Santikurtz - Orixol, Axkorri ertzetik
near Uribarri, País Vasco (España)
Viewed 115 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Orixolera ez gara igoko betiko bidetik. San Kristobal ermita ondoko parkinean hasi eta Ipurtotz txabolara joko dugu pistaz (ez dugu jarraituko ohiko bidea). Hemendik zuzen igoko gara harri albotik dexenteko aldapa gaindituz. Gaina hartu eta gero, atxartean, Santikurutz, bere izeneko ermita eta Orixol gaina zeharkatuko ditugu. Ibilaldi osoan Aramaixo eta Debagoienaruntz alde batetik eta Otxandio eta Gorbeialdera bestetik, ikuspegi paregabeekin gozatzen goaz. Lezeagara jeitsiko gara, baso eta bide ederretatik. Hemen ezkerreruntz hartzen dugu eta pista batetik jarraituz eta pinudi itxi bat zeharkatu ondoren, nartzisoz betetako zelai batera atera ginen. Hemendik aurrera ez dago bide garbirik jarraitzeko, baina pagaditik goazenez erraz ibiltzen gara basoan. Aurrerako bidexka batekin bat egiten dugu eta honek pista batera eramaten gaitu. Pistatik jarraituz hasierara itzultzen gara. Ibilbide ederra eta benetan gomendagarria.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments