zuzen jarraituko dugu Barraka desguazea markatzen duen bidetik. Bidea aurrerago gorantz hasiko da eta horrela joango da Aizabe baserriraino. Aurrerago, baso barruan, laubide bidegurutze batekin topo ergingo dugu. Guk aurrera eta behera jarraituko dugu. Pista Gurutze auzoan errepidearekin bat egiten den lekuraino jarraituko dugu.
13 - Gurutze auzoa
Irungo Ventas auzotik Oiartzunera doan errepidea gurutzatuko dugu, errotondari eskuinetik bira emango diogu eta Oiartzun aldera abiatuko gara. Metro asko baino lehen eskubitara hartuko dugu, aparkalekuaren albotik doan bidexkatik. Bidexka hori behera jarraituko dugu Pintoko errekara iritsi arte. Añarbeko uren instalakuntza bat ikusiko dugu.
14 - Aurrera
Gurdibidean gora egingo dugu. Aldapa pikoa dauka Ameztoi baserriraino. Han, jarraitu behar dugun errepide estuan bihurtzen da.
18 - Ezkerretara Kontzejuerreka kaletik behera
Kalean behera gozela, etxe artean, ezkerretara, 2 arku ikusiko ditugu. Pixka bat beherago garai bateko herriko lixibatoki edo labaderoa ikusiko dugu. Oso ondo kontserbatua dago. Elizalde eskola publiko ondoko errotondora iritsitakoan zuzen jarraituko dugu Haurtzaro ikastolaraino. Han ezkerreta behera Makutso bidetik jaitsiko gara, Arditurriko bide berdea igaro eta errepideraino dena zuzen jarraituko dugu.
19 - Zuberoa jatetxea eta Iturriotz jauregia
Errepidea igarotakoan Zuberoa jatetxe aurreko lorategian sartuko gara. Ezkerretako muturretik atera behar gara. Segituan ezkerretara, frontoi txiki bat aurkituko dugu. Kale horretan, Ozentzio kalean, aurrera egingo dugu. Iturriotz jauregia ezkerretara utziko dugu. Kale amaieran eskuinera abiatzen den Sarobe errekako bidea jarraituko dugu., aldapan gora.
20 - Eskuinera Txalakaerrotarantz
Harri Gain ondoko bidegurutzera iristen garenean eskuinera abiatzen den pistan behera joango gara.
21 - Ezkerretara gurdibidetik
Txalakaerrota eta Sarobe erreka kjaisteko ezkerretara doan gurdibidea hartuko dugu. Erreka igaro eta bidea aurrera jarraituko dugu.
22 - Ezkerretara
Ezkerreko pistan gora joango gara, dena zuzen. Momentu batean, pista gurdibide bihurtuko da.
23 - Ezkerretara errepidetik gora
Bidea errepidera ateratzen denean, ezkerretara gora hartuko dugu
24 - Zuzen gurdibidetik
Aldapan gora iritsitakoan bidegurutzean erditikabiatzen den gurdibidea jarraitu behar dugu. Bideak basoa gurutzatzen du eta beherantzako joera dauka. Horrela jarraitu behar dugu Sorozarreta baserriraino. Baserrira iritsitakoan ezkerretara hartuko dugu eta pistatik hurrengo kruzeraino jarraituko dugu.
25 - Zuzen gurdibidetik
Bidegurutzean erdityik gora abiazten den gurdibidea jarraituko dugu. Aurrean, begibistan, Berrrondo baserria izango dugu igoera guztian. Gurdibidea errepidean amaitzen da.
26 - Eskuinera
Errepidean eskuinera egin behar dugu, kaskoraino igo eta berriro beherantz jarraitu.
27 - Ezkerretara ( Añarre Zarra )
Añarre Zarra kartela dagoen bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu eta aldapa pikoa igo.
29 - Ezkerretara ( Oiarzabal baserria )
Oiartzabak baserrira iristerar gaudenean ezkerretara abiatzen den gurdibidea hartuko dugu eta utzi gabe Listorretaraino jarraitu.
33 - Zubitxoa
Eskubitara hartu eta zubitxoa gurutzatu. Bideak basoan zehar gora egingo du eta Frantxilla Berri jatetxe ondotik pasa eta Listorretako errepideraino eramango gaitu.
34 - Ezkerretara ( Frantxilla jatetxea )
Errepidean eskuinera egingo dugu. metro gutxira ezkerretara hartu beharko dugu Frantxilla jatetxera iritsi baino lehenago. Ezkerretara hartutakoan gorantz doan pista jarraituko dugu.
35 - Eskubitara ( Manisenea baserria )
Manisenea baserria inguratuko dugu eskubitara doan pista jarraituz. Pista horretatik Imiaga mendia inguratuko dugu pista baten bidegurutzera iritsi arte.
36 - Zuzen gurdibidetik
Bidegurutzean erditik gora abiatzen den gurdibidea jarraituko dugu.
37 - Santiago ermita eta iturria
Pistak Santiago ermitaren aparkalekura eramango gaitu. Puntu horretan eskuinera gora hartuko dugu. Gutxira ur-depositua ikusiko dugu eta, bertan, iturria. Pixka bat gorago Santiago baseliza eta aterpetxea izango ditugu.
40 - Ezkerretara errepidetik
Bidezidorra errepidean amaitzen da. bertanezkerretara behera hartuko dugu.
41 - Eskubitara
Bidegurutzean errepidea utzi eta eskubitara abiatzen den pista hartuko dugu.
42 - Artola sagardotegia
Kupela batean sagardoaren inguruko informazioa aurkitu dezakegu. Ni pasa nintzenean ez zegoen martxan.
43 - Ipintza sagardotegia
Hemen bidea bukatu eta Astigarragara sartuko gara. Bidegurutzean iturria ere badaukagu.
44 - Astigarragako plaza
Astigarraga Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa eta, haren barruan, Buruntzaldea elkartekoa. 5.901 biztanle zituen 2016. urtean. Astigarraga tradizioz sagardoari loturik dago, bereziki horregatik da ezaguna. Euskal Herrian sagardotegi gehien dituen herria da, 20 baino gehiago. Geografia fisikoa Herri honetatik Urumea ibaia igarotzen da. Mendi famatuena Santiagomendi da, eta bertan sagardotegi bat dago. 2014 arte Arantzazuko Ama izeneko eskola bat zuen, lehen erlijiosoa eta pribatua zena, baina gerora publiko bihurtu zutena. 2014tik Astigarragako Herri Eskola deritzo eskolari.
45 - Ezkerretara errepidearen albotik
Errepide nagusiko errotondara iristen garenean, ezkerretako espàloitik joango gara Hernani aldera.
47 - Eskubitara trenbide azpitik
Trenbidearen ondotik iritsiko gara Hernaniko tren geltokitik gertu dagoen puntu honetara. Hemen oso bajua den zubipetik igaroko gara beste aldera. Beste aldean gaudenean ezkerretara joko dugu Hernaniko erdigune aldera.
48 - Kale Nagusia
Errotonda igaro eta kale nagusia hartuko dugu bertatik udaletxe plazara joateko.
49 - HERNANI: Gudarien Plaza
Udaletxea eta parrokiko sarrera dauden enparantza.
You can add a comment or review this trail
Comments